II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
GARDE
Ordenantza fiskalak hasiera batean onetsirik
Gardeko Udalak, 2006ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:
1. Hasiera batean onestea 15. ordenantza fiskala, Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena.
2. Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek aztertu eta, nahi badute, egoki iduritzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Garden, 2007ko otsailaren 8an._Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L0702376