36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2007ko otsailaren 20an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkabarteko industrialdeko B nabe-saileko 7.nabeari dagokion lurzatiaren aldaketa xehekatua, Cuerda Floja sozietate zibilak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluaren gainean 79.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuek udal bulegoetan eskuratzen ahal dute, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ezkabarten, 2007ko martxoaren 6an._Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L0703984