36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

256/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Mairagako Mankomunitatearen 2007ko ur horniduraren tarifak onesten dituena.

Mairagako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren 2007ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. "E.A.O.").

2007ko urtarrilaren 23n egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedatutakori jarraikiz.

Ikusirik Merkataritza Zerbitzuak eman duen txostena, Mairagako Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Mairagako Mankomunitateari ur horniduraren tarifa hauek onestea, 2007. urterako:

A) Kuota finkoa: horniduraren kontagailuaren diametroaren arabera:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA HIRUHILEKO KUOTA

7 mm-tik 10 mm-ra 4,05

13 mm 5,89

15 mm 12,83

20 mm 20,18

25 mm 28,41

30 mm 45,78

40 mm 82,55

50 mm 119,30

65 mm 127,88

80 mm 153,43

100 mm 255,56

150 mm 1.181,90

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³ko.

1. tarifa._Etxeetarako erabilera eta hari lotutakoa. Hor sartzen dira ofizialki aitortutako ikastetxeak, haur hezkuntzakoak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak eta batxilergokoak: 0,372457.

2. tarifa._Industria eta saltokietarako. Tarifa honetan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak. Hor sartzen dira, baita ere, obrak egiteko, etxabeak hornitzeko eta erabilera kolektiboko kirol instalazioetarako erabilerak, ureztaketakoa izan ezik: 0,576833.

3. tarifa._Baratzeetako, aisia finketako eta kirol instalazio partikularretako erabilera, eta ureztaketakoa:

_Lehenbiziko 25 metro kubikoak, hiru hilabetean: 0,372457.

_Neurriz goitiko kontsumoa hiru hilabetean: 2,044863.

4. tarifa._Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxebizitzetarako erabilera eta industriakoa edo merkataritzakoa (ohiko bizilekua, zeinetan industria edo merkataritzako jarduera eginen baita).

_Lehenbiziko 65 metro kubikoak, hiru hilabetean: 0,372457.

_Neurriz goitiko kontsumoa hiru hilabetean: 0,576833.

4.2. Etxebizitzetarako erabilera eta ureztaketakoa eta/edo kirol instalazio partikularrekoa (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea eta/edo igerilekua dituena).

_Lehenbiziko 65 metro kubikoak, hiru hilabetean: 0,372457.

_Neurriz goitiko kontsumoa hiru hilabetean: 1,862285.

5. tarifa._Erabilera soziala, ongintzako zentroak hartzen dituena: 0,372457

6. tarifa._Mankomunitatean sartutako entitate ofizialen zerbitzuetako eta udal ureztaketako erabilera eta erabilera publikoko jabetza pribatua ureztatzeko erabilera: 0,372457

7. tarifa._Mankomunitatean sarturik ez dauden entitate ofizialei emandako udal zerbitzuetako erabilera, barne izanik zisternen bidez egindako ur hornidura: 0,584246

8. tarifa._Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1,869590

4. tarifan, lehenbiziko 65 m3ak lehenbiziko 80 m3etaraino igoko dira subjektu pasiboa familia ugari bateko kidea denean, kasu horretan Mairagako Mankomunitateak onetsitako ordentza fiskal arautzailean xedatu bezala eginen baita.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: suteetarako aho bakoitzaren mantentzeagatik 6,54 euro kobratuko dira hiru hilabetean.

2. Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3. Tarifa horiek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4. Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 31n._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0702135