36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN MARTIN UNX

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, San Martin Unxeko Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatzen du. Horregatik, aditzera ematen du espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost eguneko epean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Ehiza barrutiak San Martin Unxeko udal mugapea hartzen du.

San Martín Unxen, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0703933