36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Obra Txikiak egiteko Hirigintzako Lizentziak arautzen dituen Udal Ordenantza hasiera batez onestea

Iruñeko Udalbatzak, 2007ko martxoaren 15ean egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Obra Txikiak egiteko Hirigintzako Lizentziak arautzen dituen Udal Ordenantza.

Espedientea jendaurrean paratuko da, hogeita hamar egunetarako paratu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Obra Txikiak egiteko Hirigintzako Lizentziak arautzen dituen Udal Ordenantza behin betiko onetsi dela joko da, behin jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez badu.

Iruñean, 2007ko martxoaren 16an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0704732