36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

166/2007 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ingeles barnetegietan murgiltzeko ikastaroen deialdia onesten duena, Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non ingeles barnetegietan 2007ko udan murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko 420 postutarako deialdia proposatu baitu, Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako.

Deialdiaren helburu nagusia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen komunikaziorako gaitasun maila, atzerriko hizkuntzari dagokionez, hobetzea, eta, era berean, haien prestakuntza integrala sendotzea, hizkuntza-mugak gainditzen lagunduz, eta hizkuntzen alde funtzionala sustatzea.

Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, ikaspostuen 100eko 60 ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen da, eta 100eko 40 ikastetxe itunduetakoentzat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeles barnetegietan 2007ko udan murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko 420 postutarako deialdia onestea, Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntza Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 27an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

Ingeles barnetegietan 2007ko udan murgiltzeko ikastaroen deialdia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako

1._Deialdiaren xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleek 2007ko udan ingeles barnetegietan murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. Gehienez 420 postu eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua ingelesa ikasi eta erabiltzea da, eta, hortaz, ikastaroak hizkuntza horretan emanen dira bakarrik. Jarduera akademikoaz gainera, jarduera ludikoak ere eginen dira, kirolak eta aisiakoak.

2._Ikastaroen azalpena.

2.1. Ikastaroak Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIn (Agoizko etorbidean, z.g.) eginen dira, barnetegietan.

2.2. Ikastaro bakoitzak 10 eguneko iraupena izanen du eta 84 ikaslek hartuko dute parte. Dena den, ikas jardueretarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

2.3. Jardueren azalpena.

_Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, mailaren araberako taldeak eratuko dira.

_Teknologia berrien erabilera integratua.

_Jokoak (lantegiak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

_Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

_Ibilaldiak

2.4. Ikasleak etengabe kontrolatzeko taldea honela osatuko da: arduradun bat (monitore edo irakaslea) zortzi ikasleko. Arduradunek eskarmentu nahikoa izanen dute bai hezkuntzari dagokionez, bai kirol eta asialdiko jarduerei dagokienez.

3._Egunak eta ikaspostuen banaketa

5 ikastaro izanen dira:

1. DBH: 168 postu.

_1. ikastaroa: uztailaren 22tik 31ra.

(uztailaren 22an sartu, igandearekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, uztailaren 31n atera, asteartearekin, 13:00etan).

_3. ikastaroa: abuztuaren 11tik 20ra.

(abuztuaren 11n sartu, larunbatarekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, abuztuaren 20an atera, astelehenarekin, 13:00etan).

2. DBH: 126 postu.

_2. ikastaroa: abuztuaren 1etik 10era.

(abuztuaren 1ean sartu, asteazkenarekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, abuztuaren 10ean atera, ostiralarekin, 13:00etan).

_4. ikastaroa: abuztuaren 21etik 30era.

(abuztuaren 21ean sartu, asteartearekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, abuztuaren 30ean atera, ostegunarekin, 13:00etan).

3. DBH: 84 postu.

_4. ikastaroa: abuztuaren 21etik 30era.

(abuztuaren 21ean sartu, asteartearekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, abuztuaren 30ean atera, ostegunarekin, 13:00etan).

_5. ikastaroa: abuztuaren 31tik irailaren 9ra.

(abuztuaren 31n sartu, ostiralarekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, irailaren 9an atera, igandearekin, 13:00etan).

4. DBH: 42 postu.

_5. ikastaroa: abuztuaren 31tik irailaren 9ra.

(abuztuaren 31n sartu, ostiralarekin, 18:00etatik 20:00ak bitarte, irailaren 9an atera, igandearekin, 13:00etan).

1. eta 3. ikastaroetan (DBHko 1. ikasmailarako), 50 postu ikastetxe publikoetarako izanen dira 34 pribatuetarako.

2. ikastaroan (DBHko 2. ikasmailarako), 50 postu ikastetxe publikoetarako izanen dira 34 pribatuetarako.

4. ikastaroan (DBHko 2. eta 3. ikasmailetarako), 42 postu DBHko 2. ikasmailako ikasleendako gordeko dira. Haietarik 25 postu ikastetxe publikoetarako izanen dira 17 ikastetxe pribatuetarako. Beste postuak DBHko 3. ikasmailarako. Haietarik 25 postu ikastetxe publikoetarako izanen dira eta 17 postu ikastetxe pribatuetarako.

5. ikastaroan: 42 postu DBHko 3. ikasmailako ikasleendako gordeko dira. Haietarik 25 postu ikastetxe publikoetarako izanen dira 17 ikastetxe pribatuetarako. Beste postuak DBHko 4. ikasmailarako. Haietarik 25 postu ikastetxe publikoetarako izanen dira eta 17 postu ikastetxe pribatuetarako.

4._Parte hartzeko betebeharrak.

Postu horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta izatea.

_Ikasturte honetan deialdiaren xede den maila batean ikastea.

_Deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren agiri akademiko baloragarrietan arlo guztietan "ongi" nota (6) edo hobea dutela eta espedientean "gutxiegi" bat ere ez dutela frogatzea.

_Atzerriko hizkuntzan gutxienez ere "ongi" (6) izatea.

Oharra: Batez besteko kalifikazioak hiru hamartar izanen ditu eta, hura ateratzeko, ikasleak egin dituen ikasgai guztiak hartuko dira kontuan, Erlijioa eta Hezkuntza Jarduera Antolatuak (H.J.A.) alde batera utzita.

5._Agiriak.

Hauetariko posturen bat eskatu nahi izanez gero, ikasleek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte deialdian azaltzen diren toki-egunetan:

a) Behar bezala betetako eskabidea, 2. eranskineko ereduaren arabera.

b) Nafarroako erroldan ageri dela frogatzen duen agiri gaurkotua.

c) Aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena (2. eranskina).

d) Familia Liburuaren edo NANaren fotokopia.

e) Norberaren ikasketen ziurtagiria. lkasleen notak kasuan kasuko ikasle eta ikasmailarako eskatzen diren agiri akademikoen bidez baloratuko dira.

_D.B.H.ko 1. mailako ikasleendako: 2006-2007 ikasturteko 1. ebaluazioko norberaren ikasketen ziurtagiria.

_D.B.H.ko 2., 3. eta 4. mailetako ikasleendako: 2006ko ekaineko ohiko deialdiko azken noten norberaren ikasketen ziurtagiria.

Kreditazio akademikoa egiteko, ikasle bakoitzak bere ikasketen ziurtagiria aurkeztuko du eta bertan azalduko dira ikasleak izandako kalifikazio guztiak. Ziurtagiri hori ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak emanen du, eta bertan ezin da azaldu irakasgai bakar baten errekuperazioa. Hori horrela, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, ez zaie behin ere zuzenketarik onartuko aurkeztutako agiri akademikoei horiek aldatzeko.

Ebaluatzeko indarra duen arautegiarekin bat, kalifikazioak 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalara ekarriko dira, hamartarrik gabe, honen arabera: Nahiko: 5, Ongi: 6, Oso ongi: 7 edo 8, eta Bikain: 9 edo 10.

6._Eskaerak aurkezteko modua eta epeak.

6.1. Eskabideak, agiriekin batera, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzenbideari igorriko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g., 31001) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

6.2. Ikasle bakoitzak bere eskabidea aurkeztu behar du. Aurkezteko epea 25 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7._Ikasleak hautatzea, postuak esleitzeko prozedura eta deialdiari buruzko ebazpena ematea.

7.1. Deialdiaren gainean ebazteko, eskabideak hautatzeko batzorde bat eratu da, honela osatua:

_Batzordeburua: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo horren eskumena hartzen duen pertsona.

_Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

_Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko bi aholkulari tekniko.

7.2. Postuak ikasketa espedientearen arabera esleituko dira, hoberenetik hasi eta ikaspostuak banatuz deialdiko guztiak eman arte. Eman gabeko ikasposturik baldin badago, ikasmaila bereko (bestela, ziklo bereko) eta ikastetxe-mota bereko ikasleei eskainiko zaizkie.

Hautagaien arteko berdinketarik gertatuz gero, ebaluazio batzordeak irizpide hauek ibiliko ditu berdinketa hausteko:

a) DBHko 1. mailako ikasleen kasuan, 2006-2007 ikasturteko 1. ebaluazioan ingelesean lortutako nota, eta DBHko 2., 3. eta 4. mailetako ikasleen kasuan, 2005-2006 ikasturteko azken ebaluazioaren notaren batez bestekoa.

b) 2006ko udan antzeko ikastarorik egin ez izana.

c) Berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da hautagaien artean.

7.3. Hautapen batzordeak proposaturik, Hezkuntza Departamentuak onartu eta baztertu diren ikasleen behin-behineko zerrenda Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta departamentuaren web-orrian paratuko du, hau da, http://www.pnte.cfnavarra.es. Baztertzeko arrazoiak ere azalduko ditu.

Eskatzaileeek hamar egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrendaren jendaurreko epetik, erreklamazioak aurkezteko eta eskatu zaizkien agiriak zuzentzeko.

7.4. Erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://www.pnte.cfnavarra.es webgunean deialdi honetako ikasle onuradunenen behin betiko zerrenda argitaratuko da, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez onetsiko duena.

7.5. Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo erreserban geldituko direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Ez da data aldaketarik onartuko.

Ikastaroetara onartutako ikasleek 320 euro ordaindu beharko dute Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (Compañía, 6, behea 31001 Iruña), hori baita ikastaroak emateko arduraduna.

Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, 5 eguneko epean, jakinarazpen ofiziala jasotzen denetik hasita. Idazkia hautapen batzordeburuari zuzenduko zaio eta ohiko postaz (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426052) nahiz posta elektronikoz (eechenie@pnte.cfnavarra.es) igorriko da.

8._Bestelako xedapenak.

8.1. Onartutako ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuaren baldintza eta arau guztiak beteko dituela.

8.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

8.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak ikastaroa gauzatzeko ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

8.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, ikaslearen txostena, ikastaroko egonaldiari edo errendimenduari buruzkoa, negatiboa izanez gero, ez du aurkezterik izanen Hezkuntza Departamentuak gerora atera ahal dituen antzeko deialdietan.

9._Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honi buruzko informazioa gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web-orrian jaso daiteke: http://www.pnte.cfnavarra.es.

Behin betiko ebazpenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak Hezkuntza Departametuan hartzen ahalko dira. Epe hori bukaturik, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

2. ERANSKINA

Ingelesezko murgiltze programa 2007ko udan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat, "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan (Irunberri)

Deiturak: ......................................... Izena

Sexua: Gizona f Emakumea f

NANa .................... Jaioteguna

Posta elektronikoa ................. *Telefonoa: ................ Sakelako telefonoa

_Helbidea ..................... Herria ................... P.K.

(*) Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko.

Ikastetxea: ............ Herria

Aurten egiten ari den maila: .....................

Hautaturiko ikastaroa: (bi talde hautatzen ahal dira gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

1. DBH

_1. ikastaroa: uztailaren 22tik 31ra.

_3. ikastaroa: abuztuaren 11tik 20ra.

2. DBH

_2. ikastaroa: abuztuaren 1etik 10era.

_4. ikastaroa: abuztuaren 21etik 30era.

3. DBH

_4. ikastaroa: abuztuaren 21etik 30era.

_5. ikastaroa: abuztuaren 31tik irailaren 9ra.

4. DBH

_5. ikastaroa: abuztuaren 31tik irailaren 9ra.

2007ko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako ikastaro batera joateko deialdian parte hartu nahi du eta deialdian ezarritako baldintzak onartzen ditu.

.................................(e)n, 2007ko .........aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura) (Aitaren, amaren edo

tutorearen sinadura)

AITAREN, AMAREN ETA TUTORE LEGALAREN BAIMENA

.................................. jaun/andrea, ............................. NANa duena, .............................. ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen honek,

Nire seme-alabari baimena ematen diot Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutako hizkuntz murgilketako ikastaro bat egin dezan, Irunberrin, eta beharrezkoa baldin bada, behar den laguntza medikoa eman diezaioten.

.................................(e)n, 2007ko .........aren.....(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0703837