I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
23/2007 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Departamentu haren menpeko fitxategi informatizatu batzuk, datu pertsonalak biltzen dituztenak, sortu, aldatu eta kentzen dituena.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpeko fitxategi automatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu. Foru dekretu horretako 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez.
Espedienteko txostenen arabera, beharrezkoa da foru agindu honen eranskinean ageri diren fitxategi informatizatak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, sortu, aldatu eta kentzea.
Hortaz, adierazitakoaren arabera,
AGINDU DUT:
1. Foru agindu honetan aipatzen diren fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, sortu, aldatu eta kentzea, eranskin horretan adierazi bezala:
2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Foru agindu honen berri ematea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, Familiaren Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñea, 2007ko urtarrilaren 26an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo.
ERANSKINA
1._Ondoko fitxategi informatizatu hauek sortzen dira, datu pertsonalak biltzeko:
1.1. Fitxategiaren izena: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren kontaktuak/hornitzaileak.
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak:
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren hornitzaileak kudeatzea (erosketak, gastuak, kontabilitatea, fakturazioa etab.)
b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Fitxategian Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari zerbitzuak eta hornidurak ematen dizkien hornitzaileen datuak bilduko dira.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak deklarazioen, inprimakien, bisita-txartelen eta antzeko baliabideen bitartez bilduko dira.
d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
Identifikazio datuak:
_Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Kodea.
_Izen-deiturak.
_Kargua.
_Enpresa.
_Telefonoa.
_Faxa.
_Helbide elektronikoa.
_Helbidea.
Merkataritza arloko datuak:
_Lanbide jarduerak.
Transakzioen gaineko datuak:
_Ukituak zer ondasun eta zerbitzuz hornitu duen.
e) Datu pertsonalen lagapena.
Ez dago asmorik datu pertsonalak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institututik kanpoko erakundeei uzteko.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
h) Fitxategiaren segurtasun neurriak.
Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.
1.2. Fitxategiaren izena: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Instituturako aldi baterako langileen hautapena.
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Instituturako aldi baterako langileak hautatu eta kudeatzeko jarduerak erraztea.
b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Fitxategian Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zerbitzuko aldi baterako langileen datuak bilduko dira.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak deklarazioen, inprimakien, eskabideen eta antzeko baliabideen bitartez bilduko dira.
d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
Identifikazio datuak:
_Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Kodea.
_Izen-deiturak.
_Telefonoa.
_Helbide elektronikoa.
_Helbidea.
_Bestelakoak: curriculum vitae-ko datuak.
Babes berezia duten beste datu batzuk:
_Osasuna.
Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:
_Laneko esperientzia.
e) Datu pertsonalen lagapena.
Ez dago asmorik datu pertsonalak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institututik kanpoko erakundeei uzteko.
Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
Fitxategiaren segurtasun neurriak.
Goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.
1.3. Fitxategiaren izena: Gizarte prestazioak eta zerbitzuak.
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.
a) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eskumeneko prestazioen eta zerbitzuen kudeaketa erraztea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
b) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak kudeatutako prestazioak eta zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak eta taldeak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak zuzenean interesatuengandik, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetatik nahiz bestelako Administrazio Publikoetatik bilduko dira, aitorpenen, inprimakien, elkarrizketen edo antzeko baliabideen bitartez.
d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
Identifikazio datuak:
_Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Kodea.
_Izen-deiturak.
_Gizarte Segurantzako zenbakia.
_Telefonoa.
_Helbide elektronikoa.
_Helbidea.
_Harremanetarako pertsona.
Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:
_Egoera zibila.
_Familiaren datuak.
_Jaiotze eguna eta tokia.
_Adina.
_Sexua.
_Nazionalitatea.
Inguruabar sozialen datuak:
_Etxebizitza.
_Jabetzak.
_Zaletasunak.
_Zein klub edo elkartetakoak diren.
Babes berezia duten beste datu batzuk:
_Osasuna.
_Arraza edo jatorri etnikoa.
_Bizitza sexuala.
Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:
_Prestakuntza.
_Laneko esperientzia.
_Fitxa soziala.
Enpleguko xehetasunen gaineko datuak:
_Bete dituen lanpostuak.
Datu ekonomiko-finantzarioak:
_Errentak eta dirusarrerak.
_Ondare egoera, aktiboa eta pasiboa.
_Egindako eskualdaketak eta dohaintzak.
Transakzioen gaineko datuak:
_Ukituak hartutako ondasunak eta zerbitzuak.
_Finantza-transakzioak.
_Harremanen historia.
e) Datu pertsonalen lagapena.
Datuak ondoko hauei lagako zaizkie: Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoei, Gizarte Zerbitzuetako egoitza zentroei, eguneko laguntzarako zentroei, abegi-etxeei eta antzekoei, hala nola Nafarroako Gobernuko bestelako departamentuei, osasun zerbitzuei eta, oro har, botere legegilearen, betearazlearen eta judizialaren menpeko edo haiei lotutako organoei, legez ezarritako eskumenak betetzeko.
Lagapenaren arrazoia hauxe da: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari esleitutako eginkizunak bete beharra, erakunde horren estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakori jarraikiz.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
h) Fitxategiaren segurtasun neurriak.
Goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.
1.4. Fitxategiaren izena: Gizarte entitateak.
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eskumeneko prestazioen eta zerbitzuen kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatea erraztea.
b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetako, elkarteetako, fundazioetako eta, oro har, gizarte zerbitzuen arloan jarduten duten entitateetako harremanetarako pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak zuzenean interesatuengandik, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetatik nahiz bestelako Administrazio Publikoetatik bilduko dira, aitorpenen, inprimakien, elkarrizketen edo antzeko baliabideen bitartez.
d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
Identifikazio datuak:
_Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Kodea.
_Izen-deiturak.
_Telefonoa.
_Helbide elektronikoa.
_Helbidea.
Enpleguko xehetasunen gaineko datuak:
_Kargua edo lanpostua.
Transakzioen gaineko datuak:
_Ukituak zer ondasun eta zerbitzuz hornitu duen.
e) Datu pertsonalen lagapena.
Ez dago asmorik datu pertsonalak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institututik kanpoko erakundeei uzteko.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
h) Fitxategiaren segurtasun neurriak.
Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.
1.5. Fitxategiaren izena: "El Vergel" Zaharretxeko erabiltzaileak.
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.
"El Vergel" Zaharretxeko jarduerak, bai egoitzakoak, bai eguneko zentrokoak, kudeatzeko erraztasunak ematea (gizarte eta osasun zerbitzuak, familia laguntzakoak, osasun laguntza, lanbide eta aisiako jarduerak, ostatua, zainketak etab.).
b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
"El Vergel" Zaharretxeko egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuen erabiltzaileak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak deklarazioen, inprimakien, elkarrizketen eta antzeko baliabideen bitartez bilduko dira.
d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
_Identifikazio datuak:
_Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Kodea.
_Izen-deiturak.
_Gizarte Segurantzako zenbakia.
_Harremanetarako hurbileko pertsonak.
Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:
_Egoera zibila.
_Familiaren datuak.
_Jaiotze eguna eta tokia.
_Adina.
_Ezaugarri fisikoak edo antropometrikoak.
_Zaletasunak.
Lanbideari buruzko datuak:
_Lanbidea.
Datu ekonomiko-finantzarioak:
_Errentak eta dirusarrerak oro har.
_Ondare egoera, aktiboa eta pasiboa.
_Egindako eskualdaketak eta dohaintzak.
_Azken nahiaren deklarazioa.
Babes berezia duten beste datu batzuk:
_Osasuna.
Transakzioen gaineko datuak:
_Ukituak zer ondasun eta zerbitzu jasotzen dituen.
e) Datu pertsonalen lagapena.
Datuak osasun zerbitzuei (sendagileei eta botikariei) eta erretiratuen elkarteei lagatzea aurreskusi da.
Lagapenaren arrazoia hauxe da: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari esleitutako eginkizunak bete beharra, erakunde horren estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakori jarraikiz.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
h) Fitxategiaren segurtasun neurriak.
Goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.
2. Aldatu egiten dira ondoren azaltzen diren fitxategi automatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, eta jakinarazten da hirugarren adinaren, minusbaliotasunen eta gizarteratzearen arloei buruz "Entitate itunduen erabiltzaileak" eta "Espedienteen kudeaketa" izeneko fitxategietan ageri diren datuak "Gizarte entitateak" eta "Gizarte prestazioak eta zerbitzuak" izeneko fitxategietan sartuko direla, hurrenez hurren.
2.1. Fitxategiaren izena: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileak.
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Langileen kontrola, lizentziak ,baimenak, eszedentziak nahiz eritasun, amatasun edo istripuengatiko bajak direla-eta, lanera ez agertzeen kontrola.
Igandeetako eta jaiegunetako txandako lanaren eta gaueko txanden kontrola.
b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikitako funtzionarioak eta lan-kontratudunak, finkoak nahiz aldi batekoak.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
2.2. Fitxategiaren izena: Entitate itunduen erabiltzaileak.
c) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Adingabekoentzako zentro eta zerbitzu itunduen erabiltzaileak.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Familiaren Zuzendaritza Nagusia.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Familiaren Zuzendaritza Nagusia. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
2.3. Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa.
c) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.
Haur eta gazteak.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Familiaren Zuzendaritza Nagusia.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Familiaren Zuzendaritza Nagusia. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
Fitxategiaren izena: Adingabeak.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Familiaren Zuzendaritza Nagusia.
g) Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Familiaren Zuzendaritza Nagusia. González Tablas kalea, zk.g. 31004 Iruña (Nafarroa).
3. Kendu egiten dira "Hirugarren adinekoendako bainuetxe programa" eta "Gizarte prestazio orokorrak" izeneko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, fitxategiak berregituratu eta haien datuak "Gizarte prestazioak eta zerbitzuak" izeneko fitxategian sartu baitira.
Iragarkiaren kodea: F0701634