I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
54/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak ematen dituena.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak azaroaren 26an emandako 459/2006 Foru Aginduaren bidez aldatu egin zen kontseilari berak apirilaren 11n emandako 86/2006 Foru Agindua. Azken horrek "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak, urtero emanen direnak, sortu eta haiek emateko prozedura arautzen zuen.
Foru agindu horren arabera, Nafarroako Turismo Kontseiluak, oso bilkuran, sariak banatzeko proposamena eginen du, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emanen dituenak eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko direnak.
Turismo Kontseiluak, 2007ko otsailaren 21eko osoko bilkuran, kategoria guztietarako behar den epean eta moduan aurkeztu ziren hautagaiak bozkatu zituen.
Kategoria bakoitzean gehien bozkatu ziren hautagaiak hauexek izan ziren:
1. Toki entitateak, turismo partzuergoak edo erakunde publikoak: Iruñeko Udala.
2. Sektore turistikoko enpresak: Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra.
3. Turismoko beste elkarte batzuk: Orden del Volatín (Tutera).
4. Turismo enpresa edo enpresaburuak:
a) Ostatuen modalitatea: "Olaseneko Borda" landetxea (Bera).
b) Jatetxeen modalitatea: "33" jatetxea (Tutera).
c) Bitartekotza eta turismo zerbitzuen modalitatea: Entre Vinos del Valle del Ebro (Iruña).
Bestalde, Turismo Kontseiluak, osoko bilkuran eta aho batez, proposatu du aipamen berezia ematea Miguel de la Quadra Salcedo jaunari, "izan duen ibilbideagatik eta Nafarroako Foru Komunitatea arlo guztietan ezagutarazten laguntzeagatik"
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak ondoren aipatzen diren entitate, elkarte eta enpresei ematen zaizkie:
_Iruñeko Udalari, toki entitate, turismo partzuergo edo erakunde publikoen kategorian.
_Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra enpresari, sektore turistikoko enpresen kategorian.
_Orden del Volatín (Tutera) elkarteari, turismoko beste elkarte batzuen katoegorian.
_"Olaseneko Borda" landetxeari (Bera), turismo enpresa edo enpresaburuen kategorian, ostatuen modalitatean.
"33" jatetxeari (Tutera), turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako jatetxeen modalitatean.
_Entre Vinos del Valle del Ebro (Iruña) enpresari, turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako bitartekotza eta turismo zerbitzuen modalitatean.
2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Turismo Kontseiluak, osoko bilkuran eta aho batez, Miguel de la Quadra Salcedo jaunari, "izan duen ibilbideagatik eta Nafarroako Foru Komunitatea arlo guztietan ezagutarazten laguntzeagatik" aipamen berezia emateko egin duen proposamenaren berri badaki.
Foru agindu hau Turismoaren Sektorea Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzuari eta interesatuei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Iruñean, 2007ko martxoaren 1ean._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: F0703962