36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Burlatako Udaleko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostua. Izendapena

Udal honetako alkateak, 2007ko otsailaren 5ean, honako ebazpen hau eman du:

1._Koru Lasa Oyarbide andrea, NAN zenbakia 33.446.099-M duena, Burlatako Udaleko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izendatzea, plantilla organikoko 2.3 zenbakiko lanpostuan aritzeko. Deialdian argitaratu bezala, lanpostu hori Burlatako Udaleko sistema informatikoetako teknikari-ofizial lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostuan (deialdia 2006ko 30. zenbakian argitaratu zen, martxoaren 10ean), hori guztia deialdiaren 8. oinarriarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.5 artikulari jarraikiz.

2._Izendapen hau BOLETIN OFICIALean argitaratzea.

3._Izendatu den izangaiak bere lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, horrela aginduta baitago bai deialdiaren 11.3 oinarrian bai Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4._Erabaki hau Koru Lasa Oyarbide andreari igortzea, jakin dezan eta ondoriak izan ditzan.

Burlatan, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0702266