36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

BBBPBko aldaketa, E-4 sektoreko 194. etxe-saileko 34. lurzatiko 762. lurzatian (Tubal kalea, 31). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2007ko urtarrilaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen BBBPBko aldaketa, E-4 sektoreko 194. etxe-saileko, 34. poligonoko 762. lurzatian (Tubal kalea, 31), Promociones Altafaylla, S.L.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluak 70. artikuluari buruz xedatutakoa aplikatuz.

Tafallan, 2007ko otsailaren 2an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0702313