36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

15/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 18ko 42/2000 Foru Aginduan, Unibertsitatean sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probak arautzen baititu, 7. artikulua aldatzen duena.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak proposamena aurkeztu dute, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 18ko 42/2000 Foru Aginduan 7. artikulua aldatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa._Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 18ko 42/2000 Foru Aginduko 7. artikulua aldatzea. Agindu hori, Unibertsitatean sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probak arautzen dituena, ondoko foru aginduen bitartez aldatu zen: urriaren 23ko 469/2003 Foru Agindua, abuztuaren 23ko 228/2004 Foru Agindua eta urriaren 26ko 296/2004 Foru Agindua. Honela gelditzen da artikulua:

"7. artikulua. Probaren lehen zatiko lehen ariketa historiako edo filosofiako gai edo galdera baten gainekoa izanen da. Ikasleek bi proposamenetako bat aukeratuko dute, dagokien deialdirako inskripzioa egiten duten unean."

Bigarrena._Foru agindu hau

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena._Foru agindu hau igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Hezkuntza Berriztapenerako Atalera, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora, Hezkuntza Departamentuak Unibertsitatean sartzeko probarako duen koordinatzaile nagusiari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Unibertsitatean sartzeko probarako duen koordinatzaile nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Beraz, 2006-2007 ikasturtean aplikatuko da.

Iruñean, 2007ko otsailaren 27an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0703939