II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BARAÑAIN
Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetako aldaketa 2007/2008 ikasturterako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, hasiera batean onestea erabaki zuen Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoen aldaketa 2007/2008 ikasturterako.
Hasierako onespen hori 2006ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an, baita Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.
Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan eginiko aldaketak behin betiko onetsitzat hartzen dira, eranskinean ageri diren bezala.
ERANSKINA
Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak 2007-2008 ikasturterako
Musika Eskolako ikasleak:
Erroldatuak:
_Matrikula: 333 euro.
_2. musika tresna: 238 euro.
_7 urtetik beheitikoak: 104 euro.
Erroldatu gabeak:
_Matrikula: 503 euro.
_2. musika tresna: 383 euro.
_7 urtetik beheitikoak: 188 euro.
Talde instrumentalean soilik aritzen diren ikasleak: 100 euro
Gelak alokatzea:
_2 ordu bitarte egunean: 66 euro.
_2-3 ordu egunean: 82 euro.
_3-4 ordu egunean: 110 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2007ko otsailaren 5ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0702099