II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
MIRANDA ARGA
Enkantea, ahozko posturen bidezkoa, hiri-lurzatia saltzeko
Miranda-Argako Udalak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, honako hiri-finka hau saltzeko:
Ondareko hiri-lurra, katastroko Dehesa kaleko 33-A zenbakiari dagokiona, 120,31 metro karratukoa. Katastroko 3. poligonoa, 700. hiri-lurzatia da.
Hasierako prezioa: 16.241,85 euro, eraikitzeko aginduarekin, gehienez ere urte eta erdiko epean.
Behin-behineko fidantza, enkantean parte hartzeko: 324,84 euro.
Enkantearen tokia eta eguna: enkantea ahozko posturen bidez eginen da, Udaletxeko bilkura aretoan, 2007ko apirilaren 20an, arratsaldeko ordu bat eta erdietan (13:30).
Administrazio klausulen plegua eta espedientea osatzen duten gainerako dokumentuak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.
Miranda-Argan, 2007ko martxoaren 1ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0704079