II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE ARAKIL
Uharte Arakilgo arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2007ko martxoaren 2an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Uharte Arakilgo arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Extrusak sustatua U.O.39 unitatearen eremurako.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Uharte Arakilen, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Jesús María Navarro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L0703900