II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
CORTES
Ordenantza fiskaletako aldaketa 2007. urterako
Cortesko Udalak, 2006ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2007. urterako. Iragarkia 2006ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 25ean, eta horren ondotik, jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan oinarrituz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.
ORDENANTZA FISKALETAKO ALDAKETA 2007. URTERAKO
Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:
a) Konpultsak eta ziurtagiriak, 1,90 eurotan.
b) Pleguetarako ziurtagiriak, 0,20 eurotan.
c) Lurzatien gaineko zedulak: 1,90 euro.
d) Kontzesioaldirako herrilurretako lurzatia eskatzeko tramitazioa: 19 euro.
e) Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea Udalaren Plan Orokorreko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitateen mugaketa, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea. Lurzatiketak eta birzatiketak, espediente bakoitzeko: 100 euro. Zenbateko honi argitalpenaren gastuak gehituko zaizkio.
f) Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea: 100 euro. Zenbateko honi argitalpenaren gastuak gehituko zaizkio.
g) Hirigintzako hitzarmenak tramitatzea: 100 euro. Zenbateko honi argitalpenaren gastuak gehituko zaizkio.
h) Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 50 euro.
i) Hirigintzako txostenak tramitatzea: 50 euro.
j) Jarduera sailkatuen proiektuen txostenaz edo errekerimenduaz arduratzen den enpresaren adostasun txostena edo errekerimendua (jarduera sailkatu horiek Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4D eranskinean daudenean): 197,55 euro.
k) Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua. 299,30 euro.
l) Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak emateko adostasun txostenaz edo errekerimenduaz arduratzen den enpresaren adostasun txostena edo errekerimendua (jarduera sailkatu horien proiektuak Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4, 4B eta 4C eranskinetan daudenean): 509 euro.
m) Adostasun txostena emateaz edo dagokion txostena egiteko errekerimenduaz arduratzen den enpresako teknikariaren bisita: 419 euro.
_Estolderia tasa:
a) Etxebizitzak:
_Estolderia: 0,33 euro hilabetean.
b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lurzatiak:
_Estolderia: 0,33 euro hilabetean.
c) Industriarako:
_Estolderia: 0,33 euro hilabetean.
_Ur horniduraren tasak:
a) Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: hilabetean 7,33 euroko kuota, kontsumitutako 15 m³ bitarte, eta 0,50 euro hortik goitiko metro kubiko bakoitzeko.
b) Industrian erabiltzeko horniduragatik: aurreko ataleko kuota berberak.
c) Kontagailuaren desprezintatzea: 11,05 euro.
_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:
a) Eremu publikoa mahai, aulki eta mahaitxoen bidez okupatzea, metro karratu edo horren zati bakoitzeko: 31 euro/mahaia/denboraldia edo 0,62 euro/m²/eguna.
b) Eremu publikoa ostatuetako barrekin okupatzea: 120 euro urtean.
c) Eremu publikoa okupatzea ferietako saltoki, obrako material, aldamio, eskulan txiki edo bitxi merkeen postu eta abarrekin: 0,62 euro/m²/eguna. Gutxienekoa, toki bakoitzagatik, 5 euros.
d) Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:
_Eremu publikoko lurretan olanen bidezko hegalkinak: 0,90 euro/m²/urtea.
e) Zoru publikoan egindako gainerako aprobetxamenduak, 0,62 euro/m²/eguna.
f) Saltzeko makinak Udalaren eraikin edo lokaletan jartzeagatik: 270 euro makina bakoitzeko.
_Tasa eta prezio publikoak, Udalaren kirol instalazioak erabili eta kirol edo kultur ikastaroak nahiz astialdikoak emateagatik:
a) Udalaren "Retegui II" frontoiko lokalak ikuskizunetarako erabiltzea:
_Erabiltzaileak herriko pertsona fisiko edo juridikoak direnean: 320 euro egunean.
_Pertsona horiek kanpotarrak direnean: 640 euro egunean.
_Kantxa erabiltzeagatik: 2,70 euro/ordua.
b) Kirol ikastaroak:
_Astean 2 eguneko edo egun gehiagoko ikastaroak: 20 euro hilabetean eta 48 euro hiruhilekoan.
_Astean egun bateko ikastaroak: 17 euro hilabetean eta 41 euro hiruhilekoan.
_Hirugarren adinekoendako gimnasia: 20 euro urtean.
_Helduendako kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak: 100 euro/taldea.
_Haurrendako kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak: 60 euro/taldea.
_Taldeak garraiatzeko kuotak: 50 euro/hiruhilekoa/laguna.
_Kiroldegia erabiltzeko kuotak: 12,50 euro/ordua.
Klausula:
Monitorearen kostua ezarritako tasa baino handiagoa bada, hori igoko da kostua berdindu arte.
c) Kultura eta astialdiko jarduerak:
_Eskulan ikastaroko kuotak: 20 euro hilabetean eta 48 euro hiruhilekoan.
_Ikastaro berrien kuotak: 20 euro hilabetean eta 48 euro hiruhilekoan.
_Zezenketa, musika, kultura eta astialdiko ikuskizunetara sartzeagatik: gehienez ere 64 euro, ikuskizun edo ekitaldiaren kostuaren arabera.
d) Igerilekuko Tarifak:
1._Abonuak:
_Banakakoak: helduak: 40 euro. Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 20 euro. 6 urtetik beheitikoak: dohainik.
_Familiakoak: helduak: 36 euro. Haurrak: 18 euro. (guttienez 3 kidekoak).
2._Sarrerak:
_Lanegunetan: helduak: 2,50 euro egunean. Haurrak, 14 urte bitarte: 2 euro egunean. 6 urtetik beheitikoak: dohainik.
_Jaiegunak: helduak: 4,40 euro egunean. Haurrak, 14 urte bitarte: 3,50 euro egunean. 6 urtetik beheitikoak: dohainik.
_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak:
a) Ibilgailuendako sarrerak. Gau eta eguneko pasabideak:
_Etxebizitza, 4 metro bitarte: 37,90 euro urtean.
_Etxebizitza, 4 metrotik gora: 19 euro.
_Etxebizitza bakoitzeko, bat baino gehiago bada: 9,70 euro.
_Seinaleztapen edo pasabide plaka bakoitza: 24,20 euro.
_Ibilgailuak ibilgetzeagatik: 27,80 euro.
_Ibilgailuen zamalanetarako tasa:
_4 metro arte: 37,90 euro urtean.
_Metro gehiago, bakoitza: 9,48 euro urtean.
_Seinaleztapen edo pasabide plaka bakoitza: seinale bakoitzaren kostua likidatuko da.
_Ibilgailuak ibilgetzeagatik: 27,80 euro.
_Ibiltze eta herrestatze tasak, zirkulazioaren gaineko zergatik aparteko ibilgailuentzat:
_Motokultoreak: 6,70 euro urtean.
_Traktoreak, 15 HPra bitarte: 26,48 euro urtean.
_Traktoreak, 16tik 24 HPra bitarte: 39,52 euro urtean.
_Traktoreak, 24 HP baino gehiago: 53,70 euro urtean.
Zirkulazioaren gaineko zergaren Foru Legeaz onesten diren tarifen igoera ehunekoa aplikatuz eguneratuko da ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa.
_Hilerria erabiltzeko tasa:
-Nitxoa: 285 euro bakoitza.
-Hilobia: 100 euro bakoitza.
_Laborantzako herrilurren aprobetxamendua:
a) Lehenbiziko mailan sailkatutako lurzatiak: 21,21 euro erreguko.
b) Bigarren mailan sailkatutako lurzatiak: 18,62 euro erreguko.
c) Hirugarren mailan sailkatutako lurzatiak: 16,96 euro erreguko.
d) Herrilurretarako uraren kanona: 38,52 euro erreguko, El Montecillo bazkalekuko herrilurretan (urteko gastuen kontura). Gainerakoan, 17,60 euro erreguko (urteko gastuen kontura).
Aprobetxamendu saria urtero eguneratuko da, nekazariek izandako prezio aldaketaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeen arabera, eta, halakorik ez bada, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumorako prezioen igoeraren arabera.
_Larratzeko herrilurren aprobetxamendua:
a) Erregu bakoitzeko kanona: 3,08 euro erreguko.
Aprobetxamendu saria urtero eguneratuko da, nekazariek izandako prezio aldaketaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeen arabera, eta, halakorik ez bada, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumorako prezioen igoeraren arabera.
Aldaketa honek hartuko du indarra 2007ko urtarrilaren 1ean, behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.
Iragarkiaren kodea: L0702162