36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren zerbitzuko peoia. Izendapena

Udal honetako Kultur eta Jaietako Patronatuko buruak, 2007ko otsailaren 5ean, honako ebazpen hau eman du:

1._Gorka Vales Aristu jauna, N.A.N. zenbakia 44612170-J duena, Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren zerbitzuko peoi izendatzea, E mailakoa, plantilla organikoko 12.4 zenbakiko lanpostuan aritzeko. Deialdian argitaratu bezala, lanpostu hori Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuan aritzeko da eta euskarazko 2. jakite-maila du atxikia (deialdia 2006ko 78. zenbakian argitaratu zen, ekainaren 30ean), hori guztia oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarriarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.5 artikulari jarraikiz.

2._Izendapen hau BOLETIN OFICIALean argitaratzea.

3._Izendatu den izangaiak bere lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabateko epean, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, horrela aginduta baitago bai deialdiaren 11.3 oinarrian bai Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4._Erabaki hau Gorka Vales Aristu jaunari igortzea, jakin dezan eta ondoriak izan ditzan.

Burlatan, 2007ko otasilaren 5ean._Kultur eta Jaietako Patronatuko lehendakaria, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0702262