I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
42/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 14an eman 213/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, abeltzaintza ustiategietako abereen gorpuak bildu, garraiatu eta suntsitzeko baldintza teknikoak arautu ziren.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko urriaren 3an eman 1774/2002 EE Erregelamenduko 24. artikuluak giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuei zer osasun arau aplikatu behar zaizkien ezarri zuen eta azaroaren 21eko 1429/2003 Errege Dekretuko 9. artikuluak giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuei dagokienez, Europar Batasuneko arautegia aplikatzeko baldintzak arautu zituen. Biek aberen azpiproduktuak suntsitzeko salbuespenak ezarri zituzten.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, ekainaren 14ko 213/2006 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ustiategietako abereen gorpuak bildu, garraiatu eta suntsitzeko baldintza teknikoak arautu zituen. Bigarren xedapen iragankorrean bi urteko atzerapena ezartzen du ustiategi txikiendako foru aginduan ezartzen diren eginbeharrei dagokienez eta ustiategi horietako abere hilak lurperatzeko tokia eta modua aurreikusten ditu. Salbuespen hori ez da aurreikusten Europar Batasuneko eta Estatuko aginduetan. Hori dela eta, foru agindua haietara egokitu behar da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 14an eman 213/2006 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez, abeltzaintza ustiategietako abereen gorpuak bildu, garraiatu eta suntsitzeko baldintza teknikoak arautu ziren.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 14an eman 213/2006 Foru Aginduko bigarren xedapen iragankorra indargabetzea. Horren bidez, abeltzaintza ustiategietako abereen gorpuak bildu, garraiatu eta suntsitzeko baldintza teknikoak arautu ziren.
Azken xedapen bakarra._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2007ko otsailaren 20an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F0703189