II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
JAURRIETA
Determinazio xehekatuetako aldaketa AA41 unitatean. Behin betiko onespena
Jaurrietako Udalak, 2007ko otsailaren 15ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen determinazio xehetatuetako aldaketa AA-41 unitate asistematikoan, 4. poligonoko 39. lurzatian, Nicasio Moso Eseverri jaunak sustatua. Behin betiko onetsi da gehieneko lerrokaduren aldaketa, espedienteari gehitutako planoan jaso bezala. Bestestik, onetsitako aldaketak ez du hirigintzako araudi idatzian gorabeherarik ekartzen.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jaurrietan, 2007ko otsailaren 15an._Alkatea, José Gabriel de Andrés Esandi.
Iragarkiaren kodea: L0703795