I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
197/2007 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduaren arabera Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetan jarduteko izendatu ziren zuzendariak ebaluatu eta berritzeko prozedura onesten duena.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, maiatzaren 3an emandako 105/2004 Foru Aginduaren bidez, arauak eman zituen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak karrerako funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidez hautatzeko. Agindu horren hamargarren arauan ezarri zen hautatzen diren izangaien kargualdia hiru urtekoa izanen dela eta beste bi agintealdi gehiagorako berritzeko aukera aurreikusi zen, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak haien lana ontzat hartuz gero.
Era berean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan zuzendarien izendapena lau urteko epeetarako berritzeko aukera jasotzen da, agintealdia bukatutakoan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak haien lana ontzat hartuz gero. Hortaz, beharrezkoa da kargualdia 2007ko ekainaren 30ean bukatzen zaien zuzendariak ebaluatu eta berritzeko prozedura ezartzea, hain zuzen, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren arabera hautatu eta izendatu ziren irakasleak, kargualdia berritzeko eskatzen badute betiere.
Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen baititu, eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ez dagoenez.
EBATZI DUT:
1. Maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetan jarduteko izendatu ziren zuzendariak ebaluatu eta berritzeko prozedura onestea. Prozedura honako arau hauek gidatuko dute:
ARAUAK
Lehenbizikoa.
1.1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako zuzendarien kargualdia berritzeko lege oinarria maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduaren hamargarren arauan jasotzen da.
1.2. Ebazpen honetan aipatzen diren zuzendarien ebaluazioa eta kargualdiaren berritzea hala eskatzen duten zuzendariei baizik ez zaie eginen.
Bigarrena._Eskaeren aurkezpena.
2.1. Maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduaren hamargarren arauan ezarritako prozedura arruntaren bidez izendatutako ikastetxe publikoetako zuzendariek, kargualdia berritzea nahi izanez gero, eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariari igorria, eta horrekin batera ikastetxe publikoetako zuzendariak berritzeko deialdian parte hartzeko eskaera aurkeztu beharko dute, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa.
Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea z.g., 31001, Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.
Eskatzaileak posta bulego batean aurkezten badu eskaera, gutun-azal ireki batean eginen du, postako funtzionarioak eskabideari data jarri eta zigila dezan, ziurtatu baino lehen.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak izangai onartuen eta izangai bakoitzak eskatutako ikastetxeen zerrenda jarriko du ikusgai Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.
Hirugarrena._Ebaluazioa.
1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak izendatuko duen ikuskatzaile batek kargua berritzeko eskatu duten zuzendarien ebaluazioa eginen du, kargualdia bukatutakoan, maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduaren 10.1 arauan xedatutakoari jarraikiz.
Ikuskatzaileak Eskola Kontseiluko kide guztiak elkarrizketatuko ditu (ikasketaburua, idazkaria, zuzendariordea _horrelakorik bada_, guraso elkartearen ordezkaria, Udalaren ordezkaria edo zinegotzia, irakasleen ordezkaria, gurasoen ordezkaria, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria eta ikastetxeko ikuskatzailea, ebaluazioa egiten duen bera ez bada), ebaluazio irizpideei buruzko iritziak jasotzeko.
Irakasleek eta gurasoek bi ordezkari baino gehiago dituzten ikastetxeetan ikastetxeko zuzendariak zozketa eginen du sektore horiek eskola kontseiluan dituzten ordezkarietatik bina hautatzeko. Azkenik, ikuskatzaileak izangaia elkarrizketatuko du.
Eskola Konseiluko sektoreen ordezkarien eta izangaiaren beraren iritzia entzunda, zuzendariaren kargualdiaren ebaluazio txostena eginen da, ebazpen honen II. eranskinean dagoen ereduaren arabera.
2. Prozesua bukatzeko, ikuskatzaile arduradunak zuzendariaren kargualdia ebaluatzeko azken txostena prestatuko du, ebazpen honen III. eranskinean dagoen ereduaren arabera, eta beharrezkoa izanen da Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak ontzat ematea. Balorazio txosten horretan aldeko edo kontrako ebaluazioa emanen da. Bigarren kasuan, ebaluazioa behar bezala azalduta eta arrazoituta egonen da.
Laugarrena._Balorazio irizpideak.
Prozeduran parte hartzen duten zuzendarien ebaluazioa egiteko irizpideak honako hauek izanen dira:
_Ikastetxearen gobernu eta koordinazio organoak dinamizatzea eta hezkuntza komunitateko talde guztiak organo horietan parte hartzera bultzatzea.
_Giza eta material baliabideak antolatu eta kudeatzea hezkuntza eskaintza zabala eta gizarte eskarien araberakoa emateko.
_Prestakuntza eta berrikuntzarako instituzio programak eta ekimenak bultzatu eta abiatzea, ikastetxearen funtzionamendua hobetzeko.
_Ikasleei eta ikasleen familiei abegi egitea, informazioa eskainiz eta eskatzen dutenari erantzunez.
_Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea eta instituzio, erakunde eta zerbitzuekin elkarlanerako bideak ezartzea, ikastetxea zabaldu eta inguruarekin lotzen laguntzeko.
Bosgarrena._Ebazpena.
Ebaluazioa egitearen ardura duen ikuskatzaileak proposaturik, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak behar den ebazpena emanen du hiru urterako berritu diren zuzendarien zerrenda onesteko.
2. Ebazpen hau Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari eta Langileria Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen eta berori gauzatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. bazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2007ko martxoaren 8an._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ordezkatuz (100/2005 Foru Agindua, maiatzaren 19koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko).
I. ERANSKINA
Ikastetxe publikeotako zuzendariak berritzeko deialdian parte hartzeko eskaera
_Norberaren datuak
Lehen deitura ................................ Bigarren deitura
Izena .................................................... N.A.N.
Helbidea, jakinarazpenetarako
Herria ................................... Probintzia
PK ......... Telefonoa
_Lanbideari buruzko datuak
Zein ikastetxetan ari den zuzendari
Ikastetxearen kodea
Helbidea
Zuzendari lanean aritzeko kreditazioaren data, halakorik bada
Honako hau azaltzen du:
Maiatzaren 3ko 105/2004 Foru Aginduaren arauen arabera izendatu zutela zuzendari, eta foru agindu horren 10.1 arauan xedatutakoari jarraikiz
Eskatzen du:
Ikastetxe publikoetan zuzendari gisa egindako lanaren ebaluazioa, kargu hori beste 3 urterako luzatzeko.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
(Sinadura)
ZERBITZUAK IKUSKATZEKO ETA IKUSKAPEN TEKNIKORAKO ZERBITZUA.
II. ERANSKINA
Zuzendari kargua ebaluatzeko txostena
_Lanbideari buruzko datuak
Lehen deitura ................................ Bigarren deitura
Izena .................................................... N.A.N.
Helmugako ikastetxea
Herria ................................... Probintzia
PK ......... Telefonoa
Zein kidegotakoa den
Irakasgaia, arloa, zikloa edo espezialitatea
Aipaitutako funtzionarioak jorratu duen zuzendari lana baloratzeko, ondoko irizpide hauek erabili dira:
Irizpideak
_Ikastetxearen gobernu eta koordinazio organoak dinamizatzea eta hezkuntza komunitateko talde guztiak organo horietan parte hartzera bultzatzea.
_Giza eta material baliabideak antolatu eta kudeatzea hezkuntza eskaintza zabala eta gizarte eskarien araberakoa emateko.
_Prestakuntza eta berrikuntzarako instituzio programak eta ekimenak bultzatu eta abiatzea, ikastetxearen funtzionamendua hobetzeko.
_Ikasleei eta ikasleen familiei abegi egitea, informazioa eskainiz eta eskatzen dutenari erantzunez.
_Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea eta instituzio, erakunde eta zerbitzuekin elkarlanerako bideak ezartzea, ikastetxea zabaldu eta inguruarekin lotzen laguntzeko.
Eskola Kontseiluaren Ikuskatzailea
ordezkariak
(sinadura) (Sinadura)
III. ERANSKINA
Zuzendari kargua ebaluatzeko azken txostena
Izen-deiturak
Ikastetxea
_Oharrak
_Horren arabera, hau da ebaluazio orokorra:
.....................(e)n, 2007ko ................aren ........(e)an.
Hezkuntzako ikuskatzailea
(Sinadura)
O.E.
ZERBITZUAK IKUSKATZEKO ETA IKUSKAPEN TEKNIKORAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
Iragarkiaren kodea: F0704224