II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TAFALLA
B.B.B.P.B.ko aldaketa E-4 sektorean (34. poligonoa, 110. etxe-saila, 104. eta 105. lurzatiak). Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen BBBPBko aldaketa, E-4 sektorean (34. poligonoa, 110. etxe-saila, 104. eta 105. lurzatiak) Promociones La Plana, S.L.k sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesatuen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko.
Tafallan, 2006ko azaroaren 20an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L0704891