36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

95/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Haren bidez "Mintegietako frutarbolen landareen ekoizle-ugaltzaile" titulua, "olibondoak" azpitaldekoa, ematen zaio behin-behinekoz, lau urterako, Larragako (Nafarroa) Viveros Navarvid, S.C.I.ri (IFK: G-31621725).

Larragako (Nafarroa) Viveros Navarvid, S.C.I.k eskaera egin du Olibondoen landareen ekoizle eta ugaltzaile titulua lortzeko.

Landare Ekoizpenaren Bulegoak egin dituen jarduketak eta interesatuak aurkeztu dituen agiriak ikusirik, indarra duen araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituelako ondorioa ateratzen da; batik bat, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Tekniko Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Ministerio Aginduan ezarritakoa, bai eta Mintegietako Frutarbolen Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen ekainaren 9ko 929/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa ere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1. Larragako (Nafarroa) Viveros Navarvid S.C.I.ri (IFK: G-31621725) "Mintegietako frutarbolen landareen ekoizle-ugaltzaile" titulua, "olibondoak" azpitaldekoa, behin-behinekoz ematea, lau urterako.

Aurreko atalean aipatzen den kontzesioak ondoko arauetan ezarritako baldintza hauek betetzera behartzen du: Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretua, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Tekniko Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Agindua eta Mintegiko Frutarbolen Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen ekainaren 9ko 929/1995 Errege Dekretua.

2. Ebazpen hau interesatuari eta Landare Ekoizpenaren Bulegora igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 26an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0701783