II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Esku-hartze Orokorreko 7. Proiektua, LEE-7 garatzeko (Jarauta - Descalzos - Ingurubideko pasealekua). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 6an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 06-MAR-07 (13/UV)
"Ikusirik Esku-hartze Orokorreko 7. Proiektua, Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 7. eremua garatzeko dena (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua), Pamplona Centro Histórico, S.A. enpresak prestatua eta igorria, eta ikusirik espedientean diren txostenak, hau erabaki da:
1._Onestea Esku-hartze Orokorreko 7. Proiektua, Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 7. eremua garatzeko dena (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua).
2._Proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau BOLETIN OFICIAL ean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
3._Erabaki hau eta hasiera batean onetsitako aldaketa igortzea "Vianako Printzea" erakundera, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legean 37. artikuluan aurreikusitako txostena luza dezan."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0704108