36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ESTERIBAR

Erabakia, desjabetzeari buruzko espedientea abiarazteko

Esteribarko Udalak, 2007ko otsailaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Iruñerriko Mankomunitateak aurkezturiko idazkia ikusirik, zeinetan eskatzen baita Ilurdozko Biltontziko bidea egokitzeko obrak ukituriko ondasunen gaineko desjabetzapen espedientea abian jar dadila, eskaerarekin bat eginez, erabaki da desjabetzapen espedientea abian jartzea eta delako obrak ukituriko ondasun eta eskubideen gaineko behin-behineko zerrenda onestea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, haren onespenarekin batera heldu baitira.

3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean egotea 15 egun baliodunean, interesatuek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Esteribarko udal bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak eta proiektua.

4. Erabaki hau BOLETIN OFICIALean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea eta Udalaren iragarki oholean eta Ilurdozkoan jartzea.

"Ilurdozko biltontziko bidea moldatzea-AM-273154" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda

Finkaren zenbakia: IL-01.

Titularra: Miguel San Martín Senosiain jaunaren oinordekoak.

Helbidea: Nuestra Sra. Del Rosario, zk.g.-Ilurdotz.

Metro karratuak: 471.

Mota: biltontziko bidea.

Behin-behineko okupazioa: 1000 m².

Poligono zk.: 6.

Lurzatiaren zenbakia: 368.

Lur mota: laborantzako lurra.

Esteribarren, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0702103