36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tronpa espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzeko, Iruñeko Udalaren zerbitzuan

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 20an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen haren arauak:

1._Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz gauzatuko da deialdi hau. Haren xedea da musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tronpa espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzea, Iruñeko Udalaren zerbitzuan. Lanpostua txanda honetakoa da:

a) Lanpostu bat txanda irekian.

1.2. Hona deialdiko lanpostua:

_1, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrean, plantilla organikoan zenbaki hau duena: 202916-1.

1.3. Lanpostua lortzen duen izangaia funtzionario bilakatuko da, Iruñeko Udaleko langileendako egungo xedapenetan zehazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak B maila edo taldeko lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzeko diren gainerako xedapenetan erabakitakoaren arabera.

1.5. Izangaia, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondotik, Iruñeko Udalean sartuko da eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko, eta alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.

1.6. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak lanlekua duen herrian bizi beharra du, eta hori betetzeko Iruñeko udalerrian finkatuko du bere bizilekua.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.8. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatu nahi da, deialdi honen 3, 9, eta 10. arauetan xedaturikoarekin bat.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Musikako erdi mailako titulua, tronpa espezialitatekoa, izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistroetako batean aurkeztu beharko dira (Merkatuko karrika, 7-9; Zapateria karrika, 40; San Saturnino karrika, 2) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskura daiteke, edo interneten, www.pamplona.es webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 18,50 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain. Zuzenean ordaindu ahalko da edo bertzela transferentzia eginda, betiere Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: Nafarroako Kutxan (2054 0152 31 1100003684), Euskadiko Kutxan (3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxan (3008 0001 14 1103447429) edo Udalaren diruzaintzan (Merkatuko karrika, 7-9, 2. solairua); kasu horretan ordainagirian agertuko dira, nahitaez, honako datu hauek:

_Izangaiaren izen-deiturak.

_NANa/IFZ.

_Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

_Kontzeptua: oposizioak.

_Deialdiaren xede den lanpostua.

Tasa ez bada ordaintzen, izangaia bazterturik geldituko da.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta BOLETIN OFICIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta BOLETIN OFICIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Ana Teresa Rodríguez Larrañaga, Joaquín Maya Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Nuria Abadía Lacosta, Joaquín Maya Musika Eskolako irakaslea

Mahaikidea: musikako irakasle bat, deialdiaren xedea den musika tresnako espezialista

Ordezkoa: musikako irakasle bat, deialdiaren xedea den musika tresnako espezialista

Mahaikidea: musikako irakasle bat, deialdiaren xedea den musika tresnako espezialista

Ordezkoa: musikako irakasle bat, deialdiaren xedea den musika tresnako espezialista

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Marisa Echeverria Iriarte, Joaquín Maya Musika Eskolako idazkaria.

Ordezkoa: María José Elverdin Garcés, Joaquín Maya Musika Eskolako ikasketaburua.

Hautaprobak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren osaerak balio dezan, bertan mahaikideak eta idazkariak egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa, gutxienez, deialdia BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik 3 hilabete iragaten direnean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioan ariketa bakarra izanen da, eta hartan lau proba, baztergarriak:

6.2.1. Lehenbiziko proba: izangaiak berak aukeratutako kontzertuko programa bat aurkeztu beharko du. Programak musika tresna horren literaturako estilo nagusienetako estilo eta garaietako lau lan adierazgarri bilduko ditu, bat ganbera-musikakoa, eta guztiek argitaratutakoak izan beharko dute. Aurkeztutako programan, interes artistikoaz gain, alderdi hauek baloratuko dira: egituraren kontzientzia musikala, testuaren zehaztasuna, erritmoaren sentimendua, agogikoak, soinu planoak, soinuaren kalitatea, pasarte eta ehundura bakoitzari on zaion soinu oreka, koloreak, dinamikak, fraseoa, komunikazioa, adierazkortasuna, sentiberatasuna, soinu irudimena, barne entzunaldia, entzumen sentiberatasuna, entzute aktiboa, musika tresnaren kontrola, kontrol psikologikoa, jotze estilistikoa, memoria, sinkronizazioa, elkar ulertze artistikoa, etab.

Oposizio egileak epaimahaiak hautatzen dituen obrak joko ditu aurkeztutako programatik, gutienez 30 minutuan eta gehienez ere 40an jo ere. Epaimahaiak agintzen ahalko du halako mugimendu zehatz batzuk jotzeko, obrak emandako denbora baino luzeagoak badira.

Beharrezkoa denetan, oposizio egileak bere laguntzailea ekarri beharko du. Orobat, epaimahaiaren eskuetan jarriko du partitura, horrek eskatzen badio.

6.2.2. Bigarren proba: Lehiatzen den espezialitateko obra bat, oinarrizko mailaren amaierakoa, irakasteko eta ikasteko lan plangintza bat prestatzea izanen da. Obra hori epaimahaiak proposatuko du eta alderdi hauek garatu beharko ditu:

_Obraren justifikazioa oinarrizko mailaren amaierako programazioan.

_Gidoi baten prestatzea eta hartan azaltzea ikasleak zer alderdi landu behar izan duen aitzinetik, bere oraingo ikaskuntzan obra honi heldu ahal izateko.

_Irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako baliabide, estrategia metodologiko eta jarduerak, baita behar diren materialak eta bitarteko didaktikoak ere: hautagaiaren iritziz erabili behar diren ikasketak, ariketa teknikoak, etab.

_Oposizio egileak kontuan hartu nahi dituen bertzelako alderdiak.

Proba honetarako oposizio egileak ordu eta erdi izanen du, eta musika tresna erabiltzen ahalko du, baita komenigarri iruditzen zaizkion dokumentazio eta material guztiak ere, betiere hautagaiak ekartzen baditu.

Geroago, oposizio egileak bere ariketa azalduko du epaimahaiaren aitzinean, eta horrek komenigarri iruditzen zaizkion argibideak eskatzen ahalko dizkio.

6.2.3. Hirugarren proba: 20 minutuko eskola eman beharko dio hasierako mailan matrikulaturik dagoen ikasle bati eta 20 minutuko bertze eskola bat hirugarren edo laugarren mailan matrikulaturik dagoen ikasle bati. Bi eskoletan gisa honetako alderdiak baloratuko dira: komunikazioa, ikaslearekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera betiere musikako helburua erdieste aldera, baita oposizio egileari egokiak iruditzen zaizkion bertze batzuk.

6.2.4. Laugarren proba: bi zatitan banatzen da.

Lehenbiziko zatia: deialdiko II. eranskinean dagoen multzotik ateratako bi gaietatik oposizio egileak hautatzen duenaz idatzi beharko du. Honako hau baloratuko da: edukia, ideien argitasuna eta haien antolamendua, idazkera, izangaiaren ekarpen pertsonala eta azterketarako eta laburtzeko gaitasuna.

Bigarren zatia: epaimahaiak proposatzen duen obra baten edo horren zati baten azterketa estetiko-formala idatziz egin beharko da.

Bigarren proba egiteko, oposizio egileak 2 ordu eta erdi izanen du, eta ez da baimenik emanen inolako materialik erabiltzeko.

Proba burututa, oposizio egile bakoitzak lehen zatia irakurriko du eta bigarrena azalduko du epaimahaiaren aitzinean; hark komenigarri iruditzen zaizkion argibideak eskatzen ahalko ditu.

6.3. Oposizioko ariketaren balorazioa:

Lehenbiziko proba: 0tik 30 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko, gutienez 15 puntu beharko dira.

Bigarren proba: 0tik 20 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko, gutienez 5 puntu beharko dira.

Hirugarren proba: 0tik 30 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko, gutienez 15 puntu beharko dira.

Laugarren proba: 0tik 20 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko, gutienez 5 puntu beharko dira.

Puntuazioa, guztira, izangaiek lau probetan lortutako puntuazioen batura izanen da.

6.4. Oposizioko ariketetako probak baztergarriak izanen dira, eta kanporaturik geldituko dira eskatutako gutieneko puntuazioa eskuratzen ez dutenak.

6.5. Lehen ariketa kalifikatu ondotik, epaimahaiak jendaurrean edukiko du, Iruñeko Herriko Etxeko iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin, eta oposizioko hurrengo ariketa non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den aditzera emanen du.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo epaimahaiak askiesten duen bertze agiriren bat aldean dutela. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.7. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten ezgaitasun aitortua dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena, kontratazioa eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak buruturik, epaimahaiak jendaurrean edukiko du Iruñeko Herriko Etxeko iragarki oholean eta ariketak egin diren tokian, probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin. Zerrenda hori Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiri hauek ekarri beharko ditu Lehendakaritzako Alorrera:

7.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Ezgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Zinpeko adierazpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

g) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena.

h) Familia liburua, 2.1.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko den izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena.

b) Iruñeko Udalaren zerbitzuko musika eskolako irakasle, tronpa espezialitatekoa, izateko lanposturako izendatua izateko, Lehendakaritzako Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuak salbu, aipatu agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta anarterainoko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, haien eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra ukatu gabe.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitako kasuan, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak puntuazioen zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aitzineko ataletan adierazi den prozedura bera erabiliko da.

8._Izendapena, lanpostu hutsen esleipena, jabetza hartzea eta kontrataziorako baimena ematea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du aitzineko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, musika eskolako irakasle izateko lanpostuan, tronpa espezialitatekoan, aritzeko, eta lanpostua esleituko dio ebazpen bidez.

8.2. Ebazpen hori BOLETIN OFICIALean argitaratu beharko da.

8.3. Izangai kontratatuak hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazten denetik, lanpostuaz jabetzeko; jabetzen ez bada, ezinbertzekoetan salbu, Iruñeko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdi honen 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

_Hautapen prozesuaren proba guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

9.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

Deialdi honen 10. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak, aldi baterako kontratupean lan egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du deialdi honetako azkenaurreko ariketa gainditu duten izangaiekin.

10._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

10.1. Epaimahaiaren espedientea jasota Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

_Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hori, ukitutako langileen zerrendekin batera, argitara emanen da Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta lanposturako deialdian parte hartzeagatik izan litzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

10.2. Lanposturako prozeduraren eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak diraueino bete beharko dira.

10.3. Dokumentazioa aurkezteko epea buruturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, hala behar badu, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen artean ez daudenen zerrenda.

10.4. Hona aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Gertatzen diren berdinketak hirugarren proban eskuratzen den puntuazioaren ariora trenkatuko dira. Berdinetak iraunez gero, bigarren proban eskuratzen den puntuazioaren ariora trenkatuko da.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2007ko otsailaren 20an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Izena ..................................................., adinez nagusia

N.A.N./Nortasun agiria:

Jaioteguna (eguna/hilabetea/urtea)

Non sortua (udalerria/probintzia)

Nazionalitatea. Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua)

Honako hau azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik (bertze orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

Eskatzen dut:

Iruñeko Udalaren zerbitzuan, musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tronpa espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzeko deialdian onartua izatea. Deialdia ........zk.ko BOLETIN OFICIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an. Txanda:

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Minusbaliatuendako txanda murriztua*

(*) Deialdian hala adierazten denean bakarrik

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9; 31001 Iruñea).

Iruñean, 20..ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. gaia._Metalezko musika tresnen bilakaera historikoa. Egungo tronparen aurrekariak. Tronpa naturala edo eskuzkoa. Balbula eta pistoien sistema eta haren aplikazioa metalezko musika tresnetan. Egungo tronpa. Haren egikeraren ezaugarrien deskripzioa. Alderdi funtsezkoak musika tresna hautatzean.

Musika tresnarekiko lehena. Muntatzeko eta zaintzeko jarraibide oinarrizkoak. Pita hautatzea tronpa mota ezberdinetarako.

2. gaia._Soinu tutuetako fisika. Tronparen ezaugarri berariazkoak soinu tutua den aldetik. Armoniko sailak. Tronpa motak: bakoitzaren egikeraren eta ozentasunaren ezaugarriak. Tuba wagnerianoak. Saxhornak. Bugleak.

Tronparen soinua. Dinamikak, afinazioa eta vibratoa: haien arteko harremana. Erregistro ezberdinak ezari-ezarian ikasteko ariketak. Soinu efektuak.

3. gaia._Gorputza kontzientziatzeko teknikak. Gorputzaren nahiz buruaren lasaikuntza, adimenaren kontzentrazioa, ohiko jarrerak, arnasketa, adimenaren kontrola, adimen bidezko bistaratzea, jendaurreari beldurra. Arnasketa aparatuaren deskripzioa eta funtzionamendua. Aire adarra eta haren kontrola, tronparen teknika orokorrean.

Musika tresnaren eta pitaren kokamendua. Ahoaren eraketa eta ezpainen kokamendua. Soinuaren jaulkipena: aurpegiko giharren erabilera. Gorputzaren eta musika tresnaren kokamendua, jarririk eta xut. Arnasketa.

4. gaia._Tronparen teknika. Eskola eta sistema pedagogiko ezberdinen bilakaera historikoa. Tronparen egungo teknika. Eskola ezberdinen azterketa konparatiboa.

Jaulkipen mota ezberdinak. Artikulazioa. Mihiaren erabilera. Oposizio egilearen irizpideak arazo berariazkoak ekartzen ahal dituzten zailtasunen konponbide hoberenaz den bezainbatean, hala nola eskalak, arpegioak, artikulazioen konbinazioa, etab.

5. gaia._Berpizkundean, Barrokoan eta Klasizismoan tronparako zegoen errepertorioko ezaugarriak, estiloaz eta musika tresnarako idazkeraz den bezainbatean (tronpa solistarako, ganberako musikarako eta orkestrarako obrak). Ehiza tronparako errepertorioa.

Errepertorio hori tronpaz jotzeko eraren ezaugarriak, arazo tekniko berariazkoak.

6. gaia._Erromantizismoan, Post-Romantizismoan, Nazionalismoan eta Inpresionismoan tronparako zegoen errepertorioko ezaugarriak, estiloaz eta musika tresnarako idazkeraz den bezainbatean (tronpa solistarako, ganberako musikarako eta orkestrarako obrak). Ehiza tronparako, tronpa naturalerako eta tronpa balbuladunerako errepertorioa. Tuba wagnerianorako eta Alpeetako tronparako errepertorioa.

Errepertorio hori tronpaz jotzeko eraren ezaugarriak eta arazo tekniko berariazkoak.

7. gaia._Tronparen errepertorio garaikidearen ezaugarriak (lehen mundu gerlatik gaurko egunera), estiloaz eta musika tresnarako idazkeraz den bezainbatean. Musika garaikidearen eta baliabide berrien atarikoa, konposizio, forma eta notazioaren aldetik.

Errepertorio hori tronpaz jotzeko eraren ezaugarriak eta arazo tekniko berariazkoak.

8. gaia._Tronparako ganbera musika. Haren egitekoaren bilakaera ganbera talde ezberdinetan. Ganbera musika tronpadunerako errepertorio oinarrizko eta progresiboaren ezaugarriak.

Errepertorioaren ikaskuntza progresiboa. Molde honetan tronpaz jotzeko eraren ezaugarriak.

9. gaia._Tronpa orkestran. Haren egitekoaren bilakaera historiako orkestra talde ezberdinetan. Ganbera orkestrarako errepertorio oinarrizko eta progresiboaren ezaugarriak.

Errepertorioaren ikaskuntza progresiboa. Molde honetan tronpaz jotzeko eraren ezaugarriak.

10. gaia._Haurraren eta nerabearen garapen ebolutiboaren ezaugarriak. Haien aplikazioa musikaren irakaskuntzan. Hautatu den espezialitatearen irakaskuntzaren printzipio psikopedagogiko eta didaktikoak, maila ezberdinetan.

11. gaia._Musika tresnan hasteko sistema metodologiko garrantzizkoen deskripzioa eta azterketa konparatua. Hasierako mailako errepertorioa hautatzeko irizpide didaktikoak.

12. gaia._Programazioa: printzipio psikopedagogiko eta didaktikoak; curriculum proiektuarekiko lotura. Errepertorioa hautatzeko irizpide didaktikoak. Ikaslearen bakarkako lanaren orientazioa: burugaintasunaren garapena ikaskuntzan.

13. gaia._Unitate didaktikoen egitura: zehaztapena eta aplikazioak kasuan kasuko espezialitatearen oinarrizko mailan. Ikaslearen bakarkako lanaren orientazioa: burugaintasunaren garapena ikaskuntzan.

14. gaia._Ebaluazioa. Ebaluazio irizpideen betekizuna. Ikaslearen eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa. Ebaluatzeko prozedura eta tresnak. Autoebaluazioa. Koebaluazioa. Kalifikazioa. Errekuperazioa.

15. gaia._Musika tresna motaren eta curriculuma osatzen duten ikasgai teoriko-praktikoen arteko harremana. Azterketa, musika tresnaren eskoletako oinarrizko bitarteko. Ganbera musika musika eskoletan. Irakasgai horren ondorioa kontrabaxuaren gaineko programazioan.

16. gaia._Taldekako praktika oinarrizko mailan. Maila horretako taldekako jardueren programazioan: errepertorioa, musika hizkuntzaren gaineko kontzeptuak, taldeka jotzeko teknika, entzunaldia, inprobisazioa, etab. Taldekako eskola eta haren betekizuna hezkuntza prozesuan. Taldelako eskolaren didaktika eta metodologia. Unitate didaktikoen egitura.

Oharra: 5.dik 9.era bitarteko gaien azalpenak ez du obra zerrenda bat izan behar; aitzitik, ahal dela, garai bakoitzeko estiloa, formak, musika tresnarako idazkeraren ezaugarriak eta jotzeko irizpideak aipatu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: L0703488