II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Nafarroako Gobernuaren aldeko erreserba eta Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko E-2 dotazioetarako lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, osasun etxea eraikitzeko
Iruñeko Udalak, 2007ko martxoaren 1eko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:
PLE 01-MAR-07 (4/CU)
"Ikusita espedientean jasota dagoen dokumentazioa, eta Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoen 2007ko otsailaren 9ko txostenari eta kudeatzailearen ondokoak 2007ko otsailaren 12an emandako egokitasun txostenari jarraikiz, erabaki da:
1. Osasun Kontseilaritzak Nafarroako Gobernuari eskatutako lurzatiaren erreserba onestea.
2. UI. II. Buztintxuri (Euntzetxiki) unitateko SO-1 sektoreko E-2 izeneko lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiatzea. Iruñeko Hirilurren Katastroko 7. poligonoko 2662. lurzatiari dagokio eta Euntzetxikiko Plan Partziala birzatitzeko proiektuaren ondorioa da, jabari publikoko ondasuna ondare bihurtuta, Nafarroako Gobernuari lagatzeko, Osasun Etxea eraiki dezan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraituz, baita Lehen Osasun Laguntzako Egituren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 30eko 148/1986 Foru Dekretuari ere.
3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita."
Iruñean, 2007ko martxoaren 6an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0704152