36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

168/2007 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ingeles barnetegietan murgiltzeko ikastaroen deialdia onesten duena, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2007ko udan ingeles barnetegietan murgiltzeko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako 336 ikastoki eskaintzeko.

Deialdiaren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako ikasleen komunikaziorako gaitasun maila, atzerriko hizkuntzari dagokionez, hobetzea, eta, era berean, haien prestakuntza integrala sendotzea, hizkuntza-mugak gainditzen lagunduz, eta hizkuntzen alde funtzionala sustatzea.

Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, ikaspostuen %63 ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen da, eta %37 ikastetxe itunduetakoentzat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeles barnetegietan 2007ko udan murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko 336 postutarako deialdia onestea, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegora, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko otsailaren 27an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

Deialdia, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ingeles barnetegietan murgiltzeko ikastaroak egiteko. 2007ko uda

1._Deialdiaren xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek 2007ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. Guztira 336 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua ingelesa ikasi eta erabiltzea da, eta, hortaz, ikastaroak hizkuntza horretan bakarrik emanen dira. Jarduera akademikoaz gainera, jarduera ludikoak ere eginen dira, kirolekoak eta aisiakoak.

2._Ikastaroen deskribapena.

2.1. Ikastaroak Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIn (Agoizko etorbidean, zk.g.) eginen dira, barnetegietan.

2.2. Ikastaro bakoitzak astebeteko iraupena izanen du, igandetik larunbatera, eta bertan 84 ikaslek hartuko dute parte. Dena den, ikas jardueretarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

Oharra: Ikasleak igandean sartuko dira, 19:00etatik 20:00etara, eta larunbatean aterako, 13:00etan.

2.3. Jardueren deskribapena.

_Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, mailaren araberako taldeak eratuko dira.

_Teknologia berrien erabilera integratua.

_Jokoak (lantegiak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

_Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

_Ibilaldiak.

2.4. Ikasleak etengabe kontrolatzeko taldea honela osatuko da: arduradun bat (monitore edo irakaslea) zortzi ikasleko. Arduradunek eskarmentu nahikoa izanen dute bai hezkuntzari dagokionez, bai kirol eta asialdiko jarduerei dagokienez.

3._Egunak eta ikaspostuen banaketa.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako bi talde.

3. astea: uztailaren 8tik 14ra.

4. astea: uztailaren 15etik 21era.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako 3 talde.

1. astea: ekainaren 24tik 30era.

2. astea: uztailaren 1etik 7ra.

3. astea: uztailaren 8tik 14ra.

Tokien esleipena

1., 2. eta 4. asteetarako aste bakoitzeko 84 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

_50 toki ikastetxe publikoetan diharduten ikasleentzat.

_34 toki ikastetxe pribatuetan diharduten ikasleentzat.

3. asterako, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek bat egiten baitute, banaketa honako hau izanen da:

_42 ikastoki Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

_25 toki ikastetxe publikoetan diharduten ikasleentzat.

_17 toki ikastetxe pribatuetan diharduten ikasleentzat.

_42 ikastoki Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

_25 toki ikastetxe publikoetan diharduten ikasleentzat.

_17 toki ikastetxe pribatuetan diharduten ikasleentzat.

4._Parte hartzeko betebeharrak.

4.1. Postu horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Nafarroan erroldaturik egotea.

_2006-2007 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. maila ikasten egotea Nafarroako Gobernuak baimendutako ikastetxe batean.

_Baloratu daitezkeen eta deialdi honetan eskatzen diren agirietan ageri diren arlo guztietan "aurrerapen egokia" balorazioa frogatzea ikasketetan. Honako kalifikazioren bat izanez gero, ez dira onartuko:

_HB: Hobetu behar du.

_Hartutako neurriak: HL: Hezkuntza laguntza: CE: Curriculumaren egokitzapena).

Oharra: ikastaro hauetan parte hartzen duten ikasleei, ingeles arloan, ongi kalifikazioa edo hortik gorakoa izatea gomendatzen zaie, hori izanen baita abiapuntuko maila.

4.2. Aurreko urteetako eskabideen kopurua ikusirik, eta ahalik eta ikasle gehienek ikastaroa egin dezaten, lehentasuna emanen zaie 2006ko udan ikastarorik egin ez zuten ikasleei.

5._Agiriak.

Ikastaro hauetan parte hartzeko eskatzeko ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Behar bezala betetako eskabidea, 2. eranskineko ereduaren arabera.

b) Familia liburuaren edo NANaren fotokopia; aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena, 3. eranskineko ereduaren arabera.

c) Ikaslearen agiri akademikoak. Lehen Hezkuntzako Ebaluazioari buruzko martxoaren 31ko 62/1993 Foru Aginduari jarraikiz (1993ko maiatzaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 57. zk.), ikasleen espedientea kasuan kasuko ikasle eta ikasmailarako adierazten diren agiri akademikoen bidez baloratuko da, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak ziurtatu eta sinaturik (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak).

_Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat: _Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko azken ebaluazioari buruzko emaitzen txostena, non ikasleak egin dituen arlo guztiak ageriko baitira.

_Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat:

_Lehen Hezkuntzako 5. ikasmailaren azken ebaluazioari buruzko emaitzen txostena, non ikasleak egin dituen arlo guztiak ageriko baitira.

6._Eskaerak aurkezteko modua eta epeak.

6.1. Eskabideak bakarkakoak izanen dira eta, agiriekin batera, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzenbideari igorriko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

6.2. Ikasle bakoitzak bere eskabidea aurkeztu behar du. Aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7._Ikasleak hautatzea, ikastokiak esleitzeko prozedura eta deialdiari buruzko ebazpena ematea.

7.1. Ikastokiak zozketa publiko bidez esleituko dira. Horretarako, eskabideak hautatzeko batzorde bat eratu da, honela osatua:

_Batzordeburua: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo horren eskumena hartzen duen pertsona.

_Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

_Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko bi aholkulari tekniko.

7.2. Ikaspostuak esleitzeko prozedura:

a) Hezkuntza Departamentuak jendaurrean paratuko du zozketan parte hartuko duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasleek ausaz emandako zenbaki bana izanen dute. Zerrenda hori aztergai izanen da Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean, haren web orrian: http://www.pnte.cfnavarra.es eta Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoko telefonoan.

b) Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean paratzen denetik hasita, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko.

Eskatzaile bat zerrenda agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, automatikoki esleituko zaio emandako zenbaki handienaren ondokoa.

c) Erreklamazioetarako epea bukaturik, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da zozketan, horretatik abiatuta eta goranzko hurrenkeran ikaspostuak esleitzeko.

d) Deialdi honen 3. eta 4.2 puntuetan ezarritakoari jarraikiz, mailaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrenda prestatuko da eta lehenbiziko postuetan, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, 2006ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira eta, ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo erreserban geldituko direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Ez da data aldaketarik onartuko.

Ikastaroetara onartutako ikasleek 215 euro ordaindu beharko dute Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (Compañía, 6, behea 31001 Iruña), hori baita ikastaroak emateko arduraduna.

Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, 5 eguneko epean, jakinarazpen ofiziala jasotzen denetik hasita. Idazkia hautapen batzordeburuari zuzenduko zaio eta ohiko postaz (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426052) nahiz posta elektronikoz (asesmasa@pnte.cfnavarra.es) igorriko da.

Hezkuntza Departamentuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, 7.1 puntuan aipatutako hautapen batzordeak proposaturik.

8._Bestelako xedapenak.

8.1. Onartutako ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuaren baldintza eta arau guztiak beteko dituela.

8.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

8.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak ikastaroa gauzatzeko ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

8.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, ikaslearen txostena, ikastaroko egonaldiari edo errendimenduari buruzkoa, negatiboa izanez gero, ez du aurkezterik izanen Hezkuntza Departamentuak gerora atera ahal dituen antzeko deialdietan.

9._Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honi buruzko informazioa gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web-orrian jaso daiteke: http://www.pnte.cfnavarra.es.

Behin betiko ebazpenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak Hezkuntza Departametuan hartzen ahalko dira. Epe horiek bukaturik, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

2. ERANSKINA

Ingelesezko murgiltze ikastaroak 2007ko udan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak. Irunberri

Deiturak: Izena

Sexua: Gizona f Emakumea f

Jaioteguna: .......................................... Telefonoa* .............. Sakelakoa.

Posta elektronikoa

Etxeko helbidea*..................... Herria ................. P.K.

(*) Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. (Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko)

Ikastetxea ............ Herria

Aurten egiten ari den maila:

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

Lehen Hezkuntzako 5.a

3. astea: uztailaren 8tik 14ra.

4. astea: uztailaren 15etik 21era.

Lehen Hezkuntzako 6.a

1. astea: ekainaren 24tik 30era

2. astea: uztailaren 1etik 7ra.

3. astea: uztailaren 8tik 14ra.

_Ikaspostuak esleitzeko kontuan hartuko dira zozketan ateratako zenbakia eta aurretik ikastaroa egin izana, eta hurrenkera horren barrenean aintzat hartuko dira eskatzailearen lehentasunak, aste bakoitza osatu arte. Behin betiko esleipena egin ondoren ez da data aldaketarik onartuko.

Ikasleak igandean sartuko dira, 19:00etatik 20:00etara, eta larunbatean aterako, 13:00etan.

2007ko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako ikastaro batera joateko laguntzen deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

..............(e)n, 2007ko ..........aren ....(e)an

(Eskatzailearen sinadura) (Aitaren, amaren edo

tutorearen sinadura)

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA

AITAREN, AMAREN ETA TUTOREAREN BAIMENA.

............................jaun/andrea, ................ NANa duena, ................. ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea

Nire seme-alabari baimena ematen diot Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutako hizkuntz murgilketako ikastaro bat egin dezan Irunberrin, eta beharrezkoa baldin bada, behar den laguntza medikoa eman diezaioten.

..............(e)n, 2007ko ..........aren ....(e)an

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0703838