36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Esku-hartze Orokorreko 1. Proiektua, LEE-1 garatzeko (Navarrería eta Redín). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-MAR-07 (9/UV)

"Ikusirik Esku-hartze Orokorreko 1. Proiektua, Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 1. eremua garatzeko dena (Navarrería eta Redín), OM ARQ, S.L.k prestatua eta Pamplona Centro Histórico, S.A. enpresak igorria, eta ikusirik espedientean diren txostenak, hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea Esku-hartze Orokorreko 1. Proiektua, Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 1. eremua garatzeko dena (Navarrería eta Redín).

2._Proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau BOLETIN OFICIAL ean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0704112