II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ETXAURI
2007ko karga-tasak. Onespena
Udal honek, 2006ko abenduaren 11n egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, erabaki da:
1. Hirilurraren gaineko ondasunen karga-tasa %0,35 izanen da.
2. Landalurraren gaineko ondasunen karga-tasa %0,80 izanen da
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean ehuneko 1,40ko karga-tasa aplikatuko da.
4. Lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren gainean ehuneko 5eko karga-tasa aplikatuko da.
5. Hirilurren balio igoeraren zergaren gaineko karga-tasa ehuneko 10 izanen da.
6. Ludotekaren eta jolas tailerren zerbitzurako, arau eta prezio publiko hauek onestea:
_Ludoteka A (lehen seme edo alaba): 4,80 euro/hila, (Hiruhilekoa: 14,40 euro).
_B ludoteka (bigarren seme edo alaba): 2,40 euro/hila, (Hiruhilekoa: 7,20 euro).
_Ludoteka C (hirugarren seme edo alaba): 0,00 euro/hila, (Hiruhilekoa: 0,00 euro).
_Ludoteka + Tailerrak A (lehen seme edo alaba): 9,60 euro/hila, (Hiruhilekoa: 28,80 euro).
_Ludoteka + Tailerrak B (bigarren seme edo alaba): 4,80 euro/hila, (Hiruhilekoa: 14,40 euro).
_Ludoteka + Tailerrak C (hirugarren seme edo alaba): 0,00 euro/hila, (Hiruhilekoa: 0,00 euro).
_Jolasen tailerrak: 5,12 euro/hila, (Hiruhilekoa: 15,36 euro).
Ludoteka A (kanpotarra): 9,62 euro/hila, (Hiruhilekoa: 28,86 euro).
_Ludoteka B (kanpotarra): 4,81 euro/hila, (Hiruhilekoa: 14,43 euro).
_Ludoteka C (kanpotarra): 0,00 euro/hila, (Hiruhilekoa: 0,00 euro).
_Ludoteka + Tailerrak A (kanpotarra): 19,24 euro/hila, (Hiruhilekoa: 57,72 euro).
_Ludoteka + Tailerrak B (kanpotarra): 9,62 euro/hila, (Hiruhilekoa: 28,86 euro).
_Ludoteka + Tailerrak C (kanpotarra): 0,00 euro/hila, (Hiruhilekoa: 0,00 euro).
_Jolasen tailerrak (kanpotarra): 10,24 euro/hila, (Hiruhilekoa: 30,72 euro).
_Matrikula: 13,00 euro. Ordainketa bakarra, eskolak hasi aitzin ordaindu behar dena.
Kuoten zenbatekoa hiruhileko bakoitzean kargatuko da, erabiltzaileak nahitaez aditzera emanen duen kontuan, eta hilabete osoetan aplikatuko dira.
Kentzen diren ikasleek Udalaren dirulaguntza galduko dute, ikasturtean berean berriz ere sartzeko eskatzen badute.
7. Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeagatik 2007an indarra izanen duten prezio publikoak onestea; hona hemen:
.2007ko kuotak, abonatuendako:
_60tik 64 urte arte: 51,00 euro.
_18tik 59 urte arte: 104,00 euro.
_14tik 17 urte arte: 73,00 euro.
_4tik 13 urte arte: 51,00 euro.
4 urtetik beheitiko abonatuek eta 65 urtetik goitikoek ez dute kuota ordainduko.
.Abonatu berriak, 2007an:
Abonatu berriak, banaka:
_60 urtetik goitikoak: 155,00 euro.
_18tik 59 urte arte: 277,00 euro.
_14tik 17 urte arte: 174,00 euro.
_9tik 13 urte arte: 94,00 euro.
Banakako abonatuen familiakoak:
_60 urtetik goitikoak: 140,00 euro.
_18tik 59 urte arte: 168,00 euro.
_14tik 17 urte arte: 118,00 euro.
_9tik 13 urte arte: 65,00 euro.
Familia planak:
_3 bazkide berriko familia: %20 merkeago.
_4 bazkide berriko familia: %30 merkeago.
_5 bazkide berriko familia: %40 merkeago.
_6 bazkide berriko familia: %50 merkeago.
.Igerilekuko abonamenduen prezioa, 2007an:
Elkarren segidako 15 eguneko abonamendua (pertsonala eta besterenduezina):
_15 urtetik goitikoak: 67,00 euro.
_4tik 14 urte bitartekoak: 47,00 euro.
Denboraldiko abonamendua (pertsonala eta besterenduezina):
_15 urtetik goitikoak: 145,00 euro.
_4tik 14 urte bitartekoak: 95,00 euro.
.Igerilekuko sarreren prezioa, 2007:
Lanegunak:
_15etik 64 urte bitartekoak: 5,00 euro.
_4 urtetik 14 urte bitartekoak eta 65 urtetik goitikoak: 3,00 euro.
_4 urtetik beheitikoak: dohainik.
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
_15etik 64 urte bitartekoak: 6,50 euro.
_4 urtetik 14 urte bitartekoak eta 65 urtetik goitikoak: 4,50 euro.
_4 urtetik beheitikoak: dohainik.
.Taldeendako sarreren prezioa:
15 pertsonatik gorakoak dira taldeak. %20ko beherapena eginen zaie horiei, sarrera bakoitzaren prezioaren gainean.
Etxaurin, 2007ko otsailaren 7an._Alkatea, José Javier Erro Larrea.
Iragarkiaren kodea: L0702196