36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

54/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Eugi-Iruña kontzesioaren barnean, Ollokin geraleku bat ezartzea behin-behinekoz onesten duena.

Otsailaren 21eko 36/2005 Foru Aginduaren bidez, baimena eman zen Eugi eta Iruña artean erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoa egiteko kontzesioa Altiva, S.L.ri emateko.

Ativar, S.L. enpresak, Eugi-Iruña zerbitzuaren kontzesiodunak, Ollokin geraleku bat jartzeko eskatu zuen urtarrilaren 16an aurkeztutako eskabide baten bitartez. Esteribarko Udalak ere geraleku hori jartzeko eskatu du.

Ollokik ez du gaur egun bidaiari-garraioaren zerbitzu publikorik.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren (1211/1990 Errege Dekretuak onetsiaren) 78. 79. eta 80. artikuluek baldintzak ezartzen dituzte kontzesioen administrazio klausulen agirietan finkatutako joan-etorrien aldaketak arautzeko.

Ikusirik Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren txostena, non adierazten baitu oniritzia eman dakiokeela Altivar, S.L. enpresak eskatutakoari, bat baitator indarrean diren arauekin.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eugi-Iruña kontzesioaren barrenean, Ollokin geraleku bat ezartzeko baimena ematea behin-behinekoz.

2. Jendaurrean paratzea hilabetez Eugi eta Iruña artean erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoa egiteko kontzesioa emateko oinarrien agiriaren 2. puntuaren aldaketa. Hona testu berria:

"2. Ibilbidea: kontzesioan adierazi zen bera.

Geralekuak: Eugi, Urtasun, Saigots, Zubiri, Urdaitz, Larrasoaña, Idoi, Zuriain, Antxoritz, Zabaldika, Olloki, Uharte, Atarrabia eta Iruña. Geraleku horietan bidaiariak hartu eta/edo uzten ahalko ditu, debeku hauekin: bat ere ez".

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Ativar, S.L. enpresari eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 30ean._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

Iragarkiaren kodea: F0702318