II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LOSARCOS
Kontribuzio berezia, kaleetako zoladura lanengatik
Los Arcosko Udalak, 2007ko martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran, arauzko moduan onetsi zuen hasiera batean kontribuzio bereziak agindu eta ezartzeko espedientea Juan de Landerrían, Urantzia, Cocheras eta Oficinas kaleetako zoladura lanetarako. 2005-2008 Hirurteko Inbertsio Planean sartuta daude eta Udalak eginen ditu Carlos Ros Zuastu arkitektoak prestatutako aurrekontuari jarraituz.
Erabaki hori eta aipatu espedientea (ondoko zerrendan datoz funtsezko elementuak), Los Arcosko Udalaren idazkaritzan egonen dira ikusgai hilabetez, bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen edo zergadunen administrazio elkartea eratzeko eska dadin. Hona hemen:
_Inbertsioaren zenbatekoa: 599.126,61 euro.
_Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 28.807 euro (Udalak jasaten duen kostuaren %16,03, aurreikusitako dirulaguntzak kenduta).
_Banatzeko modulua: zati berdinetan, ukitutako higiezinen fatxadaren metro linealak.
_Ordaintzeko modua: eskudirutan, obrak bukatzen diren ekitaldi ekonomikoan; bestela, luzatuta, mailegua eskatu eta haren finantza-kargak bere gain hartuta.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan daitezen; ohartarazten da jendaurreko aldian erreklamaziorik ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Los Arcosen, 2007ko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L0703899