II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ZARRAKAZTELU
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: SAT 689-NA Lázaro Alfaro. Jarduera: esne-ahuntzak eta gaztagintza. Tokia: 22. poligonoa, 59. lurzatia, Figarol alderdia.
Zarrakaztelun, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.
Iragarkiaren kodea: L0702336