36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2007ko otsailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharteko 2. poligonoko 156. lurzatiaren xehetasun azterlana, Panadería Miravalles, S.L.k sustatua. (2006ESTD0014 espedientea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau BOLETIN OFICIAL ean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak egin daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2007ko martxoaren 2an._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0703794