36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuko 2007. urterako prezio publikoen aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Lagunak Udal Zerbitzuko 2007. urterako prezio publikoen aldaketa.

Hasierako onespen hori 2006ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 30ean, baita Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, Lagunak Udal Zerbitzuko prezio publikoen aldaketak behin betiko onetsitzat hartzen dira, eranskinean ageri diren bezala.

ERANSKINA

Lagunak Udal Zerbitzuko prezio publikoak. 2007. urtea

Pilotalekuko sarrerak (abonatu gabe): 5.00 euro.

Tenis pista (abonatu gabe): 5.00 euro.

Pilotalekuko argia: 5.00 euro.

Igerileku estaliko sarrerak: 5.00 euro.

Karnetak egitea:

_Abonatu berriak: 3.00 euro.

_Berritzea: 6.00 euro.

Erroldatuen udako sarrerak:

_Adinez nagusiak, egunekoa: 9.00 euro.

_10etik 17 urtera bitarte, egunekoa: 5.40 euro.

_2tik 10 urtera bitarte, egunekoa: 3.50 euro.

_Erretirodunak: 4.30 euro.

Erroldatu gabeak, udako sarrerak:

_Adinez nagusiak, egunekoa: 14.00 euro.

_10etik 17 urtera bitarte, egunekoa: 9.50 euro.

_2tik 10 urtera bitarte, egunekoa: 5.80 euro.

_Erretirodunak: 7.00 euro.

Zaintzaileen abonamenduak:

_Hilabetea: 63.00 euro.

_Hilabete erdia: 33.00 euro.

Gizarte Ongizateko abonamenduak, hilabetekoa:

_Adinez nagusiak: 54.00 euro.

_10etik 17 urtera bitarte, egunekoa: 36.00 euro.

_2tik 10 urtera bitarte, egunekoa: 9.00 euro.

_Erretirodunak: 25.50 euro.

Igeriketa ikastaroak:

_Abonatuak (8 orduko ik.): 30 euro.

_Abonatu gabeak (8 orduko ik.): 50 euro.

Lau hilabeteko jarduerak eta ikastaroak:

_Ikastaroak, astean ordubete:

_Abonatuak: 41 euro.

_Abonatu gabeko erroldatuak: 65 euro.

_UVA izpiak: 4.00 euro.

_UVA izpiak, 10 saioko abonamendua: 35 euro.

Udako abonamendua, hilabetekoa. Adinez nagusiak:

_Erroldatuak: 105 euro.

_Erroldatu gabeak: 150 euro.

Udako abonamendua, hilabete erdikoa. Adinez nagusiak:

_Erroldatuak: 55 euro.

_Erroldatu gabeak: 78 euro.

Udako abonamendua, hilabetekoa: 10etik 17 urte arte:

_Erroldatuak: 60 euro.

_Erroldatu gabeak: 80 euro.

Udako abonamendua, hilabete erdikoa. 10etik 17 urte arte:

_Erroldatuak: 34 euro.

_Erroldatu gabeak: 42 euro.

Udako abonamendua, hilabetekoa: 2tik 9 urte arte:

_Erroldatuak: 40 euro.

_Erroldatu gabeak: 50 euro.

Udako abonamendua, hilabete erdikoa. 2tik 9 urte arte:

_Erroldatuak: 22 euro.

_Erroldatu gabeak: 27 euro.

Udako abonamendua, hilabetekoa. 65 urtetik gorako erretirodunak:

_Erroldatuak: 60 euro.

_Erroldatu gabeak: 80 euro.

Udako abonamendua, hilabete erdikoa. Erretirodunak:

_Erroldatuak: 32 euro.

_Erroldatu gabeak: 42 euro.

Mendizale eta zikloturistendako lizentziak tramitatzea:

_Erroldatuak: 5.00 euro.

_Erroldatu gabeak: 7.00 euro.

Abonamendua, gimnasioko zerbitzua:

_Adinez nagusiak, urtebetekoa: 105 euro.

_Adinez nagusiak, urtebetekoa goizetan: 75.00 euro.

_18 urtetik beheitikoak, urtebetekoa: 75.00 euro.

_18 urtetik beheitikoak, urtebetekoa goizetan: 50.00 euro.

_Erretirodunak, urtebetekoa: 53.00 euro.

_Erretirodunak, urtebetekoa goizetan: 35.00 euro.

Bonua (10 saio):

_Adinez nagusiak: 54 euro.

_18 urtetik beheiti: 37.50 euro

_Erretirodunak: 27.50 euro.

Kirolarien abonamenduak, urtebetekoa (abonatu gabeak): 70.00 euro.

Kirol kuota/urtebetekoa: 48.00 euro.

Abonatuen kuotak:

_Adinez nagusiak: 11.50 euro.

_14 urtetik 17 urte bitartekoak: 7.40 euro.

_10-13 urte: 5.00 euro.

_2-10 urte: 1.20 euro.

_Erretirodunak: 5.60 euro.

Abonatu izateko kuota:

_Arrunta: 230.00 euro.

_Erretirodun abonatu berriak: 115.00 euro.

Takillak: 35 euro.

Tenis ikastaroa/hilabetean:

_Abonatuak: 36.00 euro.

_Abonatu gabeko erroldatuak: 48.00 euro.

Publizitate estatikoa 11. futbol zelaian (3x1 metro). Denboraldiko prezioa:

_Denboraldi baterako kontratua: 650 euro.

_Hiru denboraldirako kontratua: 500 euros.

_Bost denboraldirako kontratua: 325 euro.

Zerrenda honetatik kanpoko erroldatu gabeei eskainitako zerbitzuen prezioa izanen da abonatu gabeko erroldatuena gehi %30.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko otsailaren 5ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0702089