36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

119/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana. Haren bidez Berta Boj Prieto andrea izendatzen da, bitarteko gisa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuari atxikitako Ekoizpen eta Banaketa Ataleko buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko buruak bitarte baterako, adostasun txostena eman ondoren. Hain zuzen ere, espedientean daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren adostasuna.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea Berta Boj Prieto andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ekoizpen eta Banaketa Ataleko buru, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuari atxikita.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesatuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazio Sistemen Proiektuetarako Zerbitzuari behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0704693