I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
496/2007 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, errepideetako laguntzaile tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 592/2006 Ebazpenaren bidez, errepideetako laguntzaile tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko apirilaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 42. zenbakian.
Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azken aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, hamargarren arauan ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Errepideetako laguntzaile tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).
2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiek eta azken aurreko ariketa gainditu dutenek aurkeztu beharko dituzte deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo titulu baliokidea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.
B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua erantsiko da.
Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.
3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren arauan ezarritakoaren arabera.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta azken aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
6. Ebazpen hau eta probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken aurreko ariketa gainditu dutenena Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0704077