36. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, Alkatetzaren 2007ko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Funesko arau subsidiarioetako Bodega Romana poligonoa borondatez birzatitzeko proiektua; orobat, ebazpen bidez, onespen hori behin betikoa bilakatu da aurtengo martxoaren 1etik aitzina, ez delako jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu dokumentu horien kontra. Ukitutako jabeei eta espedientean azaldu direnei jakinaraziko zaie onespena, eta Jabetzaren Erregistroan inskribatuko da.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikuluan xedatutakoa bete dadin, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau BOLETIN OFICIAL ean argitaratzen denetik hasita, edo aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2007ko martxoaren 1ean._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0703686