I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
507/2007 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian azken aurreko proba gainditu duten izangaien zerrendak argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1361/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 73. zenbakian.
Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozedurako azken aurreko proba gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, hamargarren arauan ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian azken aurreko proba gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).
2. Izangai horiek Unibertsitateko Diplomadunaren, Ingeniari Teknikoaren edo Arkitekto Teknikoaren titulua edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean, edo aipatu titulua eskuratzeko baldintza guztiak bete eskabideak aurkezteko epea amaitu zen egunean, edo Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izan beharko dituzte.
Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.
3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren arauan ezarritakoaren arabera.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta azken aurreko proba gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
6. Ebazpen hau eta aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0704076