I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
498/2007 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, arkeologo izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako titulazioak aurkezteko epea ezartzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 742/2006 Ebazpenaren bidez, arkeologo izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko apirilaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 44. zenbakian.
Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, bederatzigarren arauan ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela azken aurreko ariketa gainditu ez duen izangairik.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Arkeologo izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azkenaurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).
2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute, deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo titulu baliokidea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.
Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.
3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, bederatzigarren arauan ezarritakoaren arabera.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
6. Ebazpen hau eta aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0704070