II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ORKOIEN
Ostadar 0-3 urtekoendako haur eskolako tarifen eguneratzea. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2007ko otsailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ostadar haur eskolako tarifen eguneratzea, 2006-07 ikasturterako.
Onesteko erabakia 2006ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 14an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Orkoienen, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
ERANSKINA
2006/2007 ikasturtean aplikatzeko tarifak
Urteko tarifak Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 24an emaniko 23/2006 ebazpenean ageri direnak izanen dira (2006ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 20koa).
Hona hemen:
_Eskola:
Gehieneko tarifa: 2.145 euro urtean.
_Jantokia:
Gehieneko tarifa: 968 euro urtean.
11 hilekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:
_Eskola:
Gehieneko tarifak: 195 euro hilean.
_Jantokia:
Gehieneko tarifa: 88 euro hilean.
Tarifa bakar eta puntuala: 5,50 euro.
Tarifa murrizketak egin daitezke, familiaren dirusarreren arabera eta honako honi jarraikiz:
3.350etik behera 15 34 49
3.351 eta 4.500 bitarte 33 38 71
4.501 eta 5.500 bitarte 44 48 92
5.501 eta 6.650 bitarte 56 58 114
6.651 eta 7.980 bitarte 76 68 144
7.981 eta 9.300 bitarte 90 78 168
9.301 eta 10.700 bitarte 120 88 208
10.701 eta 12.400 bitarte 145 88 233
12.401 eta 15.000 bitarte 175 88 263
15.000tik goiti. 195 88 283
Iragarkiaren kodea: L0702277