36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

746/2007 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuak jarritako 24/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak otsailaren 13an emandako 71/2007 Foru Aginduaren kontra. Foru Agindu horrek Barne zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 1157/2006 Ebazpenaren kontra Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuaren izenean, Antonio Eizaguirre Mirandak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du. Aipatu Ebazpenaren bidez, Tuteran destinoa duten foruzainei kidegoan gora egiteko trebakuntza ikastaroak egiteagatik dietak jasotzeko eskubidea aitortzeko eskabidea ukatzen zaie.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuak jarritako 24/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 5ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0704350