II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxez etxeko laguntza zerbitzuak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko ekainaren 12an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Berariaz ezarritako epean inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, ordenantza fiskal partikularra behin betiko onetsitzat joko da eta inguruabar hori argitara emanen da, ordenantzaren testu osoarekin batera, BOLETIN OFICIALean.
Irurtzunen, 2007ko otsailaren 5ean._Mankomunitateko burua, María Concepción Díez de Ulzurrun.
Iragarkiaren kodea: L0702333