36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremua mugatzeko agiria (Jarauta - Descalzos - Ingurubideko pasealekua). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-MAR-07 (11/UV)

"Ikusirik Alde Zaharreko "Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremua mugatzea (Jarauta - Descalzos - Ingurubideko pasealekua)" izeneko agiria, Pamplona Centro Histórico, S.A.k prestatua eta ikusirik espedientean diren txostenak, hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea "Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremua mugatzea (Jarauta - Descalzos - Ingurubideko pasealekua)" izeneko agiria.

2._Agiri hori jendaurrean egonen da hilabetez, BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau BOLETIN OFICIAL ean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3._Erabaki hau eta hasiera batean onetsitako aldaketa "Vianako Printzea" erakundera igortzea, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legeko 37. artikuluan aurreikusitako txostena luza dezan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0704109