36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Aldaketa Ostadar 0-3 urteko haurren ikastetxea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2006ko martxoaren 29an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ostadar 0-3 urteko haurren ikastetxea arautzen duen ordenantzan, onarpen baremoari dagokionez.

Onesteko erabakia 2006ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 8an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Orkoienen, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

ALDAKETA ORKOIENGO OSTADAR 0-3 URTEKO HAURREN IKASTETXEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Ordenantzako artikulu hauek, aldatu baitira, honela geldituko dira idatzirik:

3. artikulua. Frogagiriak, etxea edo aitaren nahiz amaren lantokia hurbil direla.

_Aitaren edo amaren erroldatze agiria, baita haurrarena ere, Udalak emana.

_Aitaren edo amaren lantokia zein den frogatzen duen dokumentazioa.

4. artikulua 2. atalean erantsi da:

Familiaren osaeraren kontzeptuari buruzko zehaztapenak:

2.1) Atal honetan lortutako puntuazioa gehieneko puntuazioa gainditzen baldin badu, 8 puntu emanen dira.

2.2) Familia-unitatearen kideen kopurua Familia liburuaren bidez egiaztatuko da. Familia gunean Familia liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bestelako dokumentuen bidez egiaztatu beharko dira, adibidez, jaiotza agiri, banantze edo dibortzioko epai eta abarren bidez.

2.3) "6 urtez beheitiko 3 seme-alaba edo gehiago" kontatzeko, eskabidea noiz egiten den, hura baino lehenagoko seigarren urteko urtarrilaren 1etik aitzina sortuak hartuko dira kontuan.

2.4) "Bi anai-arrebarentzat edo gehiagorentzat tokia eskatzea deialdi berean" kontzeptuagatik emandako puntuazioa galdu eginen da matrikula egiterakoan berresten ez bada.

4. atalean.

d) Aitaren edo amaren etxearen edo lantokiaren hurbiltasuna gehienez ere 50 puntu.

_Eskatzen den ikastetxea dagoen herrian bizitzea, 45 puntu.

_Aitak edo amak eskatzen den ikastetxea dagoen herrian lan egitea, 5 puntu.

Iragarkiaren kodea: L0702199