36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzordeak, 2007ko otsailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara BOLETIN OFICIALean.

Altsasun, 2007ko otsailaren 5ean._Mankomunitateko burua, María Carmen López Cavia.

Iragarkiaren kodea: L0702043