Iragarkia
36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TAFALLA
2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordenantza fiskalak eta tributu bidezko dirusarrera eta prezio publikoen arauketa. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2006ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza fiskal eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza guztiak, baita 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga, tasa eta prezio publikoen arauketa ere. Haien hasierako onespena 2006ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 20an; beraz, erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea epea iragan denez inork bakarrik ere aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira. Ondotik ematen da argitara haien testu osoa, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betetzeko.
Tafallan, 2007ko otsailaren 6an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.
4. ORDENANTZA
AGIRIAK JAULKI ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Ordainarazpenaren xedea.
2. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek jaulki edo hartzen dituzten agiri hauek alderdi baten eskariz tramitatzea da ordainarazpen honen xedea:
1._Planoen kopiak.
2._Ziurtagiriak.
3._Fotokopiak.
4._Arma txartelak
5._Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.
6._Agiriak konpultsatzea.
7._Ahalmenak askiestea.
8._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
9._Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak prestatzea.
10._Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.
11._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.
Zergapeko egintza.
3. artikulua. Alderdi batek eskaturik, ordenantza honen xede diren agiri eta espedienteen tramitazioa dela eta, Udalak egin beharreko jarduerak sortuko du zergapeko egintza.
Ordaindu beharra.
4. artikulua. Administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin sortuko da zerga ordaindu beharra edo ordainarazpen honen xedeko agiriren bat prestatzeko eskatzerakoan.
Subjektu pasiboak.
5. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak tramita daitezen eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak eta haien onura jasotzen duenak.
Tarifak.
6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren agiriak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tarifak eraskinean azaltzen dira.
7. artikulua. Ziurtagiriak jaulkitzeko, Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauei jarraiki beharko zaie, Foru Kontseiluak eta Foru Parlamentuak 1978ko abenduaren 28an eta 1980ko urtarrilaren 29an, hurrenez hurren, emandako aldaketak barne, baita horri buruz gero onesten direnak ere barne.
Ziurtagiriak jaulki ahal izateko txosten bat egin behar baldin bada, horixe azaldu beharko da ziurtagirian berean. Txosten egileak idatziz azaldu beharko du horretan emandako denbora, eta alorreko zuzendariak edota idazkari teknikoak bere adostasun idatzia azaldu beharko du. Tarifa II.5 epigrafekoa izanen da, ziurtagirietarako tarifa orokorrari gehituko baitzaio.
Kudeaketa arauak.
8. artikulua. Dirubilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:
a) Arma txartela jaulkitzeagatik ordaindu beharreko tasak Udaltzaingoko dirubilketa zerbitzuetan ordaindu beharko dira. Han ordainagiriak jaulki eta udal ogasunari aurkeztuko zaizkio kontuak.
b) Ziurtagiriak jaulkitzeagatik ordaindu beharreko tasak erregistroko ardunadurari pagatu beharko zaizkio eskaera egiten den unean berean, eta horrek kontuak aurkeztu beharko ditu jaulkitako ziurtagiriei eta haien dirubilketari buruz.
c) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuen berri eman beharko du.
d) Etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero ordaindu beharko litzatekeen zenbatekoari buruzko kontsultak interesatuak aldez aurretik eskatuta eginen dira eta eranskinean azaltzen den diru kopurua gordailutan utzita; hura deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik kenduko zaio. Deskalifikazioa egiteagatik ordaindu beharreko kopuruari aurretik ordaindutakoa deskontatuko zaio, baina deskalifikazioa ez bada egiten, berme gisa jarritako gordailua ez da itzuliko.
Arau-hausteak eta zehapenak.
9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
4. ORDENANTZA
AGIRIAK JAULKI ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Planoen kopiak (paper opakoan).
A) Irabazi asmorik gabeko kultur, informazio eta hezkuntza entitateei:
1._Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.
_Metro lineala: 1,55 euro.
_DIN A0: 1,90 euro.
_DIN A1: 1,10 euro.
_DIN A2: 0,90 euro.
_DIN A3: 0,50 euro.
B) Partikularrei eta gainerako entitateei:
1._Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.
_Metro lineala: 4,00 euro.
_DIN A0: 4,50 euro.
_DIN A1: 2,40 euro.
_DIN A2: 1,80 euro.
_DIN A3: 0,60 euro.
II. epigrafea._Katastro, kartografia eta hirigintzaren gaineko informazioa euskarri magnetikoan.
_Katastroko informazioa soilik bada, tarifak %20 murriztuko dira.
_Soilik kartografia bada, %40 murriztuko da.
_Hirigintzako planeamenduaren gainekoa bada, %100.
A) Hirilurra bada:
1._D.G.N. motako fitxeroetan: 314,00 euro/orria.
2._D.W.G. edo D.X.F. motako fitxeroetan: 392,50 euro/orria.
B) Landalurra bada:
1._D.G.N. motako fitxeroetan: 79,00 euro/orria.
2._D.W.G. edo D.X.F. motako fitxeroetan: 93,80 euro/orria.
III. epigrafea._Egiaztagiriak.
1. Ziurtagirien lehen orriagatik: 3,20 euro.
2._2. eta hurrengo orriengatik: 0,90 euro.
3._Agiriaren data zehatza ematen ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko: 0,50 euro.
IV. Epigrafea._Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.
1._Fotokopia bakoitzetik: 0,15 euro.
V. Epigrafea._Arma-txartela tramitatzea.
1._Txartel bakoitzetik: 19,65 euro.
VI. epigrafea._Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.
1._A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 15,80 euro.
2._C mailara sartzeko, izena emateagatik: 8,50 euro.
3._D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik: 3,20 euro.
Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.
VII. epigrafea._Agirien konpultsa.
1._Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 25,55 euro.
2._Bertzelako agirien konpultsa. Honi dagokionez, lagun bakarrak espediente bakarrera ekarri beharreko agiriak konpultsa bakartzat hartzen dira: 3,20 euro.
VIII. epigrafea._Ahalmenak askiestea.
1._Askieste bakoitzarengatik: 8,75 euro.
IX. epigrafea._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
1._Aurrekontua: 11,85 euro.
2._Ordenantza fiskalak: 5,65 euro.
X. epigrafea._Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak jaulkitzea.
1._Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 25,40 euro.
XI. epigrafea._Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.
1._Irekitzeko eta titulartasuna aldatzeko lizentziak: 110,10 euro.
XII. Epigrafea._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.
1._Planeamenduaren eta abarren gainean, emandako lizentziak ziurtatzeko eskaturiko txostenak prestatzeagatik: 39,20 euro.
2._Bertzelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 23,70 euro.
5. ORDENANTZA
AUTOTAXIEN ETA ALOKATZEKO DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza kontzeptu hauek dira:
1._Lizentziak eman eta jaulkitzea.
2._Tafallako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduan aurreikusi kasuetan lizentziak eskualdatzeko baimena.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da:
1._Lizentziak eman eta jaulkitzean.
2._Lizentziak eskualdatzean.
Subjektu pasiboa.
4. artikulua. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:
1._Lizentziak eman eta jaulkitzean, lizentzia nori eman eta titular hori.
2._Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu eta pertsona hori.
Tarifak.
5. artikulua. Zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean heldu dira.
Kudeaketa arauak.
6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion pagamendua honelaxe eginen da:
1) Lizentziak eman eta jaulkitzea: lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun baliodunean, eta betiere hura entregatu baino lehenago.
2) Baimenak, lizentziak eskualdatzeagatik: eskualdatzeko baimena eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun baliodunen barnean. Eskualdatze hori indarrik gabe geldituko da, aipatu epean ez badira tasak ordaintzen.
Arau-hausteak eta zehapenak.
7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
5. ORDENANTZA
ERANSKINA, AUTOTAXIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEI DAGOKIENA
Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:
2007ko tarifak
I._Autotaxi lizentziak ematea: 1.963,00 euro.
II._Lizentzien eskualdaketa: 786,00 euro.
6. ORDENANTZA
LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.
3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:
_Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo Bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak eta Birzatiketak tramitatzea.
_Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.
_Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan eta aplikatzekoden gainerako araudian zehazturikoak.
Aipatzearren, ondokoak dira:
_Lurzatiketa egiteko lizentziak.
_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.
_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.
_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.
_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.
_Emandako lizentzien aldaketak.
_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.
_Behin-behineko lizentziak.
_Zangak irekitzeko lizentziak.
_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko lizentziak, eremu publikoko erreserbetakoak, aparkaleku esklusiborakoak, edozein motatako gaien zamalanak egitekoak (Ibilgailuen pasabideak eta eremu erreserbak).
Salbuetsirik daude eta, beraz, ez dute zerga oinarri osatzen ondoko hauek:
_Aldamioak eta hesiak paratzea.
_Garabiak paratzea.
_Edukiontziak eta siloak paratzea.
Ordaindu beharra.
4. artikulua. 1) Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da.
Ez da tasarik sortuko Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesatuak atzera egiten badu, edota Udalak lizentzia ematen ez badu.
2) Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa.
5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.
Zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak izanen dira zergadunaren ordezko.
Tarifak eta karga-tasak.
6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak.
7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.
8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.
Kudeaketa arauak.
9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.
10. artikulua. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.
11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera.
Obraren kostua zehaztuko da exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industri mozkina salbu.
Barne Urbanizaziorako Proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesatuek, Barne Urbanizaziorako Proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.
Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko bertze batzuk ere.
12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak jaulkitako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.
Aipatu kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitatearekin ez dela bat heldu ikusten badute, hartara egokitzen saiatuko dira, eta behin-betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.
Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.
13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.
14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.
Arau-hausteak eta zehapenak.
15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
6. ORDENANTZA
ERANSKINA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEKO TARIFENA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.
Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 71,70 euro 1.000 m² edo zatiki bakoitzetik.
II. epigrafea._Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.
Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.
III. epigrafea._Birzatiketen tramitazioa.
II.4. Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, tasak tarifa hauei jarraikiz likidatuko dira, aprobetxamendu guztiaren azaleraren arabera:
_1.000 m² edo horren zati bakoitzetik: 71,70 euro.
III.B. Birzatiketen aldaketak tramitatzea:
Aplikatzeko tarifak, III.A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
IV. epigrafea._Eskatzaileek berek egindako hirigintzako proiektuen tramitazioa.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren ariora likidatuko dira, eta karga-tasa %1,53 izanen da.
V. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari
buruzko legearen babesean emandako lizentziak.
V.1. Lurzatitzeko lizentziak:
Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, 1.000 m² edo zatiki bakoitzeko: 45,15 euro.
V.2. Obra lizentziak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak:
Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 42,90 euro.
V.3. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:
Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 40,00 euro.
V.4. Eraiste, eraikitze, berritze, instalazio, zuhaitz botatze, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako obretarako lizentziak, betiere aurreko ataletan ez badaude:
Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,70.
V.5. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:
Espediente lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da 39,50 euro, eta gehienez ere 711,00 euro, espediente bakoitzetik.
Tasa honen ondorioetarako ez da kontuan hartuko igogailuak paratzea edo haiek paratzeko egokitzapenak edo erabilera nagusiko osagarri diren bertze batzuk.
VI. epigrafea._Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
Plan Partzial edo bereziak tramitatzea: 452,75 euro.
Plan partzial edo berezietako eta xehetasun azterlanetako aldaketak izapidatzea: 452,75 euro.
Birzatiketak: 452,75 euro.
Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 53,10 euro.
Obra lizentziak (V.4 epigrafea): 40,00 euro.
7. ORDENANTZA
JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:
a) Jarduteko lizentzia.
b) Jarduteko lizentzia berrikustea.
c) Irekitzeko lizentzia.
d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
e) Instalazioa aldizka irekitzea.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesatuak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.
Subjektu pasiboa.
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.
Tarifak.
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.
Kudeaketa arauak.
6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta horren (horien) kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.
Arau-hausteak.
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
7. ORDENANTZA
ERANSKINA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Jarduera lizentzia eta haren berrikuspena.
_Jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezarriko da tarifa, hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak barne.
_Handitzeko lizentzien berrikustepenetan, handitze horri dagozkion metro karratuak kontatuko dira bakarrik.
_Likidazioa tarteune hauei jarraikiz eginen da:
50 m²-rainoko lokalak: 539,85 euro.
51tik 100 m² bitarte gehiago: 1,80 euro/m².
101tik 400 m² bitarte gehiago: 1,45 euro/m².
401etik 2.500 m² bitarte gehiago: 1,15 euro/m².
2.501 m² gehiago: 0,95 euro/m².
Gehienez ere 5.377,00 euro.
II. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketa.
_Jarduera sailkatuaren espedientea: 0,00 euro.
_Jarduera kaltegabearen espedientea: 304,85 euro.
8. ORDENANTZA
UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak hertsiki betetzen direla frogatzeko, horiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.
3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:
a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.
b) Parte batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.
4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatu ahal izango ditu, jarduera sailkatuen, Osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie.
5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.
Tasaren sortzapena.
6. artikulua. Tasaren sortzapena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:
a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.
b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunezkoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.
Subjektu pasiboak.
7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak:
a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.
b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.
c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.
d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.
e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.
Tarifak.
8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.
Tasaren kudeaketa.
9. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.
Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.
Arau-hausteak eta zehapenak.
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
8. ORDENANTZA
UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA
Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:
2007ko tarifak
I. epigrafea.
Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak: ikustaldi bakoitzagatik: 130,45 euro.
II. epigrafea.
Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta :
_Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lanagatik: 180,10 euro.
_Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 91,45 euro.
9. ORDENANTZA
IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz kentzen hastea, eta ondotik, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzea, horra zergapeko egintza.
3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
1) Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.
2) Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.
3) Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Jabeak, horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.
Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena.
4. artikulua. Zerga ordaindu beharra zerbitzu osoa egitean edo egiten hastean sorraraziko da, eta une berean ere izanen du sorrarazpena ibilgailua kentzeko tasak.
5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sorrarazpena ibilgailua altxatzeko tasak.
Subjektu pasiboa.
6. artikulua. Indarra duen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta subsidiarioki ibilgailuaren titularrak.
Karga-oinarria.
7. artikulua. Kendu edo altxatutako ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.
Salbuespenak.
8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.
Tarifak.
9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik, edo kentzen hasteagatik, eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.
Tributuaren kudeaketa.
10. artikulua. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezitako, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren dirubilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek, ordainketa frogatzeko, behar den ordainagiriak edo tributu efektuak jaulkiko dituzte.
11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.
12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.
Jabeek eraman gabeko ibilgailuak.
13. artikulua. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko Aginduetan ezarritakoari jarraikiz, baita ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko Aginduan ere.
9. ORDENANTZA
IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUA EMATEKO ORDENANTZA FISKALA
2007ko tarifak
Epigrafeak:
1._Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoan, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada: 35,50 euro.
2._Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean: 67,75 euro.
3._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko: 6,25 euro.
4._Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.
11. ORDENANTZA
ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Hilerriko berariazko zerbitzuak ematea, horra zergapeko egintza.
Subjektu pasiboa.
3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.
Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrerako (6. epigrafea), nitxo edo panteoien jabeak izanen dira, eta ez, beraz, kontzesioen esleipen-hartzaileak.
Zerga-oinarria eta tarifak.
4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, ondotik zehaztuko diren kontzeptuei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da zerga-oinarria:
1. epigrafea._Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.
2. epigrafea._Hobitik ateratzea.
3. epigrafea._Gorpuzkinak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.
4. epigrafea._Gorpuzkinen garbiketa, panteoietan, nitxoetan nahiz lurrean.
5. epigrafea._Panteoietarako lurren eta nitxoen kontzesioa.
6. epigrafea._Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrak.
5. artikulua. Kasuan kasuan, tasak zerbitzuetariko bat egiteko eskatzen den unean ordainaraziko dira, 6. epigrafekoak salbu, horiek zergaldiko lehen egunean ordainaraziko baitira, erran nahi baita, urte naturaleko lehenean. Haren kuota ez da murrizten ahal, ezta hainbanatzen ere.
Tarifen errekarguak eta murriztapenak.
6. artikulua. Hilerri honetako bertze hilobi batzuetatik atera eta nitxo batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak bertze hilerritatik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.
7. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkinak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izanen dute ordenantza honi dagokionez.
Kudeaketa arauak.
8. artikulua. Hilotzak hilerriraino eramateaz arduratzen diren ehorzketa enpresek, Udalean hartarako dagoen bulegoan likidatuko dituzte bidezko diren ehorzketa eskubideak, haien ordainketa agiria jaulkiko zaielarik. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den gordekina, gorpua bertaratzen denean. Salbuetsirik daude ezinbertzeko premia izan edo udal bulegoetan jaiegun denean gertatzen diren kasuak; horrelakoetan enplegatuak datuak jaso eta dagokion bulegoari igorriko dio informazioa, dagokion ordainarazpenari bertatik bide eman dakion.
9. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkinak eramatekoa hartzeko interesik duenak Udalean dagokion bulegora jo beharko du eta hantxe eskatu, behar diren eskubideak ordainduz, eta bidezko den ordainagiria jaulkiko diote. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den agiria, gorpua bertaratzen denean.
10. artikulua. Urtero, eta urte bakoitzeko urtarrilaren lehena erreferentziatzat hartuz, udal hilerrian dauden nitxo, panteoi eta hilobi guztien errolda edo zentsua eginen da. Horretan oinarriturik ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak egiteko tasak.
11. artikulua. 4. artikuluko 6 epigrafean ezarri tasei dagokienez, dirubilketa urtero eginen da, Udalak bidezkotzat jotzen duen unean. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuari segituz, haietatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira. Ordaintzeko borondatezko epea, Herriko Etxeko iragarki oholean jendaurrean paratuko den ediktuaren bidez iragarriko da, horrekin deusetan galarazi gabe "Ordaintzeko gaztiguak" igorri ahal izatea, horiek egin baitaitezke soil-soilik argibide gehiago emateko asmoz.
12. artikulua. Ateratzen diren kuoten ordainketa 30 egun balioduneko epearen barrenean egin beharko da, aipatu ediktua argitaratu eta biharamunetik hasita.
Arau-hausteak eta zehapenak.
13. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
Xedapen osagarriak.
14. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.
11. ORDENANTZA
TARIFEN ERANSKINA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Ehorzketak eta lurperatze eskubideak.
_Lurrean: 38,90 euro.
_Nitxoan: 78,50 euro.
_Panteoian: 117,40 euro.
II. epigrafea._Hobitik ateratzea.
_Hilotzak: 86,35 euro.
_Gorpuzkiak: 54,75 euro.
III. epigrafea._Lekualdatze eskubideak (ez da ez hobitik ateratzea ez ehorzketa kobratuko)
Destinoaren arabera:
_Lurrera: 38,90 euro.
_Nitxora: 78,50 euro.
_Panteoira: 117,40 euro.
IV. epigrafea._Garbiketa eskubideak.
_Lurrean: 38,90 euro.
_Nitxoan: 78,50 euro.
_Panteoian (gorpuzki bakoitzeko): 117,40 euro.
V. epigrafea._Nitxoen eta panteoietarako lurren kontzesioa.
A) Panteoiak.
_Panteoietarako lurren kontzesioa, 99 urtetarako: 2.356,45 euro.
B) Horma-hilobiak.
_Aldi baterako lagapena (10 urte): 298,20 euro.
_10 urteko luzapenak: 392,75 euro.
_99 urteko kontzesioa: 2.552,80 euro.
VI. epigrafea._Zerbitzu orokorrak egitea.
_1. mailako panteoia: 83,10 euro.
_2. mailako panteoia: 62,70 euro.
_3. mailako panteoia: 43,45 euro.
_4. mailako panteoia: 31,64 euro.
_5. mailako panteoia: 20,30 euro.
_6. mailako panteoia: 6,25 euro.
_Horma-hilobiak: 6,25 euro.
12. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, KIROL PATRONATUARI ATXIKITAKO KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO ARETOAK ETA KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Kirol instalazioak eta aretoak eta eskoletako instalazioak erabiltzea, horra zergapeko egintza.
3. artikulua. Ez da tasarik galdatuko eskolako lokal edo kirol instalazioak erabiltzeagatik, ikastetxeak berak erabiltzen dituenean irakastorduen barnean.
Subjektu pasiboa.
4. artikulua. Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaindu beharko dituzte sarrera edo abonoak eskuratzen dituzten pertsonek edo Udalaren baimena jaso dutenek aretoak edo instalazioak erabiltzeko.
5. artikulua. Tasa ordaindu beharra zerbitzua edo jarduera egiten hastean sortuko da, edo eskatzen den puntuan.
Kudeaketa eta dirubilketa arauak.
6. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan edo eskoletako eskoletako areto edo instalazioetan sartzeko txartela edo Udalaren baimena biltzen den puntuan kobratuko da behar den tasa.
7. artikulua. Egun baterako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko puntuan erdietsiko dira. Hortaz, dirubilketarako arau berezia izanen da tasak instalazioetako dirubilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Horiek behar diren sarrerak jaulkiko dituzte, ordainagiritako balioko baitute.
8. artikulua. Udalaren kirol instalazioak hilabeteka edo denboraldika erabili ahal izateko, abonuak edo sarrerak espresuki zehazten den maneran jaulkiko dira.
9. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.
10. artikulua. Instalazioen zaintzaileek sarrerak eskatu eta horri uko egitea arau-hauste soila izanen da.
11. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetara edo eskoletako areto eta instalazioetara behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.
Tarifak.
12. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.
12. ORDENANTZA
KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASEN ERANSKINA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Ereta kiroldegia (euro/ordua).
_Tafallako kirol kluben pilotalekua: 3,20.
_Pilotalekua, futbitorako eta saskibaloirako (dutxak barne): 11,00.
_Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne): 7,90.
_Pilotalekuko dutxak: 1,20.
_Squasha (dutxak barne): 5,55.
_Squasha, ordu erdia. 3,30.
_Squasha (18 urtetik beheiti), 19:00ak arte: 2,55.
_Squasha: 10 orduko bonoa: 46,75.
_Dutxak: 1,20.
_Tenisa, 18 urtetik goiti: 3,30.
_Tenisa, 18 urtetik beheiti: 1,55.
_Rokodromoa: 2,75.
_Argialdia (6 argialdi gehienez): 1,80.
II. epigrafea._Udal igerilekuak, udan:
1._Udaldiko abonua:
_1989an edo lehenago sortuak: 47,90 euro.
_1990etik 1996ra bitarte sortuak: 27,50 euro.
_1997tik 2000ra bitarte sortuak: 15,70 euro.
1.1._Kendurak urteko abonoan:
A) Gazte-txartela.
Ez da kendurarik batere abonu mota honetan.
B) Minusbaliatuak eta erretiratuak.
Kendura hau eskuratzeko, behar den eskabidea aurkeztuko beharko diote Udalaren Kirol Patronatuari, eta horrek ematea erabakiko du, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu bere errentak ez direla lanbidearteko gutieneko soldata bider bat eta erdira iristen. %20 merkeago izanen dute helduendako abonua.
Orobat, pertsona hauek %20 merkeago izaten ahal dituzte Udalaren Kirol Patronatuko prezio guztiak.
C) Familia ugaria.
%20 merkeago izanen dute.
2._Udaldiko sarrerak:
_1989an edo lehenago sortuak: 5,00 euro.
_1990etik 1996ra bitarte sortuak: 3,20 euro.
_1997tik 2000ra bitarte sortuak: 2,00 euro.
3._Udako igerilekuko hilabeteko tasa (Tafallan erroldatuak ez direnendako).
Abuztuko tasa (abuztuaren 1etik irailaren 15era) udako abonua baino merkeago izanen da, horrela zenbait udatiarrek abonua lortu ahal izateko, izan ere uda erdia igarotakoan ez zen abonurik eskuratzen ahal.
Abonua, abuztuaren 1etik irailaren 15era:
_1989an edo lehenago sortuak: 32,25 euro.
_1990etik 1996ra bitarte sortuak: 18,10 euro.
_1997tik 2002ra bitarte sortuak: 9,75 euro.
III. epigrafea._Lanbide Eskolako kiroldegia.
_Kiroldegia (futbola): 11,00 euro.
_Kiroldegia Tafallako klubendako: 3,20 euro.
_Argiak: 7,10 euro.
IV. epigrafea._San Francisco futbol zelaia.
_Peña Sporten urteko tasa: 501,00 euro.
V. epigrafea._Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.
_Cidacos txapelketaren urteko tasa: 290,60 euro.
_Zelaia klubendako: 3,20 euro.
_Zelaia: 9,75 euro.
_Argiak: 24,40 euro.
VI. epigrafea._Atletismo pista.
_Klubendako pista: 3,20 euro.
_Pista: 9,75 euro.
_Argiak: 5,40 euro.
_Dutxak: 1,20 euro.
VII. epigrafea._Eskualdeko eskoletako pilotalekua.
_Federatu gabeko kirol taldeak: 6,30 euro.
_Pilotalekuak klubendako: 3,20 euro.
_Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik): -
_Argiak: 4,95 euro.
_Dutxak: 1,20 euro.
VIII. epigrafea._Eskualdeko eskoletako kirol zelaiak.
_Zelaiak klubendako: 3,20 euro.
_Zelaiak federatu gabeko kirol taldeendako: 4,15 euro.
IX. epigrafea_Kirolaz bertzeko erabilerak.
_Sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileendako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua): 179,10 euro.
_Sarrera kobratu gabeko jarduerak (gehi argien gastua): 113,90 euro.
_Sarrera kobratu gabeko jarduerak Lanbide Eskolako kiroldegian (gehi argien gastua): 113,90 euro.
_C.D. Eretaren fidantza: fidantza ezartzen da, 379,00 eurokoa, C.D. Eretaren erabileragatik, sortzen ahal diren kalteak ordaindu ahal izateko.
X. epigrafea._Kirol ikastaroak.
Kirol eskolak: 31,55 euro.
15. ORDENANTZA
HERRILURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDE ETA SARIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria.
1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 25.etik 27.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Halako jende batzuek herrilurretako ondasun eta aprobetxamenduak modu berezian erabiltzea da ordenantza honetako zergapeko egintza.
Subjektu pasiboak.
3. artikulua. Herrilurretako ondasun eta aprobetxamenduen usufruktua edo erabilpena nori ematen zaien, pertsona fisiko edo juridiko horiexek izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta lur-sarien subjektu pasiboak.
Karga-oinarriak eta tarifa.
4. artikulua. Hona hemen karga-oinarriak eta tarifak:
a) Laboreen laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:
Herrilurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.
Tarifak lurraren kalitatearen eta komenigarri juzkatzen diren bertzelako inguruabarren ariora ezarriko dira, eta Udalbatzak urteoro onetsiko ditu Herrilurren Erregelamenduak laboreendako lurzatiak direla eta horretaz dioenari jarraikiz.
b) Zainzurien laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:
Herrilurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.
Tarifak Herrilurren Erregelamenduak zainzuriendako lurzatiak direla eta horretaz dioenari jarraikiz ezarriko dira.
c) Erlauntzak paratzeko aprobetxamenduetan:
Paratzen den kaxa kopurua da zerga-oinarria.
Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.
d) Legarrak ateratzeko aprobetxamenduetan:
Tona edo metro kubiko kopurua da zerga-oinarria, urteoro erabakitzen denari jarraikiz.
Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.
e) Belarren eta uren aprobetxamenduetan:
Udalbatzak onesten dituen zuzeneko esleipenen ondoriozkoak izanen dira zerga-oinarriak eta tarifak. Horiek urtero eguneratuko dira enkantea lotzen duen baldintza pleguari jarraikiz.
f) Ehiza barrutiaren baliatze eta aprobetxamenduan:
Kasuan kasuko enkanteek azken buruan zer ematen duten _sestarik bada, sesta barne_ haiexek izanen dira zerga-oinarriak eta tarifak, eta enkanteen baldintzei jarraikiz eguneratuko dira.
Herriko ehiztari elkarteari esleipen zuzena eginez gero, oinarria, tarifa eta eguneratzeak esleipen erabakian paratzen den bezala eginen dira.
g) Herrilurretako bertzelako aprobetxamenduetan:
Oinarriak eta tarifak kontzesioa edo esleipena egiten den momentuan adieraziko dira, eta esleipenak berak dioen gisara berrituko dira.
Zerga-kuota.
5. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.
Tasen sortzapena.
6. artikulua. Esleipena gertatzen den momentuan izanen da tasen sortzapena.
Haien ordainarazpena horrela eginen da:
a) 4. artikuluko a), b), c) eta f) kasuetan, urtetik behin.
b) 4. artikuluko d) kasuan, legarra ateratzen den aldiro.
c) 4. artikuluko e) kasuan, hiruhilekotik behin.
d) 4. artikuluko g) kasuan, zehazten den gisara.
4. artikuluko a) kasuan, aitzineko nekazaritza-urtean landu diren eta, beraz, uzta bildurik duten luzartietako eskubideen erdiak ordainaraziko dira, eta hurrengo nekazaritza-urtean landuko direnetakoen erdiak. Ordainarazpen hori urrian eginen da urteoro.
Dirubilketa.
7. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4. artikuluko a), b),c) eta e) kasuek sortutako tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" joko dira. Haiek ordaintzeko borondatezko aldia iragartzeko ediktua paratuko da Herriko Etxeko iragarki oholean, nahiz eta Udalak, hobeki aditzera eman beharrez, ordainketa gaztigatzeko orriak ere bidal ditzakeen. Dena dela, horrelako orririk ez jasotzea ez da inorendako zurigarria izanen ordaintzeko aldiaren berri izan ez duela argudiatzeko.
8. artikulua. 4. artikuluko d) eta f) kasuetako tributu-zorrak jakinarazi beharko zaizkie subjektu pasiboei.
Kudeaketa arauak.
9. artikulua. Herrilurretako aprobetxamendu ezberdinez nola baliatu arautzen duten araudi eta erregelamenduetako xedapen guztiek osatzen dute aprobetxamenduari dagozkion kudeaketa arauak.
10. artikulua. Enkante bidez eginez gero, behar den baldintza plegua eginen da, eta hura Udalak onetsiko du osoko bilkuran. Baldintza plegu horretan, esleipenak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak agertuko dira.
11. artikulua. Ehiza barrutien baliatze eta aprobetxamenduaren esleipena Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen laugarren tituluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan xedatutakoari lotuko zaio.
Herriko ehiztari elkarteari zuzenean esleituz gero, esleipena zer baldintza zehatzetan egiten den adieraziko da emateko erabakian. Esleipena Udalak onetsiko du, osoko bilkuran.
Aldiz, enkantea eginez gero, baldintza plegua eginen da eta hura Udalak osoko bilkuran onetsiko. Baldintza plegu horretan, esleipenak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak agertuko dira.
12. artikulua. Herrilurretako bertzelako aprobetxamenduei dagozkien kudeaketa arauak behar diren esleipenak egiteko momentuan zehaztuko dira, edo bertzenaz, kasuan-kasuan komenigarri juzkatzen diren erregelamenduak prestatuz eta onetsiz.
Arau-hausteak eta zehapenak.
13. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokion orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, Ordenantza fiskal orokorrean eta ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamendu eta baliatze bakoitzari dagozkion erregelamendu, enkanteentako baldintza plegu edo esleipen erabakietan xedatutakoari jarraituko zaio.
15. ORDENANTZA
ERANSKINA, HERRILURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDE ETA SARIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFENA
2006KO TARIFAK 2007KO TARIFAK
a) Laboreko lurzatiak (1)
Lehentasuna dutenendako aprobetx.:
_Lote ona 5,84 euro/erregua
_Hala-holako lotea 3,63 euro/erregua
Zuzeneko aprobetxamendua:
_Lote ona 9,35 euro/erregua
_Hala-holako lotea 6,27 euro/erregua
b) Erlauntzak
(eta gutienez ere 18,20 euro) 1,45 euro/ kaxa 1,50 euro/ kaxa
c) Legarra ateratzea 3,30 euro/m³ 3,45 euro/m³
d) Harria ateratzea 3,60 euro/t. bak.
e) Belarra eta ura (2)
f) Ehiza barrutia hitzarm. ariora
(1) eta (2): 2004ko tarifak eguneratuko dira, nekazari edo abeltzainek hartutako prezio indizea erabiliz (Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua).
16. ORDENANTZA
ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.
Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.
Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.
Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea.
6. artikulua. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.
7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.
8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.
Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.
9. artikulua. 1) Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.
2) Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.
Zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko ordenantzari heldu dioten zaharberritze obren kasuan, gordailuaren zenbatekoa onuradunei dagozkien dirulaguntzek osatuko dute.
Kudeaketa arauak.
10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala egokitzen bada, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.
11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.
12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.
16. ORDENANTZA
ERANSKINA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA
2007ko tarifak
Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:
Zangak irekitzea:
Egunean 1,80 euro, hura osoa ez bada ere, metro lineal edo zatiki bakoitzeko eta guttienez 17,55 euro egunean, osoa ez bada ere.
Tasa aplikatzeko irizpidea: partikularrak ez badu adierazten zenbat egunetan izanen den irekia zanga, hasiera batean likidatuko dira udal zerbitzuak iritzitako egunak, eta ondotik doituko da, betiere partikularraren aitorpen-eskaera behar bezala egiaztatuaren arabera.
Zangak irekitzeko eta/edo zoladura mugitzeko kalte-ordainak.
_Metro lineala:
1.1._Harrizko zoladura den lekuetan: 52,45 euro.
1.2._Zoladura orokorra den lekuetan: 27,65 euro.
1.3._Zoladurarik gabeko lekuetan: 5,05 euro.
Zangak irekitzeko eta/edo zoladura mugitzeko fidantzak.
_Metro lineala:
1.1._Harrizko zoladura den lekuetan: 156,95 euro.
1.2._Zoladura orokorra den lekuetan: 118,00 euro.
1.3._Zoladurarik gabeko lekuetan: 74,55 euro.
17. ORDENANTZA
IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.
Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.
Erabilera edo aprobetxamendua bukatzen denean, zenbat seihilekoetan egin den, horien guztien artean hainbanatuko da kuota.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.
Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.
Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. 1) Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, Ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.
2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera -6 metro guttienez_ eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.
6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.
Kudeaketa arauak.
7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.
8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.
Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.
Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.
Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.
9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Zergak Kudeatzeko Departamentuak behar den zentsuan sartuko ditu titularrak.
10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratu, mantendu, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.
11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.
12. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.
17. ORDENANTZA
ERANSKINA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.
I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzetik, urtean:
POLIGONO FISKALAK
1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra
euroak euroak euroak euroak
Ibilgailu 1etik 5era: 22,15 18,20 14,60 7,30
6 ibilgailutik 10era: 36,80 28,75 22,15 11,05
11 ibilgailutik 25era: 60,90 47,65 36,80 18,40
26 ibilgailutik 50era: 91,85 73,55 54,95 27,85
50 ibilgailutik goiti: 110,15 89,25 65,50 33,15
I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zatiki bakoitzeko auto-omnibusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo herresta-ibilgailuendako edo nekazaritzakoendako.
I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzetik.
POLIGONO FISKALAK
1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra
euroak euroak euroak euroak
36,80 28,75 22,15 11,05
I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzetik, urtean:
POLIGONO FISKALAK
1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra
euroak euroak euroak euroak
50 ibilgailu bitarte: 45,60 36,70 27,75 14,20
50 ibilgailutik goiti: 54,95 43,00 32,60 16,80
I.5. Lizentziak, ordutegien ariora, aparkatzeko debekua dutenak. Aitzineko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.
II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.
II.1. Gau eta eguneko erreserba.
Metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, urtean:
POLIGONO FISKALAK
1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra
euroak euroak euroak euroak
51,55 43,10 33,65 17,05
II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.
II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.
POLIGONO FISKALAK
1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra
euroak euroak euroak euroak
25,75 21,55 16,85 8,50
Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakoa bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da, zehatz-mehatz, luzeenaren gainean.
III. Epigrafea._Seinalatzeko diskoak.
1. Pasabideak seinaleztatzeko diskoak: 45,70 euro.
2. Lekua erreserbatzeko seinaleztatzeko diskoak: Udalak ordaintzen duen huraxe bera.
18. ORDENANTZA
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:
a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.
b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.
c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.
d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.
e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.
f) Irabazteko xedearekin mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.
g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.
h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.
i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.
j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.
k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.
l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.
m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.
n) Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.
Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.
Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sorrarazpena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.
Eremu publikoan jartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.
5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.
Oinarriak, tasak eta tarifak
6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.
7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Kudeaketa arauak.
8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.
Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.
Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.
Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.
9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainean Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.
Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.
10. artikulua. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.
2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.
3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.
Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.
4) "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.
18. ORDENANTZA
TARIFEN ERANSKINA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA
2007ko tarifak
_Erregai biltegiak eta monolitoak: 178,90 euro/urtea
_Mahaiak eta kadirak (aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere): 7,55 euro/m².
_Bakarrik herriko bestetan paratzen direnean: 3,95 euro/m².
Nafarroako plazan %25 garestiagoa izanen da mahaiak eta kadirak paratzeko tarifa.
_Salmenta automatikorako tresnak: 49,65 euro/urtea
_Kioskoak, "karrikoak" eta gaztainen saltokiak: 89,20 euro/hiruhilekoa.
_Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak: 49,65 euro/urtea
_Txurro dendak: 1,40 euro/m²/eguna, eta guttienez ere 15,25 euro/eguna.
_Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoa: 1,40 euro/m²/eguna, eta guttienez ere 7,55 euro/eguna.
_Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak: 1,40 euro/m²/eguna, eta guttienez ere 11,25 euro/eguna.
_Aldamioak, aldamio goitituak eta hesiak: Tarifa fatxada tarteen ariora ezarriko da eta gutienez hamabostaldietarako. 1,65 euro aldamio edo hesiekin okupatutako metro karratu lur bakoitzeko, 15 egun edo gutiagoko aldietarako.
_Garabiak: 8,95 euro egunean.
_Edukiontziak eta siloak: 2,70 euro egunean.
_Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak, etab., bestak, feriak edo bertzelako gertakariak direla kausa.
_13,15 euro/eguna edo zatikia lehen 2 m² edo zatikiagatik.
_9,15 euro/eguna edo zatikia m² edo zatiki bakotza gehiagorengatik.
Otsail eta urriko ferietako saltokiak (6 m²): 49,65 euro egunean.
Fidantzak: honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, izan daitezkeen kalteak ordaintzeko:
_Zirkoak paratzea: 389,00 euro.
_Zezenplaza erabiltzea: 389,00 euro.
_Ferietako barrutia erabiltzea: 389,00 euro.
Zezen plaza alokatzea (erantzukizun zibileko asegurua aurkeztu beharko dute ekitaldirako): 311,00 euro.
19. ORDENANTZA
HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Zergapeko egintza dira toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak eta gisakoak, betiere herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten badituzte.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua hasten edo bukatzen bada, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta, toki entitatearen jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.
6. artikulua. Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen %1,5.
Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.
Kudeaketa arauak.
7. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.
8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.
9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.
Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.
Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.
Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.
10. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.
Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.
11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.
20. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, MERKATU PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN IKUSTEKO DUTEN ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi hauek egitea da zergapeko egintza:
a) Merkatu plazan saltokiak okupatzea.
b) Merkatu plazako hozkailu publikoak erabiltzea.
c) Merkatu plazan eta erabilera publikoko lurretan lekuak okupatzea kalez kaleko salmenta egiteko.
d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzea, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzea.
3. artikulua. Honelakoetan ez da prezio publiko hau ordaindu beharko:
a) Otsailean eta urrian egiten ohi diren abere ferietan aziendak ekartzen dituzten abeltzainek lurrak okupatzeagatik.
b) Halako feria edo erakusketa batzuek gizarte, kultura edo hezkuntza aldetik dituzten ezaugarriengatik, Udalak, komenigarri juzkatzen badu, dagozkien tasetan osorik edo partez hobaria ematen ahal die. Hobari hori dagokien okupazio lizentzia ematen denean onartuko da.
Ordaindu beharra noiz sortzen.
4. artikulua. Prezio publiko hauek ordaindu beharra Udalak behar den lizentzia ematen duenean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.
5. artikulua. Udal lizentziarik izan gabe aprobetxamendua hasten bada, arau honetan ezarritako prezio publikoak pagatzeak ez ditu izandako aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.
Nork ordaindu behar.
6. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:
a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.
b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.
c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean haren baja aurkezten ez dutenak.
Karga-oinarria.
7. artikulua. Tarifak aplikatzeko karga-oinarriak hauen araberakoak izanen dira:
a) Merkatu plazan saltokiak okupatzen badira: diru-kopuru finko bat, zer saltoki den, hainbertze.
b) Merkatu plazako hotz zerbitzuak erabiltzen badira: zenbat kilo sartzen den, eta zenbat egunetan, hainbertze.
c) Kalez kaleko salmentaren tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbertze.
d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzeko, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzeko tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbertze.
e) Gisako xedeetarako lurrak bertzela okupatzen badira: diru-kopuru finko bat.
Tarifak.
8. artikulua. Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.
Kudeaketa arauak.
9. artikulua. Saltokien okupazioa Merkatu plaza horien gaineko erregelamenduan xedatutakoaren ariora gobernatuko da, baita hotz instalazioen erabilpena ere.
10. artikulua. Kalez kaleko salmenta Merkatu plazako beheitietan eta/edo Udalak erabakitzen duen tokietan eginen da, ortziral guztietan, toki horiek aldatzea erabaki ezik.
Inoiz ortzirala jaiegun batekin suertatzen bada, aitzin-aitzineko ortzegunera aldatuko da.
11. artikulua. Merkatu plazako tokiak kalez kaleko salmenta egiteko okupatuz gero, horiek interesatuek ahoz eskatuta esleituko ditu merkatuzainak, eskabide ordenari hertsiki lotuz.
12. artikulua. Udalbatzak aldi bakoitzean zehazten dituen tokietan salmenta egiteko, interesatuek ahoz eskatu beharko diote Udaltzaingoari, eta eskabide ordenari hertsiki lotuz eginen da esleipena.
13. artikulua. Kalez kaleko salmenta egiteko, horretan aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek Udalaren lizentzia edo patentea beharko dute.
14. artikulua. Tafallako udal mugapean, herriko industriariek eta dendariek kalez kale aritzeko lizentziarik edo patenterik ez dute behar, ordea, erroldan edo Lizentzia Fiskalaren erregistroan altan agertzen badira gisako jarduera batengatik.
15. artikulua. Nekazariek edo artisauek ere ez dute beharko kalez kale aritzeko lizentziarik edo patenterik, beren uztako produktuak edo berek egindakoak jartzen badituzte salgai, zerga aldetik bete behar dituzten gainerako eginbeharrak ukatu gabe.
16. artikulua. Ibilgailuen bitartez, toki entitateko edozein egunetan eta lekutan egin daiteke kalez kaleko salmenta.
17. artikulua. Feria barrutietan lurrak okupatu ahal izateko, eskabidea egin beharko zaio Udalari eta horrek, dela Gobernu Batzordearen, dela osoko bilkuraren bidez, esleipena eginen du eskabide ordenari jarraikiz, eta feria bakoitzarentzat proiektatzen den banaketaren barnean.
Halere, beranduegi aurkezteagatik Udalak, osoko bilkuran edo Tokiko Gobernu Batzarraren bidez, ezin ebatzi ditzakeenak, alkate andreak ebatziko ditu, edo bertzenaz idazkari andreak, edo bertzenaz udaltzainburuak.
Dirubilketa.
18. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusitako prezioen dirubilketa, honela eginen da:
a) Merkatu plazako saltokiak okupatzeko prezioen dirubilketa merkatuzainak eginen du. Haien ordainarazpena hilero eginen da eta "jakinarazpen gabekotzat" hartuko da. Horien ordainketaren iragarpena bando bidez eginen da, Merkatu plazako iragarki oholean jarriko da, eta, hortik aitzina, 30 egun balioduneko epea izanen da pagatzeko.
Hala ere, zergadunek tasen ordainketa banku edo aurrezki entitateren batean helbideratzeko erabakia hartzen ahal dute, horrela nahi izanez gero.
b) Merkatuko hotz instalazioak erabiltzeko prezioen ordainarazpena merkatuzainak eginen du hileoro, eta ordainagiria aurkeztu bezain agudo ordaindu behar dira.
Merkatuzainak behar den likidazioa asteoro aurkeztuko du Ogasun bulegoan, baita behar den diru-kopurua Udalaren diruzaintzan utzi ere.
c) Merkatuan kalez kaleko salmentan aritzeko, lekua okupatzeko prezioen ordainarazpena merkatuzainak eginen du eta bere hartan ordaindu behar dira. Dirubilketa bukatuta, behar den likidazioa aurkeztuko du Ogasun bulegoan, baita aldi berean behar den diru-kopurua Udalaren diruzaintzan utziko ere.
d) alez kaleko salmenta merkatutik kanpora egiten bada, Udaltzainak eginen du dirubilketa, eta berak aurkeztuko du likidazioa Ogasun Bulegoan, baita aldi berean behar den diru kopurua Udalaren diruzaintzan utziko ere.
e) Feria barrutietan eta erakusketetan lurra okupatzeagatik eta bertze eskubideengatik, dirubilketa Ogasun Bulegoak eginen du.
Jaiegunetan bada, dirubilketa Udaltzaingoak eginen du, eta berak aurkeztuko du behar den likidazioa Ogasun bulegoan, baita, aldi berean, behar den diru kopurua Udalaren diruzaintzan sartu ere.
19. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea aplikatuko dira
20. ORDENANTZA
MERKATUKO PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN IKUSTEKO DUTEN ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA
2007ko tarifak
Merkatua:
1. Saltoki finkoen okupazioa, euro/hila.
_1etik 7ra: 10,35 euro.
_8a eta 9a: 37,85 euro.
_10etik 13ra: 14,65 euro.
_14a: 10,35 euro.
_15a: 13,75 euro.
_16tik 19ra: 10,35 euro.
_20tik 22ra: 17,20 euro.
_23a eta 24a: 10,35 euro.
_25a, 26a, 29a, 31, 33a, 34a, 35a, 36a, 38a, 39a, 40a, 42a, 43a, 44a eta 50a: 56,80 euro.
_45a, 46a, 47a, 48a eta 49a: 40,50 euro.
_27a: 40,50 euro.
_28a: 65,40 euro.
_30a: 70,55 euro.
_32a: 70,55 euro.
_37a: 72,15 euro.
_41a: 71,05 euro.
2._Hotz ganberaren erabilpena: euro/hila 10 kilogramo edo horren zatikitik.
_Haragia 1,10 euro.
_Barazkiak eta frutak 1,20 euro.
Kaleko salmenta: saltokiak Merkatu plazan, plazetan eta eremu publikoetan, euro/eguna/m² edo zatikia:
_Urteko abonua: 3,20 euro.
_Sei hilabeteko abonua: 3,75 euro.
_Hiruhileko abonua: 4,20 euro.
_Egunekoa: 4,50 euro.
Artisauak: 4,20 euro/eguna/m² edo zatikia.
Piperrak erre eta saltzeko tokiak: 18 euro/hilabetea.
Salmenta kamioi edo furgoietan: 34,20 euro egunean.
Feria barrutia:
_Nekazaritzako makineria eta bertze erakusketak: hitzarmenaren ariora.
_Nekazaritzako makineria eta bertze erakusketak, hitzarmenik ez denean:
_Tasa lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik: 3,65 euro/m²/feria, eta gutienez ere 25,40 euro/feria.
_Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.
21. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza:
a) Aparkatze mugatuko eremuetako bizilaguna izatea ziurtatzen duen txartela ematea. Txartel horrek, eskaturiko ibilgailua aparkatzea ahalbidetzen du, dagokion sektorean, urtebetez, eta ordu mugarik gabe, beti ere txartela ikusgai ezartzen bada ibilgailuaren haizetakoaren gibelean.
b) Aparkatze mugatukoak izanik ordenantza honek arautzen dituen eremuetan eta orduetan aparkatzea trakzio mekanikoko ibilgailuak.
Ordaindu beharra.
3. artikulua. a) Zerga ordaindu beharra sortzen da 2.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzaren kasuan, aipatu txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean. Hura tramitatzeko ezinbertzekoa izanen da behar den tasa aitzinetik ordaintzea.
b) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzaren kasuan, aparkatze mugatuaren erabilera pribatiboa hasten denean.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Tasa hauek ordaindu behar dute:
a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea aparkatzeko mugatu eta murriztuko eremuetan badu, bizilagun dela ziurtatzen duen txartela eskuratzearen truke.
b) Ezarritako eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak zenbat dirauen, hainbertze, arauturiko ordutegia bitartean, eta horretarako gaitzen duen tiketa hartu ondoan.
21. ORDENANTZA
TARIFEN ERANSKINA, APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARENA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Bizilagun izaera ziurtatzen duten txartelak.
1. Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko: 39,65 euro.
2. Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, sektorez aldatzeagatik eta abarrengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren %20 ordainaraziko da.
II. epigrafea._Eremu urdinetan aparkatzea.
1. 30 minutu bitarte: 0,40 euro.
2. 30 minututik aitzina, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez ere 120 minutu bitarte, eremu guztietan: 0,05 euro 5 minututik.
3. Txartelak adierazten duen epea gainditzen duen denboragatik, betiere 120 minutu baino gehiago ez bada: 3,90 euro.
0.1 ARAUA
UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO ETA MUSIKA TRESNAK ALOKATZEKO PREZIO PUBLIKOAK
Oinarria.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.
Sortzapena.
2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da ikastaro bakoitzean parte hartzeko izena ematen denean, eta partehartzaileek ordaindu beharko dute.
Kudeaketa eta dirubilketa arauak.
3. artikulua. Prezio publikoen dirubilketa udal bulegoetan eginen da.
4. artikulua. Eskolak hasi baino lehen izen ematea bertan behera uzten bada baizik ez da bidezko izanen dirua itzultzea, eta betiere ikasturtearen lehen hilekoan helbidea bertze udalerri batera aldatzeagatik.
5. artikulua. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak seihileko naturaletan.
6. artikulua. Matrikula zabalduz gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak seihileko naturaletan.
Tarifak aplikatzea.
7. artikulua. Arau honen eranskineko III. epigrafean agertzen diren murrizketak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia larriaren karneta.
8. artikulua. Aitzineko ikasturtean ohorezko matrikula atera duten ikasleek dohaineko matrikula izateko eskubidea izanen dute ikasgai berean. Halakorik ez bada, dohaineko matrikula bertze ikasgai batean aplikatzen ahalko da.
9. artikulua. Ikasgaiak baliokidetzen direnean eta ikasleak ez badu klaseetara joan behar, ez da hiruhilekoko tasarik ordainduko, matrikula bakarrik.
0.1 ARAUA
TARIFEN ERANSKINA, TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAU FISKALARENA
2007ko tarifak
Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasleek ordaindu beharreko tarifak.
_Hastapena:
Matrikula: 65 euro. Musika tresna bakarrik: -. Musika Hizkuntza bakarrik: 50 euro/hiruhilekoa. Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: -. Dena: 50 euro/hiruhilekoa.
_1. zikloa:
Matrikula: 65 euro. Musika tresna bakarrik: 80 euro/hiruhilekoa. Musika Hizkuntza bakarrik: 60 euro/hiruhilekoa. Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: -. Dena: 120 euro/hiruhilekoa.
_2. zikloa:
Matrikula: 65 euro. Musika tresna bakarrik: 95 euro/hiruhilekoa. Musika Hizkuntza bakarrik: 60 euro/hiruhilekoa. Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: 50 euro/hiruhilekoa. Todo: 180 euro/hiruhilekoa.
_3. zikloa:
Matrikula: 65 euro. Musika tresna bakarrik: 110 euro/hiruhilekoa. Musika Hizkuntza bakarrik: 60 euro/hiruhilekoa. Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: 50 euro/hiruhilekoa. Dena: 190 euro/hiruhilekoa.
_4. zikloa:
Matrikula: 65 euro. Musika tresna bakarrik: 120 euro/hiruhilekoa. Musika Prestakuntza bakarrik: 60 euro/hiruhilekoa. Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: 50 euro/hiruhilekoa. Musika tresna + Musika Prestakuntza: 160 euro/hiruhilekoa. Musika tresna + Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: 150 euro/hiruhilekoa. Dena: 200 euro/hiruhilekoa.
_5. zikloa:
Matrikula: 65 euro. Musika tresna bakarrik: 150 euro/hiruhilekoa. Musika Prestakuntza bakarrik: 60 euro/hiruhilekoa. Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: 50 euro/hiruhilekoa. Musika tresna + Musika Prestakuntza: 200 euro/hiruhilekoa. Musika tresna + Musika tresnen multzoa /Musika tresnen taldea: 190 euro/hiruhilekoa. Dena: 210 euro/hiruhilekoa.
Tafallan erroldaturiko helduendako tarifak:
_Matrikula: 65 euro.
_Musika tresna (35' ziklo guztietan): 95 euro/hiruhilekoa.
_Musika Hizkuntza: 60 euro/hiruhilekoa.
_Lagun egiteko gitarra: 60 euro/hiruhilekoa.
Musika tresnen alokairua:
Musika tresna, hiruhileko bakoitzetik: 25,00 euro/hiruhilekoa.
Tafallan erroldaturik ez daudenek %25 karioago izanen dituzte prezio publiko hauek.
Familia ugariendako deskontuak:
Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:
_1. kategoriakoak, %50, irakasgai bakoitzagatik.
_2. kategoriagoak, %100, irakasgai bakoitzagatik.
_Ohorezko familiak, %100 irakasgai bakoitzagatik.
Hiru kasuetan izen ematea ordaindu beharko da.
0.2 ARAUA
UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BERTZELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK
Oinarria.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. 1) Zergapeko egintza pertsona natural edo juridikoei Udalarenak diren elementuak uztea izanen da.
2) Elementu horiek uzten ahalko dira Udaleko zerbitzuetarako behar ez direnean.
3. artikulua. Kultur eta kirol ekintzetan edo udal batzordeeren batek babesturikoetan, Udala antolatzaileen laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean ez da prezio publiko hau ordaindu beharko, eta berdin bertze udalekin edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeekin.
Subjektu pasiboa.
4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoa ordaintzera behartuta daude 2.1. artikuluan aipatutako tresna edo materialak erabiltzen dituzten pertsona edo entitateak.
Karga-oinarria.
5. artikulua. Lagatako elementuen erabilpenaren iraupenak araberatuko du.
6. artikulua. Erabilpen denbora egunetan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren ariora, materiala udal biltegi edo parkeetatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun osotzat hartuko da.
Tarifak eta kuotak.
7. artikulua. 1) Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.
2) Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek lagatzeko tarifari muntaiarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.
3) Lagapen horretan material suntsigarriak erabiltzen direnean, tasari horien kostua gehituko zaio.
4) Lagapena dohainik egiten ahalko da, baldin eta hartzaileak erakundeak badira eta haiekin Udalak harreman estua badu aholkularitza teknikoan edo azpiegiturako materialen lagapenean.
Kudeaketa arauak.
8. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.
9. artikulua. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.
10. artikulua. Lagatako apaindura elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, horien erantzukizuna ez legokioke Udalari.
11. artikulua. Lagatako materialeek izaten dituzten hausketa eta kalteak erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, kopia bat erabiltzaileei eman eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Horiek eginen dute behar den tasazioa.
12. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.
13. artikulua. Udal aldamioak eskuratzeko aldez aurretik fidantza bat jarri beharko da kalte eta hondaketei erantzuteko. Galdu eginen da, lagapen epea edo horren luzapenak gainditzen badira. Horren zenbatekoa lagapenari dagokion tasaren %10 izanen da.
0.2 ARAUA
PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BERTZELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA
2007ko tarifak
I. epigrafea._Langileak.
_Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.
II. epigrafea._Materialak.
_Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.
III. epigrafea._Ibilgailuak, makineria.
_III.1. Kamioi arrunta: 41,50 euro/ordua.
_III.2. Dumperra: 20,80 euro/ordua.
_III.3. Konprimagailua, mailu bat duena: 69,05 euro egunean.
_III.4. Pala kargatzailea: 82,80 euro/ordua.
_III.5. Pala atzerainduskailua: 69,05 euro/ordua.
_III.6. Udaltzaingoaren garabia: 41,50 euro/zerbitzua.
_III.7. Kamioi biltontziduna: 41,50 euro/ordua.
Ondasuna uztea eta maneiatzen duenaren zerbitzua, biak sartzen dira epigrafe honetako aitzineko tarifen barnean.
_III.8. Desinfektatzeko makina, hornitzen diren produktuez aparte: 36,15 euro egunean.
_Desinfektatzailea: 20,10 pezeta/litroa.
_Intsektu hilkaria: 23,10 pezeta/litroa.
IV. epigrafea._Oholtzak, aldamioak eta bertze elementu batzuk
_IV.1. Hesi metalikoak: 1,45 euro bakoitza.
_IV.2. Aldamioak uztea Alde Zaharrerako, garraioa, muntaia, desmuntaia eta ziurtagiria eta osagarriak barne (metro karratu eta egun bakoitzeko): 0,75 euro.
_IV.3. Oholtza handi metalikoa: 65,50 euro egunean.
_IV.4. Mahaiak: 0,65 euro/eguna/unitatea.
_IV.5. Kadirak eta aulkiak: 0,45 euro/eguna/unitatea.
Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.
Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie.
0.3 ARAUA
ORDENANTZA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Aitzin solasa.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuak Nafarroako gizarte zerbitzuen eskualde oinarrizko guztietan ezarri ziren Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak arautzen dituen urtarrilaren 16ko 11/1987 Foru Dekretuan babespean. Programa berariazkoak dira, beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonak beren etxeetan gelditzea bilatzen dutenak eta horretara bideratuak, horretarako etxe, norbanako eta gizarte arloko prestazio multzoaren eskaintza eginez.
Haren menpekotasun organikoa dela-eta, etxez etxeko laguntza zerbitzu bakoitza behar den udal araudiak arautua egoten da, gehienetan ordenantza baten bidez. Hala ere, eta zerbitzu bera eta, hortaz, printzipio, eduki eta prestazio antzekoak izanagatik ere, arautzea ezberdina izaten da herri bakoitzean. Egoera horrek errealitate ezberdinak ekarri ditu zerbitzuaren prestazioan, bizilekuaren arabera, eta horrek nahasketa halako bat ekarri du herritarren ikuspegitik.
Egoera hori hobetu nahirik, 2004ko ekitaldiaren amaieran, lan batzorde bat eratu zen eta hartan parte hartu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Atalaren bidez, toki entitateen eta gizarte zerbitzu oinarrizkoetako profesionalen eskariari erantzunez.
Asmoa izan da guztiendako arautze batera ekartzea etxez etxeko laguntza zerbitzuen esku hartzearen alderdi funtsezkoak, eta horrela Nafarroan zerbitzu hauek homogeneizatzeko aitzinapausoak egin. Landutako gaien artean, aipatzekoak dira zerbitzu eskaintza oinarrizkoaren definizioa, tarifa sistema baten prestakuntza eta, balorazioak egiteko, denendako tresna beraren ezarpena.
Horren emaitza da ordenantza eredu hau, toki entitateen eskura jartzen dena. Gizarte zerbitzu oinarrizkoetako profesionalen ekarpen teknikoak bereganatu ditu eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Batzorde Betearazleak onetsi du. Tafallako zerbitzura egokitu da, batez ere jatekoen banaketari dagokionez.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat ezarri da ordenantza hau.
2. artikulua. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren definizioa (ELZ).
EZL udal zerbitzua da, oro har bere oinarrizko premiak bere ohiko inguruan estaltzeko mugak dituzten herritarrendako, eta banakoarendako zerbitzu batzuen prestazioa eskaintzen du aldi baterako edo modu iraunkorrean, egoera bakoitzaren ariora. Xedeak dira pertsona bere inguruan ahalik eta hobekien txertatzea, haren beregaintasun funtzionala handitzea eta haren bizi kalitatea hobetzea.
3. artikulua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (ELZ) esku hartzea oinarritzen duten printzipioak.
Gizarte zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legean dauden printzipio orokorrak garatzen dituzte. Hona hemen:
_Erantzukizun publikoa, administrazioak bere gain hartuko du behar diren baliabideak finantza, teknika, jende eta antolaketa aldetik paratzeko ardura.
_Prestazioaren unibertsaltasuna eta berdintasuna, menpekotasun egoera dagoen edozein lagunek hura eskuratzeko eskubidea izan dezan, batere bereizkeriarik gabe.
_Osagarritasuna, pertsonak etxean ahalik eta denbora gehien atxikitzeko helburua duten bertze zerbitzu eta baliabide batzuekin.
_Aurreneurri izaera, laguntza hartzen duen lagunaren gaitasun pertsonalen andeatzea eta sostenguen eta gizarte harremanen galera eragotzi edo mugatzeko, eta beregaintasuna bultzatu eta handitzeko.
_Osotasuna/integralitatea, gizarte beharrei osotara eta ez atalka erantzuteko.
_Erantzunkidetasuna, erran nahi baita, familiaren sostengua eta gizartearen sostengu sareak (auzoak, boluntarioak, ...) mantendu, iraunarazi eta handitzea.
_Errespetua, laguntza hartzen dutenen eta haien begiraleen lehentasunekin.
_Laguntzaren malgutasuna, kasu bakoitzean laguntza hobea eskaintzeko aukera emanen duten baliabideen konbinazioa eginez.
_Koordinazioa baliabideekin, izanik horiek instituzionalak nahiz sostengu informalekoak, esku hartzearen sinergia hobetu eta eraginkortasun maila handiagoa bermatu beharrez.
4. artikulua. ELZ programaren ezaugarriak:
ELZ honelako zerbitzua da.
_Balioaniztuna, bere gain hartzen baitu beregaintasun pertsonala falta duten pertsona edo familia taldeen premia sorta zabala estaltzea.
_Normalizatzailea, bere inguruko baliabideak erabiltzen baititu premiak estaltzeko.
_Etxez etxekoa, erabiltzailearen etxean egiten baita oroz gain.
_Integrala, bizikidetza unitateen premiari oso-osorik heltzen baitie.
_Prebentiboa, haren bidez ahalegina egiten baita gaitasun pertsonalen andeatze egoerak eta sostengu eta gizarte harremanen galerak eragozteko edo murrizteko, baita inor beharrik gabe zentro batera eramatea, bizi kalitate hobea bermatu ezean.
_Osagarria, bere xedeak lortzeko bertzelako prestazio oinarrizkoekin batera egiten ahal baita.
_Akuilatzaile eta pizgarria, erabiltzailearen beharrak haren gaitasunak indartuz eta bere aldaketaren eragile eginez eta familiaren partaidetza bultzatuz ase nahi baitira.
_Teknikoa, esku hartzeak teknikoki planifikatu eta behar bezala kualifikatu eta gainbegiratutako profesionalek lan taldean egindako jarduera multzoa baitu oinarrian.
_Pertsonalizatua, erabiltzaile bakoitzak bere beharretara egokitutako programa eta segimendua behar baitu, bitarteko hoberenak konbinatuz.
_Laguntza hartzen duten lagunen eta haien begiraleen lehentasunekiko errespetuan oinarritua.
5. artikulua. Helburuak.
Etxez etxeko Laguntza Programak helburu hauek ditu:
_Pertsonak beren ohiko inguruan ahalik eta denbora gehien eta ahalik eta bizi kalitate gehienarekin atxikitzea, gisa horretara, behar bezalako aukera emanez, eragozten baita inor beharrik gabe zentro batera eramatea, inguruarekiko horrek dakarren deserrotzearekin.
_Pertsonaren eta familiaren trebetasun, gaitasun eta abilezien optimizazioa lortzea, beregaintasun handiena izateko aukera eman beharrez, ohitura osasungarriak bultzatzea eta norberaren segurtasun eta autoestimua handitzea.
_Ohiko bizilekuan prestazio multzo bat eskaintzea, modu integralan eguneroko bizitzako jarduera guztiak egitea erraztu eta haietan sostengu emateko.
_Osasun eta gizarte zerbitzuetatik esku hartzen duten profesionalen sarearekin jarduketak koordinatzea, baliabide egokiak erabili eta aplikatuz, esku hartzea eraginkorrago izan dadin.
_Banakoaren oreka pertsonala, haren familiarena eta inguruarena hobetzea familia, auzo eta adiskide loturak sendotuz, eta sostengu sare naturalen lankidetza handiagoa bultzatzea eta indartzea, bereziki familiarena, begiraleei behar bezalako sostengua eman diezaieten.
_Beregaintasun pertsonal eta sozialari eragiten dioten krisi pertsonal eta/edo familiarren mementoko egoeretan laguntza ematea.
_Erabiltzaileen gizarte harremanak eta jarduketak beren komunitate inguruan indartzea, sor litezkeen isolamendu eta bakartasun arazoei aitzintzeko.
_Komunitateko boluntarioen sostengua bultzatzea eta bideratzea, erabiltzaileei lagun egiteko lagungarria izan dadin.
6. artikulua. ELZren erabiltzaile eta hartzaileak.
ELZren erabiltzaileak izaten ahalko dira halako gizarte zerbitzuen eskualde oinarrizkoa osatzen duten udalerrietariko batean erroldaturiko pertsona edo bizikidetzako famili unitate guztiak, bizia bere gain egiteko mugaturik badaude eta horien ondorioz beren kasa beren premia pertsonal eta sozialak estali ezinean badabiltza eta laguntza behar badute beren ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.
Erabiltzaile izateko, hauek izanen dute lehentasuna:
_Beregain izateko arazoak dituzten zaharrak.
_Beregaintasunari modu larrian eragiten dion ezgaitasuna dutenak.
_Famili unitateak, beren baitan adin txikikoak edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten lagunak izanik, eguneroko bizitzako jardueretan etxean berean behar bezalako zaintza eta arta ematen ahal ez badiete, edo, gizarte, ekonomia edo kultura aldetik, haien egoerak komenigarri egiten badu etxez etxeko laguntza, haien garapen normal eta orekatsua bermatze aldera.
Premia maila bera izanik, kargen gero eta gehiagorako eskalan prezio publikoaren %100 baino gutxiago ordaindu behar dutenek izanen dute lehentasuna.
7. artikulua. ELZan esku hartzen duten profesionalak.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuko lan talde oinarrizkoa profesional hauek osatuko dute:
_Gizarte langilea: eskaria jasotzea dagokio eta, orobat, haren ardura dira kasuaren azterketa eta balorazioa, komeni den esku hartze programaren diseinua, eta proiektuaren gainbegiratzea, segimendua eta ebaluazioa.
_Familia langilea: harenak dira erabiltzaileari berari eta haren etxeari dagozkion egitekoak, baita hura laguntzea ere ohiturak eta gaitasunak sortzen eta mantentzen; horrez gain, aldian behin balorazioa eta txostena egin beharko du bere esku hartze etengabearen ondorioz egoera izaten ari den bilakaeraz.
Aipatu lanetatik kanpo geldituko dira osasun arlokoak baizik ez diren prestazio guztiak, halako espezializazioa behar badute eta osasun arloko baliabideen eskumenari badagozkio.
_Administrazioko langileak: zerbitzuaren ondoriozko administrazio eta antolaketa lanak eginen dituzte.
Prestazioak hala behar duenean, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko bertze profesional batzuek esku hartzen ahalko dute, hala nola honako hauek:
_Hezitzailea: haren ardura da erabiltzailearekin, haren familiarekin eta inguruarekin hezkuntza arloko lanak egitea, bizikidetza gunean familiaren beregaintasunari on eginen dioten gaitasun eta trebeziak eskuratzen lagungarri izan daitezen.
_Psikologoa: esku hartzea dagokio laguntza psikosoziala behar den egoeretan, baita begiraleendako sostengu eta orientazio lanetan eta zerbitzuko langileen prestakuntza etengabean ere.
_Bertzelako profesionalak: eragile soziokulturalak, enplegu teknikariak, berdintasun teknikariak...
8. artikulua. Eskuratzeko irizpideak: menpekotasuna baloratzeko tresnak:
Etxez etxeko laguntza zerbitzua nork nola eskuratu baloratzean, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak kontuan hartuko du:
_Onuradun izan daitezkeenek zenbaterainoko beregaintasun funtzionala duten eguneroko bizitzako oinarrizko jarduketak eta tresna bidezkoak egiteko.
_Sare naturalaren eta bereziki familiaren sostengua duten.
_Haien gizarte nahiz familia egoera zein den.
Para ello se aplicarán las escalas de valoración que al efecto estén en vigor según la normativa vigente.
9. artikulua. Zerbitzuen zerrenda:
Etxez etxeko laguntzaren prestazioaren barnean, gisa honetako jardueretako bat edo guztiak sartzen dira:
a) Etxeko zeretan sostengu emateko jarduerak. Hona hemen etxeko zeretan sostengu emateko jarduketak:
_Erabiltzailearen arroparekin ikusteko dutenak, hala nola:
.Ibilgailua erostea.
.Etxean elikagaiak prestatzeko laguntza.
.Etxez etxeko janarien zerbitzua.
_Erabiltzailearen arroparekin ikusteko dutenak, hala nola:
.Etxean eta etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
.Arropa pasaratu eta zaintzea.
.Arropa antolatzea.
.Etxean edo etxetik kanpo arropa lisatzea.
.Arropa erostea.
_Bizilekuaren mantentze lanekin ikusteko dutenak, hala nola:
.Etxearen garbiketa.
.Konponketa txikiak.
.Etxearen egoera orokorraren gainbegiratzea, etxeko istripuei aitzintzeko.
b) Sostengu pertsonaleko jarduketak. Hona hemen, eguneroko oinarrizko zereginetan, sostengu pertsonaleko jarduketak:
_Norberaren txukuntasun eta garbiketa. Gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.
_Janzten eta jaten laguntzea.
_Erabiltzailearen elikaduraren kontrola.
_Osasun tratamenduaren segimendua, oinarrizko osagun laguntzako lan taldeekin koordinatuz.
_Etxe barneko mugikortasunerako sostengua.
_Aisialdiko jarduketak bizilekuaren barnean.
c) Sostengu psikosozialeko jarduketak. Hona hemen sostengu psikosozialeko jarduketak:
_Autoestimua sendotzea eta bultzatzea.
_Familiaren dinamikan agertzen diren egoera guztiak gainditzeko balio positiboak indartzea.
_Bakartasun eta isolamendu sentimenduak piztean sostengu ematea.
_Diruaren eta familiaren antolaketan bidea erakustea.
_Familiaren higienearen plangintzan sostengu ematea.
_Familiari eta inguruari dagokionez bizikidetza usadioen gaineko prestakuntza ematea.
_Gizarteratzeari eta sozializazioari sostengu ematea.
d) Sostengu soziokomunitarioko jarduketak. Hona hemen sostengu soziokomunitarioko jarduketak:
_Etxetik kanpora lagun egitea, izaera pertsonaleko kudeaketetan laguntzeko.
_Kultura, aisialdi edo denborapasako jarduketetan lagun egitea.
_Boluntarioen esku hartzea erraztu eta bultzatzea, etxean lagun egiteko lanetarako.
e) Familiari sostengu emateko jarduketak. Hona hemen familiari sostengu emateko jarduketak.
_Begiraleendako prestakuntza eta aholkularitza.
_Zainketen alderdi zehatzen gaineko prestakuntza.
_Sostengu teknikoa eta gainbegiratzea.
f) Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren bitartez argibideak eta orientazioa ematen da honako hauen gainean:
_Etxean zainketak ematea errazten duen sostengu teknikoko materiala eskuratzea (mailegu sistema, prestazio ekonomikoen kudeaketa, etab.).
_Etxez etxeko sostengurako baliabide osagarriak, bertze erakunde batzuen ardurapekoak, hala nola larrialdietarako telefono zerbitzua, etxez etxeko laguntzarako dirulaguntzak, eguneko zentroak, etab.
_Etxebizitza egokitzeko baliabideak.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua gehienez ere 2 orduz emanen da egunero.
10. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.
Finantzaketa sistemari aplikatzen ahal zaizkion irizpide eta printzipioak ondokoak dira:
_Zerbitzu unitatearen definizioa, janarirako: erabiltzailearen etxera janaria eramatea izanen da zerbitzu unitatea.
_Zerbitzu unitatearen definizioa, gainerako zerbitzuetarako: zerbitzu unitatea neurtzeko kontuan hartzen da ordenantzan eskaintzen diren zerbitzuetako edozeinek etxean laguntzen benetan emandako denbora; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean.
_Famili unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko erabiliko da PFEZn definitzen den famili unitatea:
.Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta seme-alaba adingabeek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
.Berariazko legeen araberako bikote iraunkor bateko kideek eta seme-alaba adingabeek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
.Legez banandurik daudenen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bertzearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.
_Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak:
.Errenta: PFEZaren etekin garbien eta pentsio edo prestazio salbuetsien kontzeptuak.
.Gastu kengarriak: kuotan desgrabazioa izateko oinarria eratzen dutenak, ondoko arrazoiak direla eta: pertsonalak, etxebizitza alokairuan hartu edo erostea, eta menpekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bertzelakoak).
.Hileko per capita errenta garbia: aurreko kontzeptuen arteko aldea familia unitateko kide kopuruarekin eta 12 hilekin zatitzetik sortzen dena izanen da.
Erabiltzaileak PFEZaren aitorpena egiteko obligazioa ez duenean, ahalmen ekonomikoa aurreko ekitaldian izandako dirusarreren arabera zehaztuko da.
_Janariaren kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Janariaren kostua izanen da enpresa esleipen hartzaileak Tafallako udalari janari bakoitzeko fakturatzen dion kostu egiazkoa (BEZa barne).
_Gainerako zerbitzuen kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Zerbitzuaren kostu guztiak egotzi eta benetan emandako laguntzaren kostu osoaren balioa, ordu bakoitzeko, zenbat den ateratzeko honela eginen da:
Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia langile baten kostua eta gizarte langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, horiek biak programaren kudeaketan zuzenean parte hartzen duten profesionalak baitira.
Kostu osoa zatituko da lanaldi osoko familia lagile batek etxez etxeko languntzarako egiten ahal dituen ordu guztien kopuruarekin (lanaldi horren %80) eta horrela ateratzen da laguntza orduaren kostua.
_Janariaren tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Tarifaren oinarrizko unitatea da janaria erabiltzailearen etxera eramatearen kostu egiazkoa.
Prezio publikoa edo tarifa izanen da laguntza orduaren %100.
_Gainerako zerbitzuen tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Tarifaren oinarrizko unitatea da etxeko laguntzan egiazki egindako ordua.
Prezio publikoa edo tarifa izanen da laguntza orduaren %50.
_Janariaren prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskala:
Karga eskala famili unitatearen per capita errenta garbiari egotziko zaio, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko (ondorio askotarako errentaren adierazle publikoa) gordetzen duen proportzioan.
ERRENTA MAILAREN TARTEAK TARIFAREN ESKALA JANARI BAKOITZEKO
PCEG (per capita errenta garbia) < OAEAP 0,20 janari bakoitzaren prezio publikoarena
OAEAP <RNPC >OAEAParen %105 0,40 janari bakoitzaren prezio publikoarena
OAEAParen %105<RNPC > OAEAParen %120 0,60 janari bakoitzaren prezio publikoarena
OAEAParen %120<RNPC > OAEAParen %135 0,80 janari bakoitzaren prezio publikoarena
OAEAParen %135<RNPC > OAEAParen %150 Janari bakoitzaren prezio publikoa
OAEAParen %150<RNPC > OAEAParen %165 1,10 janari bakoitzaren prezio publikoarena
OAEAParen %165<RNPC > OAEAParen %180 1,20 janari bakoitzaren prezio publikoarena
OAEAParen %180<RNPC > OAEAParen %195 1,30 janari bakoitzaren prezio publikoarena
PCEG > OAEAP %195 1,40 janari bakoitzaren prezio publikoarena
_Gainerako zerbitzuen prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskala:
karga eskala famili unitatearen per capita errenta garbiari egotziko zaio, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko (ondorio askotarako errentaren adierazle publikoa) gordetzen duen proportzioan.
ERRENTA MAILAREN TARTEAK TARIFEN ESKALA
PCEG (per capita errenta garbia) < OAEAP 3 euroko tarifa finkoa, hilean
OAEAP <RNPC >OAEAParen %105 6 euroko tarifa finkoa, hilean
OAEAParen %105<RNPC > OAEAParen %120 Prezio publikoaren 0,15
OAEAParen %120<RNPC > OAEAParen %135 Prezio publikoaren 0,30
OAEAParen %135<RNPC > OAEAParen %150 Prezio publikoaren 0,45
OAEAParen %150<RNPC > OAEAParen %165 Prezio publikoaren 0,60
OAEAParen %165<RNPC > OAEAParen %180 Prezio publikoaren 0,75
OAEAParen %180<RNPC > OAEAParen %190 Prezio publikoaren 0,90
PCEG > OAEAP %195 Prezio publikoa
11. artikulua. Esku hartzeko protokolo teknikoa
Esku hartzeko protokolo teknikoak ondotik adierazten diren urratsak jasotzen ditu eta haien edukia I. eranskinean garatzen da:
_Eskariaren harrera eta aurkezpena.
_Kasuaren azterketa.
_Egoeraren diagnostikoa:
_Banakako laguntzarako proposamena. Esku hartzearen diseinua.
_Alderdien arteko konpromisoen formalizazioa.
_Esku-hartzearen hasiera.
_Segimendua eta ebaluazio jarraitua.
12. artikulua. Kudeaketa arauak: etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko administrazio prozedura.
a) Prozedura abiatzea:
ELZ emateko prozedura ofizioz edo interesatuaren eskariz abia daiteke:
_Ofizioz. Prozedura ofizioz abiatzen bada, organo eskudunaren erabakiaren bidez izanen da, dela organoaren beraren ekimenez, dela goiko agintarien agindu baten ondorioz, bertze organo batzuek arrazoiturik eskatuta.
Ofizioz abiatutako prozeduretan epea kontatzeko, hartzeko eguna izanen da, hain zuzen ere, ofiziozko prozedura abiatzea erabakitzen duen ebazpenarena.
Betiere, prozedurak bat eginen du Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 68.etik 72.era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin.
_Alderdi batek eskaturik. Alderdi batek eskaturik hasiz gero, eskabideekin batera agiri honen 2. eranskinean aipatu dokumentazio administratiboa aurkeztu beharko da gutienez, eta eskabidea behar bezala bete.
Aipatu dokumentazioa goiti-beheiti, espedientea tramitatzen den bitartean aurkeztutako eskabideari dagokionez egoki juzgatzen diren agiri osagarriak eskatzen ahalko dira.
Eskabideak zerbitzuaren titularra den entitatearen erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoa ukatu gabe; eskabidea aipatu erregistroan sartzen denetik kontatuko da prozedura tramitatzeko epea.
b) Tramitazioa: interesatuari errekerimendu eginen zaio eskabideak eskatzen diren datu eta agiri guztiak biltzen ez baditu, falta direnak edo aginduzko agiriekin batera ekarri behar direnak hamar eguneko epean ekar ditzan, eta ohartaraziko da hala egin ezean eskariari uko egin diola ulertuko dela. Hala izanez gero, artxibatuko da tramite gehiagorik gabe.
Udalaren ELZko teknikari arduradunek, aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, txosten-proposamen bat prestatuko dute, interesa duen bizikidetza unitatearen premia egoeraren berri emateko eta eskatutako prestazioaren edukia, maiztasuna eta egokitasuna zehazteko.
Proposamena dagokion organoari igorriko zaio, onets edo ezets dezan. Fase honetan sortuko da ELZaren eskaria ebazteko agiri-proposamena.
c) Ebazpena. zerbitzua baiesteaz edo ezesteaz Udalean ebazpena emateko eskumena duen organoa Udaleko alkatea da, edo Mankomunitateko edo udalen arteko Batasuneko burua, bertze inor espresuki eskuordetu ezean.
Ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Kontrakoa izanez gero, tramitea espedientea artxibaturik bukatuko da; aldiz, ebazpena aldekoa bada, erabakiko da sarreraren data edo zerbitzua hasteko eguna, baldin eta laguntza emateko ordurik batere badago. Cuando no exista disponibilidad de horas, el caso pasará a la lista de espera.
Ematen den ebazpena interesatuari jakinaraziko zaio gehienez ere hamar eguneko epean, eta hartan jasoko da zerbitzua baietsi edo ezetsi zaion, edo itxaron zerrendan sartu duten harik eta zerbitzua ematea posible den arte, eta orobat ebazpenaren kontra zein errekurtso diren bidezko.
Ebazpenak alderdi hauek aipatuko ditu, bertzeak bertze:
1._Zerbitzuaren baiespena edo ezespena.
2._Emateko baldintzak, eta gutienez ere hauek:
_Banakoarendako laguntza programa.
.Egin beharreko lan/jarduketak.
.Laguntzaren iraupena:
.Prestazioaren ordutegia.
.Astean laguntza emateko egunak.
_Zerbitzuaren prezio publikoa, onuradunak ordaindu beharrekoa.
3._Onuradunarendako ezarritako bertze betebehar edo baldintza batzuk.
4._Ebazpena dela-eta aurkez daitezkeen administrazio errekurtsoak.
Interesatuak eskaturik abiatutako prozeduretan ebazpen espresurik ez izateak ondorio positiboak sorraraziko ditu, eta beraz baietsitzat hartzen ahalko da.
Aitzineko puntuak aipatzen duen ebazpenaz landara, atzera egiteak, uko egiteak eta iraungitzeko deklarazioak amaiera emanen diote prozedurari, baita ezustean gertatutako arrazoiengatik jarraipena emateko ezintasun egiazkoak ere.
d) Jakinarazpena.
Zerbitzua baietsita, onuradunari edo haren legezko ordezkariari jakinaraziko zaio. Gaztigu hori zerbitzuan sarrera izateko aginduaren pareko izanen da; bertan, zer prestazio mota emanen dioten, zenbat orduz eta zer tarifa dagokion zehaztuko da. Orobat jakinaraziko zaio Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoari eta dagokion profesionalari.
e) Iraungipena eta etena:
_Iraungipena: honako hauengatik gertatuko da:
1._Interesatuak hala nahi duelako edo uko egin duelako.
2._Zerbitzua prestazioa eskuratzeko behar diren baldintzak bete gabe eskuratzeagatik, edo baldintzak gehiago betetzen ez dituelako.
3._Ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.
4._Bertze udalerri batera bizitzera joateagatik, zahar etxe batean sartzeagatik edo hiltzeagatik.
5._Ezustean gertatutako arrazoiengatik zerbitzu ematen jarraitzeko ezintasun egiazkoak gertatzeagatik.
6._Hiru hilabete baino gehiagotan zerbitzua etenda edukitzeagatik.
7._Egoera hobetzeagatik edo ELZaren esku hartzea ekarri zuten arrazoiak gainditzeagatik.
ELZtik irteteko, GZOko gizarte langileak agiri bat sinatu beharko du; delako agirian, erabiltzaileari dagozkion datuak eta irteteko arrazoiak agertuko dira, baita zerbitzutik gelditzeko eguna ere.
Behar den organoak irteera ebazpena emanen du, eta hartan arrazoia eta irteera eguna agertuko dira.
Irteeraren arrazoiak bigarrena eta hirugarrena badira, ebazpenaren aitzin entzutea emanen zaio interesatuari.
_Etena: horren ondorioa izanen da zerbitzua aldi batean etetea.
Gehienez ere 3 hilabete iraunen du.
Lehen hilabetean dagokion tarifa kobratuko da.
Zerbitzua berrabiaraziko da, interesatuek eskaturik. Hilabete baino motzagoko etenetan, prestazioa istanteko berrezarriko da. Etena hilabete baino luzeagoa baldin bada, eskaria zuzenean sartuko da itxaron zerrendan.
f) Ebaluazioa, segimendua eta berrikuspenak:
_Segimendua eta balorazioa:
Behin zerbitzua hasita, ELZko lan talde arduradunak eginen du kasuaren segimendua, eta hori dagokion espedientean agertuko da.
Famili unitatearen datu ekonomikoak urtero eta ofizioz eguneratuko dira. Behin esleituta ikusten bada emandako datuak okerrak direla, zuzenduko dira.
_Berrikuspena:
Behin zerbitzua baietsita, aldatzen ahalko dira bai prestazioaren edukia bai esleitutako denbora, zer eta nolako goiti-beheitiak gertatzen diren erabiltzailearen egoeran, alegia, hasierako baiespena ekarri zuen hartan.
Aldaketak interesatuak eskaturik gertatzen ahalko dira. Horretarako, eskari idatzia aurkeztu behar du, berak sinatua, edo bertzenaz GZOko profesionalak proposatu beharko du, baiespena ekarri zuen egoeran gertatu ahal izan diren goiti-beheitiak ikusirik.
Zerbitzua emateko ezarritako ordutegiak ere berrikusten ahalko dira. Halakoetan, dagokion toki entitateak behar diren aldaketak egiteko eskubidea gordeko du beretako, erabiltzailearen egoerari eta aldi bakoitzean dagoen eskariari egokiturik.
Nolanahi ere, aldaketaren tramitazioa eginen bada, dagokion balorazio teknikoa egin beharko da.
g) Prozedura berezia.
Premia larriei erantzuteko, ELZak proposamen arrazoitua eginez gero istanteko abiatuko da etxez etxeko laguntza zerbitzua, deusetan ukatu gabe geroago tramitatzea ezarritako prozedurari jarraikiz.
13. artikulua. Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak.
a) Eskubideak: etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:
_Banakoarendako esku hartze planaren berri izatea.
_Prestazioa modu egokian jasotzea, ebazpenean zehazten den edukiarekin eta halabereko iraupenarekin.
_Aukerako bertze baliabide batzuk egokiagoak badira, horietara bideratuak izatea.
_Prestazioaren araubidean gerta litezkeen aldaketen berri orduz izatea.
_Zerbitzua hartzean edozein goiti-beheiti izanez gero kexa aurkeztuz erreklamatzea.
b) Betebeharrak: etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek betebehar hauek dituzte:
_Prestazioaren beharra pertsona, familia eta gizarte aldetik sorrarazten duten inguruabarrak baloratzeko eskatzen den informazio guztia ekartzea.
_Prestazioa garatzeko jarrera egokia eta laguntzekoa agertzea.
_Banakoarendako laguntza programan sartu gabeko lan eta jarduerak ez eskatzea.
_Zerbitzuko langileak haien duintasunari zor zaion begiruneaz tratatzea.
_Prestazioaren kostuan parte hartzea, beren ahalbide ekonomikoaren ariora, dagokion ordaina pagatuz, hala behar badu.
_Pertsona, familia, gizarte eta ekonomia aldetik bere egoeran gertatzen den edozein aldaketaren berri ematea, baldin eta etxez etxeko laguntzaren prestazioa aldatzea, etetea edo iraungitea badakar.
1. ERANSKINA
Esku hartzeko protokolo teknikoa
EZLaren esku hartzea gertatzeko, profesionalen esku hartze prozesu bat behar da, eta horretarako, berriz, honako hauek behar dira:
a) Eskariaren harrera eta aurkezpena:
Profesionalaren eta eskatzailearen hasierako topaketari dagokio; aukera ematen du hastapenean adierazitako eskariari harrera egiteko, premien lehen balorazioa egiteko, lehen erantzuna emateko eta erreferentziazko harreman profesionala sortzeko.
Zer eskatzen den, eskaria nork aurkezten duen eta zerbitzua norendako eskatzen den, horien guztien berri izaten du profesionalak.
Une hartan, baliabidearen berri ematen da, eta horrek izan daitezkeen itxaropenak argitzen laguntzen du; orobat, argibide eta aholku ematen da etxez etxeko laguntzarako izan daitezkeen bertze baliabide batzuez edo eskariari lehen erantzuna eman liezaioketen bertzelakoez.
Baliabide honen aplikazioaren komenigarritasuna baloratuta, eskabide eredua emanen zaio eskatzaileari. Hartan zehazten da ekarri behar duen dokumentazioa.
b) Kasuaren azterketa: balorazio tresnak erabiliz, bertze baliabide batzuekin koordinatuz (osasuna, hezkuntza....), etxean bisitak eginez eta erabiltzailearekin eta sostengu sare informalarekin solastuz, baita onuradunak ekartzen duen dokumentazioaren bidez ere, informazioa biltzen da bizikidetza unitatearen egoera soziosanitarioaz eta pertsonak, familiak eta sostengu sare informaleko bertze batzuek (auzoak, komunitatea) egoerari aurre egiteko dituzten baliabideez.
c) Egoeraren diagnostikoa: horren barrenean zehaztu beharko da:
_Erabiltzailearen premia zein den.
_Erabiltzaileak berak beregaintasunez zer premia betetzen ahal dituen.
_Hura laguntzen duen sostengu sare informalak (familia, auzoak, boluntarioak...) zer premia betetzen ahal dituen.
_Erabiltzailea etxean atxikitzeko behar direnetan zer premia gelditzen diren bete gabe, eta horietarik zenbat har litzakeen ELZak bere gain eta horretarako zer bertze baliabide behar liratekeen.
d) Banakako laguntzarako proposamena edo esku hartzearen diseinua. horren barrenean zehaztu beharko da:
_Esku hartzearen helburuak.
_Egin beharreko lan/jarduketak.
_Laguntzaren maiztasuna.
_Esku hartu behar duten profesionalak.
_Laguntzaren ordutegia.
_Laguntzaren iraupena.
_Alderdien konpromisoak.
_Koordinazio premiak, bai barnean, segimendu jarraitua egiteko, bai kanpoan, koordinazioa egin behar den zerbitzuekin, eta horretarako erabili behar den sistema.
_Erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren kalkulua.
e) ELZak erabiltzaileei eta familiari eskaintzen dien laguntzaren planteamendua, eta konpromisoak formalizatzea egin beharreko lanen gainean, tarteko diren guztien dedikazio denbora.
f) Esku hartzea abiatzea: famili langilearen esku hartzearekin abiatzen da, laguntza zuzena emanez programatuaren aplikazioaren bitartez, eta malgutasun eta egokitasun maila handia izanik erabiltzailearen egoeraren bilakaerari dagokionez. Lehenbizikoan, funtsezkoa da hasierako laguntza egokia den baloratzea, baita bertzelako sostengurik behar ote duen, eta laguntzarako ematen den denbora nahiz esku hartze planean ezarritako jarduketak aski ote diren. ELZaren laguntzaren hasieran, prestazioaren lehen egunean, gizarte langilea eta famili langilea izanen dira hartzailearen etxean, alderdi guztiek sina dezaten konpromisoen kontratua.
g) Segimendu eta ebaluazio jarraitua: segimenduan banakoarendako proiektuan aldaketak egitea dakarten egoerak harrapatzen ahal dira. Aldaketa funtsezko bat gertatu bada (hala nola: famili unitatearen kideen aldaketa, aldaketa onuragarria beregaintasunean edo gizarte eta familiaren sostenguan, sostengu ekonomikoan, etab.) kasuaren bertze balorazio bat eginen da. Aldaketak bertze baloraziorik ez badakar, hala nola ordutegiaren aldaketa, langileena, etab., banakoarendako proiektuan aplikatuko da.
Itxaron zerrendan daudenen egoerak berrikusiko dira gehienez ere urtebetean.
Espedienteari ondoko agiriak gehituko zaizkio:
_Gizarte txostena.
_Menpekotasuna baloratzeko bitartekoa.
_Zerbitzua abiatzeko proposamena.
_Banakako laguntzarako proiektuaren proposamena.
_Zerbitzua hasteko proposamena.
_Alderdiek hartutako konpromisoen agiria, hala behar badu.
Eskaria eta balorazio profesionala behar diren euskarri dokumentaletan (espedientea) eta informatikoetan (SIUSS) erregistratuko dira.
2. ERANSKINA
ELZ eskatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa
ELZ hartzeko eskaria dagokion toki entitatearen erregistroan aurkeztuko da, horretarako ereduan, eta horri ondotik ematen den dokumentazioa gehituko zaio, famili unitatearen kide guztien gainean (9. puntuan ezarritakoari jarraikiz):
_NANaren fotokopia.
_Norberaren osasun txartelaren fotokopia.
_Osasun txostena eta, hala bada, izan litezkeen onuradunen Minusbaliotasunaren Onarpen Agiria, haren osasun egoera eta bere buruaz baliatzeko gaitasunaren maila egiaztatzeko.
_Erroldako eta bizikidetza agiria.
_Azken ekitaldi fiskalari dagokion PFEZaren aitorpenaren fotokopia. Egin ez badu, PFEZaren aitorpen negatiboa, Ogasun Departamentuak emana, eta horrekin batean aitzineko ekitaldiko dirusarreren gordekinak (nominak, pentsio eta/edo bertzelako prestazioak hartu direlako ziurtagiria, kapital higigarri eta higiezinaren etekinak...), edo, halakorik ez bada, dagozkien dirusarreren zinpeko aitorpena.
_9. puntuan jasotzen diren gastu kengarrien ziurtagiri behar bezala egiaztatuak; honako hauetatik heldu direnak dira:
.Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.
.Famili unitateko kideen menpekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bertzelakoak.
Bizikidetza unitatearen nolakoa den, bertze agiri batzuk aurkezteko errekerimendua egiten ahalko da eskariaren gaineko ebazpena emateko.
Ez da beharrezkoa izanen aurkeztea entitatearen eskutan dagoen dokumentazioa, ezta hark zuzenean eskuratzen ahal duena ere.
0.3 ARAUA
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
2007ko tarifak
Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa hura esleitzeko ezarritako hasierako prezioa izanen da, hau da: 6,86 euro/janaria (BEZa barne).
Gainerako zerbitzuen 2007rako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 16,82 euro da.
0.4 ARAUA
ARAUA, KULTUR ETXEKO ARETOAK ETA UDALAREN BERTZE LOKAL BATZUK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA
Kontzeptua.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek kultur etxean eta Udalaren bertze lokal batzuetan aretoak erabiltzeagatik.
Ordaindu beharra noiz sortzen.
2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.
3. artikulua. Interesatuak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.
Erabilera.
5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.
Oinarriak, tasak eta tarifak
6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.
Zein egintzagatik ez den ordaindu behar.
7. artikulua. Egintza mota hauengatik ez da ordaindu beharko:
a) Kultur egintzak.
b) Kirol egintzak.
c) Udal batzorderen batek babesturiko egintzak.
Zer egintzagatik ordaindu behar den.
8. artikulua. Egintza mota hauengatik ordaindu beharko da:
a) Merkataritza arloko egintzak.
b) Politika arloko egintzak.
c) Sindikalismo arloko egintzak.
Betiere Patronatuak eskubidea gordeko du halako egintza batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, Patronatuaren xede eta helburuekin bat egiten ez badute.
0.4 ARAUA
KULTUR ETXEA ETA UDALAREN BERTZE LOKAL BATZUK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
2007ko tarifak
A) Ekitaldi Aretoa. 3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 109,65 euro.
B) Erabilera anitzeko gela. Ordubeterako edo gutiagorako lagatzea, egunean: 22,60 euro.
C) 1. aretoa. Ordubeterako edo gutiagorako lagatzea, egunean: 15,80 euro.
D) 2. aretoa. Ordubeterako edo gutiagorako lagatzea, egunean: 15,80 euro.
E) 'La Rentería" aretoa. Ordubeterako edo gutiagorako lagatzea, egunean: 22,60 euro.
0.5 ARAUA
ARAUA, UDALAREN GIZARTE ETXEKO LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA
Kontzeptua.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Gizarte Etxeko aretoak erabiltzeagatik.
Ordaindu beharra noiz sortzen.
2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.
3. artikulua. Interesatuak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.
Baimena.
5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.
Oinarriak, tasak eta tarifak.
6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.
Zein egintzagatik ez den ordaindu behar.
7. artikulua. _Kultur egintzak.
_Kirol egintzak.
_Gizarte eta Kultur Kontseiluak edo Udaleko bertze alor batek babesturiko talde egintzak.
Zer egintzagatik ordaindu behar den.
8. artikulua. Enpresek edo erakunde pribatuek antolaturiko jarduerak.
Betiere Udalak eskubidea gordeko du halako egintza batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, Udalaren xede eta helburuekin bat egiten ez badute.
0.5 ARAUA
UDALAREN GIZARTE ETXEKO LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
2007ko tarifak
Gizarte etxeko aretoa._3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 109,65 euro.
Erabilera anitzeko 1. gela_Ordubeterako edo gutiagorako lagatzea, egunean: 22,60 euro.
Erabilera anitzeko 2. gela_Ordubeterako edo gutiagorako lagatzea, egunean: 15,80 euro.
0.6 ARAUA
ARAUA, PODOLOGIA ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAREN GAINEKOA
Oinarria.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.
Zergapeko egintza.
2. artikulua. Podologia zerbitzua erabiltzea da zergapeko egintza.
Kudeaketa arauak.
3. artikulua. Tafallan erroldaturik dauden erretiratuak edo aurreerretiratuak eta haien ezkontideak izanen dira zerbitzuaren onuradunak.
4. artikulua. Ordaindu beharra eskariarekin batean sortzen da eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.
5. artikulua. Udal bulegoetan bilduko da prezio publikoa.
6. artikulua. Hitzordua erreserbatzeko bidea:
1) Interesatuak zerbitzua eskatuko du Udaleko Bulego Bakarrean, kontuan harturik zerbitzu bakarra eskatzen ahalko dela eta hura jaso artean ez dela bertzerik eskatzen ahalko.
2) Ezarritako denbora (20 minutu) baino gehiago behar duenik bada, orduan bai erreserbatzen ahalko da txanda bat baino gehiago egun berean. Interesatuak egoera horren berri emanen du eta lehenago podologoaren preskripzioa beharko da.
0.6 ARAUA
ERANSKINA, PODOLOGIA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUARENA
2007ko tarifak
Tafallan eroldaturiko jendeendako eta haien ezkontideendako:
_Erretiratuak, 60 urte edo gutiago dituztenak: 13,00 euro.
_Erretiratuak, 60 urtetik goitikoak: 10,00 euro.
0.7 ARAUA
ARAUA, UDAL LUDOTEKAREN ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAREN GAINEKOA
1. artikulua. Oinarria. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.
2. artikulua. Ordainarazpenaren xedea. Ordainarazpenaren xedea Udal Ludoteka izeneko zerbitzua erabiltzea da, bertan egiten diren bete modalitate edo atalkako zerbitzu guztietan.
3. artikulua. Zergapeko egintza eta ordaindu beharra: Zergapeko egintza, hura egitetik sortzen baita zerga ordaindu beharra, Ludotekan abonua edo sarrera eskatzearekin gauzatzen da. Era berean, une horretan berean hasten da zerga ordaindu beharra ere, zeren eta kontsideratzen baita orduan sortzen dela ematen diren zerbitzuen onura, ordain gisa prezio publiko bat daukana.
4. artikulua. Subjektu pasiboa: Ordenantza honetan ezartzen den prezio publikoa ordaintzera beharturik daude Ludotekaren zerbitzua erabiltzeko oinarrizko Erregelamenduan aipatzen diren pertsona fisikoak, zerbitzuaren hartzaile izateko inskribatuak gertatzen direnak.
Zergadunaren ordezkoa izanen da, ondorio guztietarako, adin txikikoaren legezko ordezkaria.
5. artikulua. Kuotaren eta kobrantzaren zehaztapena: Prezio publikoaren zenbatekoa eranskinean finkatuko da, eta izena ematen den une berean eskatuko da ordaintzeko, kontsideratzen baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen. Udal bulegoetan bilduko da prezio publikoa.
Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.
Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.
6. artikulua. Kudeaketa arauak. Udal zerbitzu honen onuradun izan daitezkeen eta Ludotekan izena emateko interesa duten pertsonek zerbitzurako prestatzen den lokalean agertu beharko dute, haien legezko ordezkariarekin batera, eta bertan egiten ahalko dute izen-ematea, behar den bezala erraten zaien gisan.
7. artikulua. Iraungipena. Pertsona bat zerbitzuaren onuradun bihurtzen duen izen emateak denboraldiaren bukaera arte balioko du, eta, beraz, hurrengoaren hasieran berriz ere egin beharko dira inskripzioa eta prezio publiko osoaren ordainketa.
8. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko eskubidearen hasiera eta bukaerarako adinaren mugari dagokionez, lehenbizikorako beharrezkoa izanen da gutienekoa izatea; bigarren edo gehieneko adinaren kasuan, berriz, denboraldiaren barrenean gertatzen bada, ez da orduantxe onuradun izaera galduko, baina bertzerik gabe utziko zaio izateari hasitako denboraldi hori amaitzen denean, horretarako inolako baja edo aitorpenik tramitatu beharrik izan gabe.
9. artikulua. Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Tafallako Udaleko Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
10. artikulua. Azken xedapena. Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Tafallako Udaleko Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.
0.7 ARAUA
ARAUA, LUDOTEKA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
2007ko tarifak
_Familiendako abonua: 34,40 euro.
_Eguneko sarrera: 1,80 euro.
0.8 ARAUA
UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAU FISKALA
Oinarria.
1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Ordaindu beharra.
2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin tikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.
Kudeaketa eta dirubilketa arauak.
3. artikulua. 1. Hilabete osoetan eta aitzinetik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.
2. Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zerbitzuaz baliatzen diren haurren gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek beren dirusarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera ziurtagiri guztiak, bertzeak bertze, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak, ikasturtea hasi aitzineko urtekoak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko obligaziorik ez dutenentzat, honako hau aurkeztu beharko da:
_Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu ez dela adierazten duena.
_Nafarroako Gobernuan aurkeztutako agiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena ez aurkezteko arrazoia zerga horren subjektu pasibo izateko adina dirusarrerarik ez izatea dela dioena.
Tarifak aplikatzea.
4. artikulua. 1. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean aurreikusitakoaren arabera zehaztuko dira.
2. Haur Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori lanaldiari dagokion tarifa tikienaren parekoa izanen da, gutienez.
3. Haur Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurraren tarifan, eta lanaldiari dagokion tarifarik tikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.
4. Ebazpen honi dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2004ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako familia unitatearen zerga-oinarria zati matrikula egiten denean familiak dituen kide guztiak. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako legezko neurriak daudenean izan ezik. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.
5. Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta 2005/2006 ikasturtean ezin izanen dira aldatu.
6. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatze kuota ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joatera eta ikasturtean hamaika hilabeteko ordaintzera behartzen du. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak.
Ezarritakoa aldatzeko edozein proposamenen aurrean, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak dagokion txostena eginen du.
7. Errentaren azkeneko aitorpena edo 5. artikuluko bigarren lerroaldean zehaztutako dirusarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako gehieneko kuotaa aplikatuko zaie.
0.8. ARAUA.
UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAU FISKALAREN ERANSKINA
2006/2007 ikasturtea
Egonaldi mota: 7:00ak.
3.350 eurotik beheiti 15 34 49
3.350 - 4.500 euro 33 38 71
4.501 - 5.500 euro 44 48 92
5.501 - 6.650 euro 56 58 114
6.651 - 7.980 euro 76 68 144
7.981 - 9.300 euro 90 78 168
9.301 - 10.700 euro 120 88 208
10.701 - 12.400 euro 145 88 233
12.401 - 15.000 euro 175 88 263
15.000 eurotik goiti 195 88 283
Behin hartara onartua izanez gero, jantokiagatik ordaindu beharra zerbitzua egitetik beretik sortzen da, erabili ala ez.
Bai jantokiko zerbitzurako onarpenak bai Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak ematen dituen dirulaguntzek onarpenaren ondoko hilean izanen dute eragina.
Bakarrik egokitzapen aldian eta gurasoak eta hezitzaileak bat etorrita gibelatzen ahalko da jantokian sartzea, eta betiere gutienez 15 egun eta gehienez hilabete. Halakoetan, zenbat denboraz etorri den, horren araberakoa izanen da kuota.
Oharra: 2007/2008 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretuaren bidez zehazten dituen tarifak aplikatuko dira, haur eskola honi eraginen baitiote, bi alderdien arteran sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.
0.9 ARAUA
GAZTERIAREN ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA
Kontzeptua.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Gazteriaren Etxeko aretoak erabiltzeagatik.
Ordaindu beharra noiz sortzen.
2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.
3. artikulua. Interesatuak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
Nork ordaindu behar.
4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.
Erabilera.
5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokal haun erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.
Oinarriak, tasak eta tarifak
6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.
Zein egintzagatik ez den ordaindu behar.
7. artikulua. Egintza mota hauengatik ez da ordaindu beharko:
d) Kultur egintzak.
e) Kirol egintzak.
f) Udal batzorderen batek babesturiko egintzak.
Zer egintzagatik ordaindu behar den.
8. artikulua. Egintza mota hauengatik ordaindu beharko da:
d) Merkataritza arloko egintzak.
e) Politika arloko egintzak.
f) Sindikalismo arloko egintzak.
Betiere Udalak eskubidea gordeko du halako egintza batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, Udalaren xede eta helburuekin bat egiten ez badute.
0.9 ARAUA
GAZTERIAREN ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA
I. epigrafea._2007ko tarifak.
1._Ordenagailu guztiak (ordu erdiko tarteak): 0,50 euro. Cyber-aretoa: gehienez ere 2 ordu. Jokoak: gehienez ere ordu 1.
2._Probasaioetarako aretoa (ordubete edo gutiago, eta talde bakoitzeko): 5 euro. Gehieneko jende kopurua: 10.
3._DJendako edo bidesorkuntzarako aretoa (ordubete edo gutiago, eta talde bakoitzeko): 3 euro. Gehieneko jende kopurua: 6.
4._Sukaldea (ordubete edo gutiago, eta talde bakoitzeko, egunean): 15,20 euro.
5._Bilera gelak - tailerrak - erabilera anitzetakoa (ordubete edo gutiago, eta talde bakoitzeko, egunean): 15,20 euro.
Hilabeteko tasak.
PROBASAIOETARAKO ELEKTRONIKA
ARETOA ARETOA
2 saio astean, 2 ordukoak 30 euro 18 euro
Saio 1 astean, 2 ordukoa: 18 euro 12 euro
2 saio astean, ordu 1ekoak: 18 euro 12 euro
1 saio astean, 1 ordukoak: 10 euro 10 euro
_Gazte elkarteak: taldeka egiten diren erabilera guztiak doakoak izanen dira.
_Udal entitateak: taldeka egiten diren erabilera guztiak doakoak izanen dira.
Iragarkiaren kodea: L0702328
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
