II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRUÑA
3. eta 10. Ordenantza Fiskalak hasiera batez aldatzea
Iruñeko Udalbatzak, 2007ko martxoaren 15eko Osoko Bilkuran, Eraikuntza, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen 3. ordenantza fiskala eta Lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 10. ordenantza fiskala hasiera batez aldatzea onetsi zuen.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea Udaletxeko Idazkaritzan dago ikusgai. Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2007ko martxoaren 16an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0704762