II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Alde Zaharreko B.B.B.P.B.ko aldaketa (lerrokadurak, eraikuntzaren hirigintzako araubidea eta egoiliarrendako aparkalekuak). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 6an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 06-MAR-07 (8/UV)
"Iruñeko Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (ARDU A-17) lerrokaduren aldaketa puntualari, eraikuntzaren hirigintzako araubideari eta egoliarrendako aparkalekuei buruz OM ARQ, S.L.k prestatu duen dokumentua eta espedientean jasotako txostena aztertu dira, eta honako hau erabaki da:
1._Hasiera batean onestea "Iruñeko Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPB) aldaketa puntuala, lerrokadurei, eraikuntzaren hirigintzako araubideari eta egoliarrendako aparkalekuei buruzkoa (ARDU A-17)" izeneko dokumentua.
2._Dokumentu hori jendaurrean egonen da hilabetez, BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau BOLETIN OFICIAL ean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
3._Erabaki hau eta hasiera batean onetsitako dokumentua "Vianako Printzea" erakundera igortzea, Espainiako Ondare Historikoari buruzko 14/2005 Legearen 37. artikuluan aurreikusitako txostena eman dezan."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0704113