36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

36/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Galar Zendeako udal mugapeko Arrobiko gatz biltontzian solidoak dekantatu eta ekaitzak erregulatzeko putzu bat egiteko obretarako proiektuaren eta haien ingurumenaren gaineko ukipenen azterlanaren eta ingurumenaren eragina zuzentzeko neurrien espedientea jendaurrean paratzen dituena. Potasas de Subiza, S.A. enpresak sustatu du proiektua.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskinean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Galar Zendeako udal mugapeko Arrobiko gatz biltontzian solidoak dekantatu eta ekaitzak erregulatzeko putzu bat egiteko obretarako proiektuaren eta haien ingurumenaren gaineko ukipenen azterlanaren eta ingurumenaren eragina zuzentzeko neurrien espedientea jendaurrean paratzea, hogeita hamar egun baliodunetan, 4/2005 Foru Legeko 27. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat. Potasas de Subiza, S.A. enpresak sustatu du proiektua.

Hartarako, espedientea (bi zorro dauzkana, bata 2006ko maiatzekoa eta bestea 2006ko azarokoa) interesatuen eskura egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, Iruña) eta Galar Zendeako Udalean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Galar Zendeako Udalari, Espartzako Kontzejuari, Arlegiko Kontzejuari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 31n._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0701830