36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

37/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Bakedaoko azpiegitura eta ekipamenduen erabilera publikoa arautu eta haiek hobetu eta egokitzeko proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona. Bakedaoko Kontzejua da sustatzailea.

Idazpuruan aipatzen den espedientea 2006ko urriaren 27an sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko E) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Kontuan hartuz jarduketen xedea eremu horretako erabilera turistikoa antolatzea dela, inguruneko berezko balioei eutsiz, adostasun txostena eman zaio, baldintzak baldintza, naturgunearekiko ukipenei buruz.

Aipatutako 4/2005 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bakedaoko azpiegitura eta ekipamenduen erabilera publikoa arautu eta haiek hobetu eta egokitzeko proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena ematea. Bakedaoko Kontzejua da sustatzailea.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

_Obraren zuinketaren ondoren, eta egun dagoen landaredian sastrakak kentzen, kimatzen edo bestelako lanak egiten hasi aurretik, abisu emanen zaio Ingurumen Zaintzari (Lizarrako Ingurabidea, tel.: 608062639), lan horiek gainbegiratzeko.

_Bestalde, autobusak aparkatzeko eremuan zuhaitzen bat moztu behar izanez gero, mozteko baimen administratiboa eskuratu beharko da. Horretarako, Lizarrako mendizainei jakinaraziko zaie (Tel.: 608250750).

_Lanak bukatu ondoren, proiektuaren eragin eremuan ez da obra arrastorik geldituko.

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau sustatzaileari, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Oihanak Kudeatzeko Atalari eta Bakedaoko Kontzejuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 31n._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0701820