II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OLAITZ
Herrilarreak errentan
Xedea: Kontzejuaren herrilarreak errentan ematea. Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidez. Hasierako prezioa: 1.800 euro urtean. Errentamendu aldia: 8 urte. Behin-behineko fidantza: 90 euro.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, enkantea egiteko bezpera eguneko arratseko zortziak arte.
Enkantea non eta noiz egin eta proposamen ekonomikoak noiz ireki: Olaizko Kontzejuko bilkura aretoan, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu ondoko bigarren larunbatean, arratseko zazpietan, jendaurreko ekitaldian.
Espedientearen publizitatea: Baldintzen agiria, iragarkiaren eredua, etab. interesatuen eskura egonen da Kontzejuko alkatearen etxean.
Olaitzen, 2007ko otsailaren 19an._Alkatea, Santiago Villanueva Gurbindo.
Iragarkiaren kodea: L0703024